Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

.

IRUÑEKO HEO-EAN AZTERKETAK EGITEKO PROTOKOLOA: IKASLEAK

1. PROBAK EGITEKO NEURRIAK

A. Idatzizko azterketak

Ikasleei ordena ortografikoan dei egingo zaie proba hau egitera sar daitezen.

  1. Oro har, deialdia webgunean argitaratuko da (Hizkuntzak menua – dagokion hizkuntza ofiziala, Azterketak atala), eta bertan adieraziko da zein ordutan aurkeztu behar duen ikastetxean, hizkuntzaren arabera eta, behar izanez gero, ikasle ofizial edo libreen arabera, eta abizenen hasierako letren arabera. Salbuespen gisa, egoera bereziak izan eta hala jakinarazi duten ikasleei SMS bidez jakinaraziko zaie zer ordutan aurkeztu behar duten.
  2. Deitutako ikasleek Compañía plazan itxaron beharko dute, harik eta ahoz eta hurrenkera alfabetikoan deitu arte.
  3. Izena entzundakoan, eskolara sartu eta eskailerak igoko ditu azterketa egin behar duen solairuraino; ilaran igo beharko ditu, hormaren aldetik eta eskudela ukitu gabe.
  4. Solairu horretan, irakasle batek esango dio non eseri behar duen.
  5. Hurrenkera alfabetikoan jarriko da, irakasleek adierazitako ordenari jarraituz.
  6. Mahaian azterketa-eredua egongo da; idazten hasi aurretik, irakasleen jarraibideak entzungo dituzu.
  7. Idatzizko azterketak atal hauek ditu:
    1. Idatzizko testuen ulermena
    2. Ahozko testuen ulermena
    3. Idatzizko bitartekotza
    4. Idatzizko testuen produkzioa eta koprodukzioa
  8. Etenaldi labur bat egingo da idatzizko bitartekotza eta idatzizko testuen produkzio eta koprodukzio probak egiten hasi aurretik[1]. Etenaldi horretan ezin izango da lekua utzi, komunera joateko ez bada.
  9. Komunera joan ahal izango da etenaldian.
  10. Azterketa amaitutakoan, ikasleak gutun-azal batean sartuko ditu azterketa zein erabilitako zirriborro-paperak, eta, gero, irakasleen mahaian egongo den kutxan sartuko du gutun-azala.
  11. Eraikinetik aterako da gero, eskaileretatik, banan-banan, ilaran.
  12. Compañia kaleko atetik aterako da eskolatik, zoruko seinaleei jarraituz.
  13. Ikasleak ez dira eskailera-buruetan edo eraikinaren beheko solairuan geratuko. Azterketa amaitu ondoren, ikastetxea utzi behar dute.

B. Ahozko azterketak

  1. Ahozko probak atal hauek ditu:
    1. Ahozko bitartekotza
    2. Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa
  2. Proba grabatu egingo da.
  3. Ikasleek azterketa-egutegian adierazitako egunean joan beharko dute azterketa egitera (Hizkuntzak menua – dagokion hizkuntza ofiziala, Azterketak atala).
  4. Ikastetxean sartzeko, azterketa-gelara sartzeko eta komunak erabiltzeko, 1.A atalean ezarritakoa bete beharko da.

[1] Proba hori egin behar ez duten ikasleak gela edo aretotik aterako dira une horretan, irakasle antolatzaileen jarraibideei jarraituz.