Erabiltzaileen gunea

Taldeak

ESPAINIERA – OSATUTAKO TALDEAK – 2021-2022 ikasturtea

2021/10/15 8:00etan: IKASPOSTU LIBREAK

MAILA TALDEA ORDUA LEKUA EGUNAK IRAKASLEA IKASPOSTUAK
Hastapen A 11:30 – 13:00 IHEO Asteartea eta osteguna Leire Braco BERTAN BEHERA GELDITU DA
Hasiberri A 10:00 – 11:30 IHEO-17 Asteartea eta osteguna Leire Braco 12
Tarteko A 18:45 – 20:15 IHEO-Erabilera anitzetako gela (behe solairua) Asteartea eta osteguna Jaione Salvador 13
Tarteko/ Aurreratuko A 20:15 -21:45 IHEO-21 Asteartea eta osteguna Jaione Salvador 12

MATRIKULA


Deskripzioa

ESPAINIERA – ATZERRIKO HIZKUNTZA – DESKRIPZIOA. 2019-2020 Ikasturtea

Nori zuzendua:

Espainiera idatziaren eta ahozkoaren ezaguera hobetu nahi duenari.

Betebeharrak:

Alfabetatua izatea eta sailkatze proba bat egitea.

Mailaketa proba:

  • Irailaren 25ean, 18:30ean egingo da.
  • Interesatuta dagoen orok mailakatze proba egin beharko du, baita ere aurreko ikasturteetan Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizial honetan atzerritarrentzako espainiera ikasi dutenek (salbuespen bezala, norbaitek irailaren 25ean, 18:30ean eginen den proba ezin badu egin, Eskolarekin harremanetan jarri beharko du, ondorengo helbidean:  jaionesalmal@gmail.com
  • Probaren emaitzak: Irailaren 27an, 16:00etan agertuko dira. BEGIRATU
  • Probak egin ondoren erabakiko da Maila-eskaintza.

DÍA: 15 DE OCTUBRE, MARTES HORA: 20’10H LUGAR: AULA 13

Iraupena:

Urritik maiatza arte, guztira 75 ikastordu. Astean ordu bat eta erdiko 2 saio izanen dira.

Ikasle kopurua:

Talde bakoitzak gutxienez 10 ikasle izanen ditu. Gutxienezko kopurua lortzen ez duten taldeek bertan behera geldi daitezke.

Matrikula:

Begiratu.

Helburuak:

Egoera ezberdinetan hizkuntzaren erabilera egokia lortzeko baliabideak emanen zaizkio, adierazpena eta ulermena lantzeko. Ikaskuntzarako zereginen aberastasuna eta konplexutasuna sakonduz joanen da maila bakoitzaren arabera, ikaslea oinarrizko erabiltzaile mailatik burujabera pasa arte eta azkeneko mailan erabiltzaile aurreratua izan arte.

Metodologia:

  • Hizkuntza komunikazio tresna denez mami funtzionalei emanen diegu lehentasuna. Klaseak biziak eta dinamikoak izanen dira, komunikazio funtzioak sendotzen zentratuko dira eta zailtasun txikitik handira joanen dira.
  • Ahozko eta idatzizko jatorrizko ikasmateriala erabiliko dugu.

Ebaluazioa:

Etengabeko ebaluazioa eginen da ikastaroan zehar, irakasleak beharrezkoak diren aldaketak egin edo modu egokian parte hartu ahal izateko, ikasleentzat moduluaren ikaskuntza hoberena eta probetxuzkoena izan dadin. Ikasturtea bukatzerakoan azken proba bat eginen da, lau trebetasunetan ikaslearen aprobetxamendua baloratuko duena (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena).

Ziurtagiriak:

  • Aprobetxamendu ziurtagiria moduluan eskatutako mailaren ebaluaketa gainditu duten ikasleei.
  • Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei.