Erabiltzaileen gunea

JAPONIERA – DESKRIPZIOA – 2019-2020 Ikasturtea

Nori zuzendua:

Japoniera ikasten hasi edo bere idatziaren eta ahozkoaren ezaguera hobetu nahi duenari.

Iraupena:

Urritik maiatza arte, guztira 75 ikastordu. Astean ordu bat eta erdiko 2 saio izanen dira.

Ikasle kopurua:

Talde bakoitzak gutxienez 10 ikasle izanen ditu. Gutxienezko kopurua lortzen ez duten taldeek bertan behera geldi daitezke.

Matrikula:

Begiratu.

Helburuak:

Japoniera hizkuntzaren ezagutza lortzea ondorengo lau alde hauek landuz:

  • Idazkera (Hiragana , Katakana eta Kanji)
  • Ahozko adierazpena
  • Gramatika
  • Japoniar kulturaren ezagutza

Azken mailan, lehenengo maila alturako zehaztuta dauden helburuetara (ahozko adierazpena eta idazmena) iritsiko da, “The Japanese Language Proficiency Test”-aren 5. mailara hain zuzen.

Metodologia:

  • Ikuspegi komunikatiboa, parte hartzea bultzatuko duten ikastordu biziak.
  • Ondorengo iturrietatik hartutako jatorrizko materialarekin eginen da lan:
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jokoak, etab.
    • Testuak

Ebaluazioa:

Etengabeko ebaluazioa eginen da ikastaroan zehar, irakasleak beharrezkoak diren aldaketak egin edo modu egokian parte hartu ahal izateko, ikasleentzat moduluaren ikaskuntza hoberena eta probetxuzkoena izan dadin. Ikasturtea bukatzerakoan azken proba bat eginen da, lau trebetasunetan ikaslearen aprobetxamendua baloratuko duena (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena).

Ziurtagiriak:

  • Aprobetxamendu ziurtagiria moduluan eskatutako mailaren ebaluaketa gainditu duten ikasleei.
  • Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei.

Bibliografia:

– Marugoto: Hasiera maila A1: Katsudoo, Edt. Sanshusha,  ISBN: 9784384057522.  (I. mailarako)

– Marugoto: Hasiera maila A1: Rikai, Edt. Sanshusha,  ISBN: 9784384057539. (I. mailarako)

– MINNA NO NIHONGO 1 – HONSATSU. Edt. 3A Corporation, ISBN: 9784883196036.  (II eta III mailentzako)

– MINNA NO NIHONGO 2- Libro de texto- Versión Kanji Kana (Incluye CD) Segunda Edición, EAN: 9784883196463,ISBN: 9784883196463  (para nivel IV)