Erabiltzaileen gunea

Taldeak

TXINERA – OSATUTAKO TALDEAK – 2021-2022 IKASTURTEA

2021/10/15 8:00etan: IKASPOSTU LIBREAK

MAILA TALDEA ORDUTEGIA LEKUA* EGUNAK IRAKASLEA IKASPOSTU LIBREAK
I A 18:45 – 20:15 IHEO-Erabilera anitzetako gela (behe solairua) Astelehena eta
asteazkena
Diana Chow 14
II-III A 20:15 – 21:45 IHEO-Erabilera anitzetako gela (behe solairua) Astelehena eta
asteazkena
Diana Chow 16

* LEKUA:

  • IHEO: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala

MATRIKULA


Deskripzioa

TXINERA – DESKRIPZIOA. 2021-2022 Ikasturtea

Nori zuzendua:

Txinera ikasten hasi edo bere idatziaren eta ahozkoaren ezaguera hobetu nahi duenari.

Iraupena:

Urritik maiatza arte, guztira 75 ikastordu. Astean ordu bat eta erdiko 2 saio izanen dira.

Ikasle kopurua:

Talde bakoitzak gutxienez 10 ikasle izanen ditu. Gutxienezko kopurua lortzen ez duten taldeek bertan behera geldi daitezke.

Matrikula:

Begiratu.

Helburuak:

Txinera hizkuntzaren ezagutza lortzea ondorengo lau alde hauek landuz:

  • Ahozkera (Pinyin, txinera erromanizatua) eta bost tonu
  • Oinarrizko adierazpena
  • Gramatika
  • Txinatar kulturaren ezagutza

Metodologia:

Txinera eta gaztelania hizkuntzen arteko desberdintasunak kontuan hartuta, txinera ikasteak dituen berariazko zailtasunekin konturatu behar dira ikasle espainiarrek.

  • Parte hartzea bultzatuko duten ikastordu biziak.
  • Ondorengo iturrietatik hartutako jatorrizko materialarekin eginen da lan:
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jokoak, etab.
    • Testuak

Ebaluazioa:

Etengabeko ebaluazioa eginen da ikastaroan zehar, irakasleak beharrezkoak diren aldaketak egin edo modu egokian parte hartu ahal izateko, ikasleentzat moduluaren ikaskuntza hoberena eta probetxuzkoena izan dadin. Ikasturtea bukatzerakoan azken proba bat eginen da, lau trebetasunetan ikaslearen aprobetxamendua baloratuko duena (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena).

Ziurtagiriak:

  • Aprobetxamendu ziurtagiria moduluan eskatutako mailaren ebaluaketa gainditu duten ikasleei.
  • Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei.

Bibliografia:

  • “El nuevo libro de chino práctico” (Nivel Elemental). Edt. Beijing Language and Culture University Press
  • “Hanyu 1”; “Hanyu 2” Chino Para Hispanohablantes Edt. Herder
  • “Diccionario conciso Español-Chino/ Chino-Español” Edt. Shangwu Yinshuguan (Gomendatutako hiztegia)