Erabiltzaileen gunea

Sarrera

Txertaketa-prozesuetan izandako aurrerapausoak eta 2020-2021 ikasturteko esperientzia gorabehera, zalantzaz beterik datorkigu 2021-2022 ikasturtea, birusaren andui berriak agertu baitira eta ikasle guztiak ez baitaude txertatuta.

Horrenbestez, gobernu zentralaren eta autonomia-erkidegoen artean ezarritako esparru orokorra kontuan hartuta, ezinbestekoa da egoera desberdinak aurreikusi eta, unean uneko osasun-egoeren arabera, haietara egokitzea.

Hezkuntza Departamentuak lau egoera posible aurreikusi ditu COVID-19aren pandemiaren eraginez osasun-egoeran izan daitezkeen aldaketei aurre egiteko:

  • Normaltasun berria eta
  • 1etik 4ra bitarteko alerta-mailako egoerak (4. maila okerrena litzateke).

Lehenean (1. maila), etapa eta maila guztietan bermatzen da hezkuntza-jarduera presentziala.

Aurreikusitako bigarren egoera ikastetxeak (bat, batzuk edo guztiak) erabat ixtea da, osasun-agintariek erabakitzen dutenaren arabera.

Pandemiaren bilakaeraren eta osasun-agintariek ezarritako ildoen araberako egoera berrietara egokituko da protokoloa.


COVID Batzordea

Kideak

Ikasleen ordezkari batek, irakasleen ordezkari batek, eskola-kontseilukoak biak, eta eskolako zuzendaritza-taldeak osatzen dute batzordea..

Departamentuko buruek eta koordinatzaileek zuzendaritza-taldearekin batera lan eginen dute protokoloa diseinatu eta ezartzeko, Hezkuntza Departamentuak ezarritako ildo orokorrei jarraikiz.

Iruñeko HEOk COVID-19a dela-eta egingo duen antolaketa koordinatzeko erreferentzia Arantza Idoate izango da, eskolako idazkaria.

Batzordeko kideek honako lan hauetan jardungo dute zuzendaritza-taldearekin elkarlanean COVID-19a prebenitzeko

Kontingentzia Plana ezagutarazten laguntzea; eskolako zuzendaritzak idatzi du, Hezkuntza Departamentuak igorritako protokolo orokorrean oinarrituta:

  • Birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak ezagutaraztea:
    • Kontingentzia Plana eguneratu eta ezagutaraztea, uneko egoera kontuan hartuta.
    • Eskolakoak ez diren langileek ere dagozkien segurtasun-neurriak ezagutzen dituztela ziurtatzea.
    • Eguneratutako informazioa hezkuntza-komunitateko kide guztiengan iristen laguntzea.
  • Koronabirusa prebenitzeari buruzko infografia ikasgeletan eta eremu estrategikoetan dagoela ziurtatzea.

Honako hauekin lotutako kontrol-lanetan laguntzea:

  • Higiene- eta garbiketa-neurriak ezartzen direla bermatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Ziurtatzea eskolan badagoela informazioa honako hauei buruz: xaboi-banagailuak eta eskuak lehortzeko papera komunetan, gel hidroalkoholikoak eremu guztietan eta gel desinfektatzailea eta papera ikasgeletan, baliabide-aretoan, ekitaldi-aretoan, irakasle-gelan, departamentuetan, administrazioan eta atezaindegian.
  • Kontingentzia Planean zehaztutako eremuetan paperontzi tapadun eta pedaldunak daudela, zabor-poltsak jarrita, ziurtatzea.
  • Banantzeko barrera fisikoak behar bezala jarrita daudela ziurtatzea: leihatilak, metakrilatozko pantailak, gortinak, etab.
  • Erakusmahaietan, arretarako leihatiletan eta abarretan distantzia ongi zehaztuta dagoela ziurtatzea.
  • Langileek lanaren arabera behar duten babes-materiala dutela ziurtatzea.
  • Pertsonen joan-etorriekin (sarrerak, joan-etorriak eta irteerak) lotutako antolaketa- eta seinaleztapen-neurriak betetzen direla ziurtatzea

Langile guztien ardura da COVID-19a kontrolatzeko eta haren hedapena murrizteko ezarritako babespen-neurriak zorrotz betetzen laguntzea.


Irakaskuntza-jarduera antolatzea pandemiara egokituta

Orokorra

Ikasleak Compañía plazako ate nagusitik sartu eta, eskolak amaituta, Calderería kalera doan larrialdiko eskaileratik aterako dira eskolatik.

Mugikortasun-arazoak dituzten ikasleak ate nagusitik aterako dira.

Erabilera anitzeko aretoko ikasleak sarrerako atetik aterako dira.

Sarrerako ate nagusiak bi bide izanen ditu, bata sarrerakoa eta bestea irteerakoa; zutoin batek bereiziko ditu bi bideak. Beheko solairuko zerbitzuak (administrazioa, atezaindegia, baliabide-aretoa, ekitaldi-aretoa, erabilera anitzeko aretoa eta tutoretzak) erabiltzen dituen orok ate hori erabiliko du bi noranzkoetan.

Nolanahi ere, hau dena nahitaezkoa izango da: maskara erabiltzea eskolako joan-etorrietan, eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzea eskolara sartzean, ikasgelara sartu eta, eskolak amaitutakoan, ateratzean, eta osasun-agintariek gomendatutako urruntzea soziala mantentzea

Sektoreen blokeoa

Ikasleak sektore batetik bestera joatea saihestuko da, salbu eta hizkuntza batean baino gehiagotan matrikulatutakoak.

Erabateko blokeoa ezarriz gero, ezin izango dira gela edo espazioak trukatu edo partekatu: baliabide-aretoa, itxaronguneak.

Egoeren sailkapena uneko osasun-egoeraren arabera

1 alerta-egoera: NORMALTASUN BERRIA. Hezkuntza-jarduera presentziala bermatzen da

Egoera horretan, eskolako bizitza normaltasunaren barruan dago eta aske mugi daiteke ikasleen eta irakasleen sektoreen artean, ezarritako higiene-neurriak betez gero.

Helburu nagusia da ikasle guztien arreta presentziala eskola-egun guztietan bermatzea.

Eskola presentzialetan, musukoa saio osoan derrigorrez jantzi eta ezarritako higiene-neurriak bete beharko dira. Irakasleek aurpegiko pantaila erabiliko dute, egokitzat joz gero.

Ahal dela, plataforma digitalak (G-Suite eta Moodle) erabiliko dira, fotokopiak erabili beharrean. Ikasleek paperean egindako lanak entregatzen badituzte, gutun-azal batean gordeko dira, eta ez dira zuzenduko 48 orduko berrogeialdia amaitu arte.

Joko eta/edo aplikazio didaktiko digitalak lehenetsiko dira. Departamentuak egindako jokoak (kartak, fitxak, etab.) erabiliz gero, erabili aurretik eta ondoren desinfektatuko dituzte irakasleek material didaktiko plastifikatuak.

Ahal bestean, banakako eta/edo binakako lanak egingo dira, segurtasun-distantziari eutsita, talde-lanak egin beharrean.

Nork bere eskola-materiala ekarriko du eta ez dio inori utziko. Irakasleek materialen bat utzi behar badiete ikasleei, erabili aurretik eta ondoren desinfektatu beharko dute irakasleek.

Ikasgelako material komunak (arbela, ordenagailua, teklatua…) irakasleek baino ez dituzte erabiliko. Chromebook-ak edo I-pad-ak erabiliz gero, erabili aurretik eta ondoren desinfektatu beharko dituzte irakasleek, behar bezala desinfektatu ere.

2/3 alerta-egoerak: SEKTOREEN BLOKEO SENDOTUA

Egoera epidemiologikoak, osasun-agintariek definituak betiere, maila desberdinak ditu osasun-egoeraren larritasunaren eta transmisio-arriskuaren arabera; hartara, ikastetxeetako blokeo-maila erabakitzeko gida izan behar du, eskolan kasuak agertuz gero eta, agerraldi bereziren bat gertatzen bada, Nafarroako osasun-egoeraren arabera.

4. alerta-egoera: HEZKUNTZA-JARDUERA PRESENTZIALA ETETEA ETA IXTEA

Orduan, urrutiko hezkuntzara pasatuko da, ikasturte hasieran ikasleei esleitutako ordutegia eta taldea aldatu gabe.


Hornidura teknologikoa

Ikasleek irakasleek saioa ikasgelan egiteko beharrezkotzat jotzen duten material teknologikoa izanen dute: WiFia, Chromebook-ak, I-pad-ak…


Tutoretza eta ikasleen arretarako plana

Irakasleek beren ordutegian ezarritako tutoretza-orduetan emango zaie arreta pertsonala ikasleei, bide telematikoan soil-soilik.


Antolaketa- eta segurtasun-neurriak

Maskarak erabiltzea

Maskara erabiltzea COVID-19aren kutsadura prebenitzeko neurrietako bat da; horrez gain, urruntze sozialari eutsi behar zaio, eskuak maiz eta ongi garbitu behar dira, aurpegia, sudurra, begiak eta ahoa ez dira ukitu behar, eta ahoa eta sudurra estali behar dira eztul eta doministiku egitean.

Honela erabiliko dira eskolan:

  • Maskara derrigorrez erabili behar da baldin eta gutxienez 1,5 metroko distantziari eutsi ezin zaionean.
  • Nork bere maskara eraman beharko du eskolara.

Ikasleak sartu eta irtetea

Funtsezkoa da sartu eta irtetean segurtasun-distantzia soziala mantendu eta maskara jarrita eraman dezatela ikasleek.

Ikasleak ate nagusitik (Compañía plaza) sartu eta larrialdiko eskaileratik aterako dira; solairu guztietan egingo da horrela, beheko solairuan izan ezik. Compañia plazako ate nagusia bi bidetan banatuta egongo da: sarrera eta irteera.

Mugikortasun-arazoak dituzten ikasleek igogailua erabili eta ate nagusitik aterako dira.

Sarrerak seinale itsaskor gorriz markatuta egonen dira, eta irteerak, seinale itsaskor urdinez; zoladuran jarriko dira.

Eskolakoak ez diren langileak (postako langileak, mezulariak), administraziora kudeaketak egitera doazen ikasleak eta abar ate nagusitik (Compañía plaza) sartu eta aterako dira.

2/3 faseetan, eskolatik kanpoko pertsonen sarrera mugatuko da, eta arreta baliabide telematikoen bidez lehenetsiko da; 4. fasean, bitarteko telematikoen bidez bakarrik egingo dira kudeaketak.

Ikasgelak kudeatzea

Pertsonen arteko segurtasun-tarteari (1,5 metro, gutxienez ) eutsiko zaio, eta mahaiak tarte hori errespetatzeko moduan jarriko dira.

Ahal dela, paretetatik hurbil jarriko dira. Altzariak jartzeko orduan, ikasleak aurrez aurre jartzea saihestuko da.

Gutxienez 1,5 metroko tartea utziko da lehen errenkadaren eta irakaslearen lan-eremuaren (arbela, pantaila, arbel elektronikoa, etab.) artean. Ahal dela, mahaiak gelako ateetatik urrun jarriko dira.

Ikasgelako joan-etorriak mugatuko dira, eta irakasleek ez lukete ikasleengan hurbildu beharko.

Ikasleak ikasgelan gurutzatzea saihestuko da.

Ikasgela aldian-aldian aireztatuko da. Ikasleak iritsi baino 10-15 minutu lehenago eginen da hori, derrigorrez, eskola bakoitzaren amaieran.

Ikasle bakoitzak bere mahaia eta aulkia desinfektatuko ditu ikasgelatik atera aurretik, eskola amaitu ondoren.

Baliabide-aretoa

Baliabide-aretoko erabiltzaileek beren tokia (mahaia, aulkia, ordenagailua, etab.) higienizatuko dute, eta aretoko langileek gainbegiratu eta lagunduko diete. Gauza bera egingo da armairuekin. Erabiltzaileak garbitu egingo du materiala jaso ondoren. Horretarako, produktu higienizatzaileak (Osasun Ministerioak homologatuak) eta erabili eta botatzeko papera jarriko dira gune guztietan. Baliabide-aretoko langileek, eta ez ikasleek, atera eta gordeko dituzte produktuak. Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

1. egoeran, mailegu-zerbitzua erabiltzeko moduan egongo da. Baliabide-aretoko sarreran dagoen postontzi gorrian itzuliko dira maileguan hartutakoak, ez dago beste aukerarik. 48 orduko koarentenan utziko dira manipulatu aurretik, eta desinfektatu eginen dira apalategietan jarri aurretik. 2. alerta-egoeratik aurrera, zerbitzua bertan behera utziko da.

Barneko joan-etorrien kudeaketa

Ikasgelara joaten diren ikasleak ate nagusitik (Compañía kalea) sartu eta Calderería kalera doan larrialdi-eskaileratik aterako dira. Modu ordenatuan aterako dira: lehen solairua hustuko da lehenbizi, 21 ikasgelatik hasita, eta hurrengo ikasgelak gero, bata bestearen ondoren; gero, bigarren eta hirugarren solairuak hustuko dira, ordena berean. Hortaz, larrialdi-egoeretan eskola ebakuatzen den moduan aterako dira.

Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eskolako joan-etorrietan, baita osasun-agintariek gomendatutako urruntze sozialari eustea ere.

Lurrean seinale itsaskorrak jarriko dira. Gezi gorriek sarrera-bideak adierazten dituzte, eta urdinek, irteera-bideak.

Arau orokor gisa, kanpoko ateak irekita egonen dira, ateetako heldulekuak ukitu behar ez izateko. Arau hori ezin da aplikatu larrialdiko eskaileretan, suteei buruzko araudiak itxita egotera behartzen duelako. Kasu honetan, ikasleek gel hidroalkoholikoz garbituko dituzte eskuak eskolatik atera aurretik.

Ahal bada, ikasgeletako eta bulegoetako ateak irekita egongo dira. Ezin bada, atea irekitzen edo ixten duen pertsonak higiene-arauak bete beharko ditu.

Pasabideetan, eskaileretan, komunetan eta eremu komunetan, urruntze-printzipioa zainduko da uneoro.

Irakasleek eta ikasleek babes-maskara eramanen dute beti eraikineko toki batetik bestera mugitzen direnean.

Denok erabiltzeko material pedagogikoak (Chromebook-ak, I-pad-ak, mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, etab.) desinfektatu egingo dira erabili aurretik eta ondoren, eta kontrolatu egingo da hori. Material bakoitza zer ikaslek erabili duen jakiteko erregistroren bat sortuko da, inor kutsatuz gero arakatzea egin ahal izateko.

Eremu komunak. Ahalik eta gutxiena erabiliko dira eremu komunak edo igarotzeko eremuak, hau da, espazio batzuetatik beste batzuetara joateko baino ez, eta ezin izango da solas egin, jan, kafea hartu eta abar haietan. Segurtasun-distantziak markatzeko seinale homologatuak itsatsiko dira zoladuran eta altzarietan.

Fotokopiagailuen erabilera Ahaleginak eginen dira papera ahalik eta gutxiena edo inoiz ez erabiltzeko.

Komunen erabileraren kudeaketa

Eskolako langileek baino ezin izango dituzte erabili beheko solairuko komunak.

Ikasleek beren ikasgela dagoen solairuko komunak bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Irakasleek, bestetik, beren departamentua dagoen solairukoak. Eta eskola bat ematen ari direnean, eskola ematen den solairukoa.

Gizonezkoenetara, banan-banan sartuko da. Emakumezkoenetan, gehienez hiru pertsona egon ahalko dira barruan. Okupatuta badaude, kanpoan itxaron beharko da, iritsitako hurrenkeran, segurtasun-distantziari eutsita (>2m). Edonola ere, eremu komunetan beste pertsona batzuekin ez gurutzatzen saiatuko da.

Komun-guneetako ateak irekita egongo dira.

Garbiketa eta desinfekzioa

Orokorra

  • Laneko txanda bakoitzaren bukaeran, sendotu egingo da eskolako garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzua. Garbiketari dagokionez, arreta berezia jarriko da eskuarki erabiltzen diren eremuak eta ukipen-azalera ohikoenak desinfektatzeko.

Halaber, lanpostuak garbitu eta desinfektatuko dira txanda-aldaketa bakoitzean, bereziki altzariak eta manipulatu ahal diren beste elementu batzuk, batez ere langile batek baino gehiagok erabiltzen dituenak.

Ikasleen eta irakasleen laguntza garbiketan eta desinfekzioan

Ikasleek mahaia eta aulkia (eta beste edozein altzari edo ekipamendu komun) garbituko dituzte okupatutako tokia utzi baino lehen, garbiketa-produktu egoki batekin eta erabili eta botatzeko paperarekin. Horretarako, ikasgela bakoitzean, desinfektatzaile-poto bat egongo da altzariak desinfektatzeko, eta beste bat, material elektronikoa desinfektatzeko; halaber, behar beste erabili eta botatzeko paper egongo da, egunero gainazal guztiak garbitzeko. Ikasgelako armairuan gordeko dira gai horiek guztiak. Ikasleek behar beste denbora izango dute ukitu dituzten gainazal guztiak garbitu ahal izateko.

Ikasleak elementu komunak (ate eta leihoetako heldulekuak, eskudelak, etab.) ahalik eta gutxiena ukitzen saiatuko dira. Ikasleek ez dituzte leihoak ireki edo itxi behar.

Lanaldi bakoitzaren amaieran, garbitzaileek/atezainek hurrengo egunerako behar diren materialak jarriko dituzte.

Irakasleek material komuna (mahaia, aulkia, ordenagailua eta osagarriak, urrutiko aginteak, giltzak…) ukituko balute, berek garbitu beharko dute; halaber, garbitu ezin duten ikasleena ere garbitzeko ardura izango dute. Monitore interaktiboen kasuan, nork bere arkatza erabiliko du; saioaren bukaeran garbituko da, ikasgelako erabilera komuneko materialarekin batera.

Horrez gain, ikasgela guztietan egongo da gel hidroalkoholikoa ikasleen eta langileen eskura, eskuak garbitu ditzaten sartzean eta irtetean.

Eskolako langileen kudeaketa

Funtsean, arau hauek bete behar dira:

  • Distantzia fisikoari eustea.
  • Barrerako babes-neurriak aplikatzea.
  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea baldin eta ezinezkoa bada segurtasuneko distantzia soziala mantentzea.
  • Eskuak ur eta xaboiz edo gel hidroalkoholikoz maiz garbitzea.
  • Ikasleen arteko interakzio fisikoak mugatzea.
  • Lokalak eta materialak garbitzen eta desinfektatzen direla ziurtatzea eta ikasgela eskolaren amaieran aireztatzea.
  • Prestakuntza, informazioa eta komunikazioa.

Eskolatik kanpoko langileen kudeaketa

Eskolakoak ez diren guztiek maskara erabili beharko dute derrigorrez. Ezin izango dira sartu COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenak, gaixotasuna diagnostikatu baina agindutako isolamendu-aldia amaitu ez dutenak edo COVID-19aren sintomak izan edo gaixotasuna diagnostikatu zaion pertsonaren batekin kontaktu estua izan dutelako etxe-koarentenean daudenak.

Sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzeko eta pertsonen artean 1,5 metroko tartea uzteko eskatuko zaie.

Eskolakoak ez diren langileen joan-etorriak saihestuko dira eskola barruan; hartara, ezin-ezinbestekoak direnak egingo dituzte.

2. eta 3. alarma-egoeretan: Telefonoz edo bide telematikoz baino ez da artatuko.

Banatzaileak Produktua eskolan entregatzen denean, banatzaileek atezaindegiaren aurrean utziko dute paketea, zehaztutako urruntze- eta higiene-neurriak aplikatuta betiere; aldez aurretik jakinarazi beharko dute pakete bat entregatu behar dutela.

COVID-19arekiko kaltebera diren langileentzako neurriak

Hauek dira COVID-19arekiko langile kaltebera izatea eragiten duten egoera edo edo patologiak: gaixotasun kardiobaskularra, hipertentsioa barne, biriketako gaixotasun kronikoa, diabetea, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, immunodepresioa, minbizia tratamendu aktiboko aldian, gibeleko gaixotasun kroniko larria, obesitate morbidoa (GMI >40), haurdunaldia eta 60 urtetik gorakoak.

Langile horiek lanera itzultzen ahalko dira, baldin eta haien egoera klinikoak baimentzen badu, kontrolatuta dagoelako; zorroz-zorrotz bete beharko dituzte babes-neurriak.

Zalantzarik izanez gero, langileak Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko osasun-langileekin harremanetan jarri beharko du: (seccion.prevencion.educacion@navarra.es); telefonoak: 848 423 769 / 848 423 728.

Aipatutako osasun-langileek SARS-CoV-2 koronabirusaren infekzioarekiko langile bereziki sentikorrak dauden ebaluatu, haien sentsibilitate bereziaren izaera zehaztu eta prebenitzeko, egokitzeko eta babesteko neurriei buruzko txostena egin behar dute. Horretarako, kontuan hartuko du langilearen beraren osasun-egoera are gehiago arriskuan jarri gabe lan egitea ahalbidetzen duen baldintzarik badagoen ala ez.

Prebentziorako Atalak lanean jarraitu edo lanpostura itzultzeko zein neurri hartu behar diren jakinaraziko dio langileari eta eskolako arduradunari.

Nola jokatu COVID-19aren kasu baten aurrean

Ikasle edo zentroko langileren batek COVID-19aren sintomaren bat hautematen badu (eztul lehorra, sukarra, eztarriko mina, nekea eta, kasu batzuetan, usaimena eta dastamena murriztea, hotzikarak, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo gorakoak), honela jokatu beharko da:

Jarduteko modua:

  • Ez dira ikastetxera joango COVID-19arekin sintoma bateragarriak dituzten ikasle, irakasle eta beste profesionalak, ez eta COVID-19aren diagnostikoa dela-eta isolatuta daudenak edo COVID-19aren sintomak izan edo gaixotasuna diagnostikatu zaion pertsonaren batekin kontaktu estua izan dutelako etxe-koarentenean daudenak.
  • Ikasle edo irakasle bat sintomak izaten hasten bada edo eskolako langileek norbaitek halako sintomak dituela antzematen badute lanaldian edo saioetan zehar, sintomadunak etxera itzuli eta osasun-etxearekin edo Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziako telefonoarekin (948 290 290) harremanetan jarri beharko du, kasua ebaluatu dadin. Gauza bera egin beharko da administrazio- eta zerbitzu-langileen kasuan.
  • Ikaslea adingabea bada, irakaslea zuzendaritza-taldeko guardiako kidearekin harremanetan jarriko da, eta horrek familiari jakinaraziko dio, haren bila etor dadin berehala. Adingabea isolatuta egonen da, beheko solairuko 1. tutoretza-bulegoan. Jarraitu beharreko prozedura gogoraraziko zaio ikasleari: kontaktu fisikoak saihestea eta oinarrizko laguntza-zentroarekin harremanetan jartzea. Ez da inolaz ere tenperatura orokorki hartuko COVID-19aren aurkako prebentzio-neurri gisa.
  • Sintomak izaten hasten den pertsona larri dagoela edo arnasa hartzeko zailtasunak dituela ikusten bada, 112ra deituko da.
  • COVID-19aren testa egin ondoren, osasun-agintariek blokeatu daitekeen sektoreko gainerako kideekin zer urrats egin behar diren erabakiko dute. Positibo emanez gero, ezin izanen da eskolara joan Osasun Departamentuak zehaztuko duen egunera arte. Frogagiria aurkeztu beharko du. Familia-unitate bereko beste kideak ere ezin izanen dira etorri.
  • Ikaslea egon den ikasgela sakon garbituko da, gutxienez 5 ordu itxaron ondoren.

Jarduera osagarriak

Solasaldi-klubak, tailerrak eta ikasle ez-ofizialak

Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten irakasle eta ikasleek irakasle eta ikasle ofizialek bete beharreko arau berberak beteko dituzte:

  • Segurtasun-distantzia soziala mantentzea.
  • Maskara nahitaez erabiltzea.
  • Eskuak ur eta xaboiz edo gel hidroalkoholikoz maiz garbitzea.
  • Eskolako ate nagusitik sartu eta larrialdietako eskaileretatik irtetea.
  • Altzariak eta materialak eskola hasi aurretik garbitzen direla ziurtatzea.
  • Ikasleei maskara behar bezala nola erabili jakinaraztea, kontingentzia-plan honen arauen berri ematea pertsonen osasuna babesteari eta sarrera eta irteerei dagokienez eta, ikasleen artean COVID-19aren kasuren bat agertzen bada, eskolako zuzendaritzari jakinaraztea.

Kultura-jarduerak

Ohiko kultura-jarduerak, lehiaketak, Hizkuntzen Europako Eguna, liburuaren eguna, euskararen kultura-astea, Iruñeko HEOren kultura-astea, ingelesezko eta euskarazko barnetegiak, departamentuetako kultura-jarduerak eta abar antolatuko dira, baldin eta pandemiaren bilakaerak eta osasun-agintariek ahalbidetzen badute.

Kontingentzia Planeko osasuna babesteko oinarrizko arauak errespetatuko dira beti:

  • Segurtasun-distantzia soziala mantentzea.
  • Maskara nahitaez erabiltzea.
  • Eskuak ur eta xaboiz edo gel hidroalkoholikoz maiz garbitzea.
  • Altzariak eta materialen garbiketa ziurtatzea hasi aurretik.

Eranskina: Maskara jarri eta kentzeko jarraibideak

Jarri eta kentzeko jarraibideak

Jarri eta kentzeko jarraibideak: maskara azal biluziaren gainean jartzea, hau da, azala ukitzen duen ilerik egon gabe eta, pertsona batzuentzat, azala arrasean moztuta) eta honako urrats hauek errespetatzea gomendatzen da:

  • Maskara erabili aurretik, garbitu eskuak urez eta xaboiz edo igurtzi disoluzio hidroalkoholikoz.
  • Identifikatu maskararen goiko aldea.

Maskara jartzea

1. Jarri maskara aurpegian eta doitu sudurreko pintza sudurrera.

2. Eutsi maskarari kanpotik eta pasatu buruko arnesa edo lotu buruaren atzetik, belarrien bi aldeetan, gurutzatu gabe.

3. Jaitsi maskararen beheko aldea kokotseraino. Egiaztatu maskarak kokotsa estaltzen duela.

4. Estutu sudurreko pintza bi eskuekin, sudurrera doitzeko.

5. Egiaztatu maskara behar bezala jarrita dagoela. Horretarako, egiaztatu behar bezala zigilatuta dagoela eta arnasteko eragozpenik ez dagoela.

6. Doitu ondoren, ez ukitu maskara eskuekin. Maskara ukitu behar bada, eskuak urez eta xaboiz garbitu edo disoluzio hidroalkoholikoz igurtzi beharko dira.

Retirada de la mascarilla

  1. Goratu kokotsa eta hartu maskara gometatik.
  2. Tolestu maskara erditik, kanpoko aldea ukitu gabe.
  3. Maskara zip motako poltsa batean sartzea gomendatzen da.
  4. Berriz erabiltzeko, hartu maskara gometatik, eta ez ukitu poltsa barruan.

Consejos

Maskara bat erabiltzean eta/edo kentzean kutsadura saihesteko, jarrai iezaiezu urrats hauei:

  • Eskuak urez eta xaboiz garbitu edo disoluzio hidroalkoholikoz igurtzi maskara jarri aurretik eta ondoren.
  • Maskara jarri ondoren, ez ukitu maskara eskuekin.
  • Kendu maskara maskararen aurreko aldea ukitu gabe.
  • Jarri bota beharreko maskara hondakin-ontzi batean.
  • Garbitu eskuak urez eta xaboiz edo igurtzi disoluzio hidroalkoholikoz.