1. PROBAK EGITEKO NEURRIAK
A. Idatzizko azterketak
Ikasleei ordena ortografikoan dei egingo zaie proba hau egitera sar daitezen.
- Webgunean argitaratutako azterketen egutegian adierazten da proba egin baino ordu laurden lehenago egon behar dutela ikastetxean.
- Deitutako ikasleek ikastetxetik kanpo itxaron beharko dute ahoz eta alfabetikoki deitu arte.
- Izena entzundakoan, eskolara sartu eta eskailerak igoko ditu azterketa egin behar duen solairuraino; ilaran igo beharko ditu.
- Ikasgelan, irakasle batek esango dio non eseri behar duen.
- Mahaian azterketa-eredua egongo da; idazten hasi aurretik, irakasleen jarraibideak entzungo dituzu.
- Idatzizko azterketak atal hauek ditu:
- Idatzizko testuen ulermena
- Ahozko testuen ulermena
- Idatzizko bitartekotza
- Idatzizko testuen produkzioa eta koprodukzioa
- Etenaldi labur bat egingo da idatzizko bitartekotza eta idatzizko testuen produkzio eta koprodukzio probak egiten hasi aurretik[1]. Etenaldi horretan ezin izango da lekua utzi, komunera joateko ez bada.
- Komunera joan ahal izango da etenaldian.
- Azterketa amaitu ondoren, ikasleak gutun-azal batean sartuko ditu azterketa dokumentua, idatzizko bitartekotza eta idatzizko testuen produkzioa eta koprodukzioa zein erabili dituen zirriborro-paperak ere, eta, gero, irakasleen mahaian egongo den kutxan sartuko du gutun-azala. Ahozko eta idatzizko testuen ulermeneko erantzun-orriak irakasleen mahaian egongo den beste kutxa batean utziko ditu.
- Eraikinetik aterako da gero, eskaileretatik, banan-banan, ilaran.
- Ikasleak ez dira eskailera-buruetan edo eraikinaren beheko solairuan geratuko. Azterketa amaitu ondoren, ikastetxea utzi behar dute.
B. Ahozko azterketak
- Ahozko probak atal hauek ditu:
- Ahozko bitartekotza
- Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa
- Proba grabatu egingo da.
- Ikasleek azterketa-egutegian adierazitako egunean joan beharko dute azterketa egitera (Hizkuntzak menua – dagokion hizkuntza ofiziala, Azterketak atala).
- Ikastetxean sartzeko, azterketa-gelara sartzeko eta komunak erabiltzeko, 1.A atalean ezarritakoa bete beharko da.
[1] Proba hori egin behar ez duten ikasleak gela edo aretotik aterako dira une horretan, irakasle antolatzaileen jarraibideei jarraituz.