Erabiltzaileen gunea

Sarrera

Kontuan hartuta COVID-19 gaitzaren eraginez osasun-egoera edozein unetan alda daitekeela, Hezkuntza Departamentuak zenbait egoera posibletan jarduteko jarraibideak bidali dizkie heziketa-zentroei.

Dokumentu honetan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko errealitatera egokitu ditugu jarraibide horiek, eta egoera bakoitzean hartu beharreko neurri zehatzak jaso ditugu.


Kasuen kudeaketa

Segurtasun-neurriak

Musukoak erabiltzea

Musukoa derrigorrez erabili behar da, 1,5 metroko distantziari eutsi zaion arren.

Ikasleek beren musukoa eraman beharko dute eskolara.

Sarrerak eta irteerak

Segurtasuneko distantzia sozialari eutsi behar zaio, eta musukoa jarrita izan behar da.

Ikasleak ate nagusitik sartuko dira (Compañía plaza), eta atera, berriz, solairu bakoitzeko larrialdi-eskaileretatik aterako dira, behe-solairuko ikasleak
izan ezik
, horiek ate nagusitik aterako baitira, sartzeko eta ateratzeko bideak errespetatuz betiere.

Eskolara sartzean, ikasleek gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dituzte eskuak, banagailuetatik hartuta (eraikinaren sarreran eta 1., 2. eta 3. solairuetan daude).

Mugikortasun-arazoak dituzten ikasleak ate nagusitik sartu eta aterako dira.

Sartzeko eta ateratzeko bideak markatzeko, seinale itsasgarriak jarriko dira zoruan.

Ikasgelak

1,5 metroko distantzia izango da pertsonen artean. Distantzia horri eutsi ahal izateko moduan kokatuko dira mahaiak.

Ahal bezainbat mugatuko da mugimendua ikasgela barruan, eta ahaleginak egingo dira ikasleak ez daitezen elkarrengana hurbildu, ez eta ikasleak eta irakaslea ere.

Mahaiak paretetatik gertu jarriko dira, ateko pasabidea oztopatu gabe.

Ahal bada, ikasgeletako eta bulegoetako ateak irekita egongo dira. Ezin bada, berriz, atea irekitzen edo ixten duen pertsonak higiene-arauak bete beharko ditu.

Ikasgela aldizka aireztatuko da, saio bakoitzaren amaieran, 10 minututik 15era bitarteko tarte batez.

Saioa bukatutakoan, ikasle bakoitzak berak erabilitako altzariak desinfektatu beharko ditu.

Ikasgelatik atera aurretik, ikasleek gel hidroalkoholikoz garbituko dituzte eskuak.

Ikasgela guztietan egongo da paperontzi pedaldun bat, poltsa bat jarrita, behin erabiltzeko zapiak edo bestelako materialak bota ahal izateko.

Baliabide-aretoa

Erabiltzaile bakoitzak degingo du bere postuan (mahaia, aulkia, ordenagailua), aretoko langileek gainbegiratuta. Horretarako, higienizatzeko gaiak
egongo dira espazio guztietan.

1. egoeran (ikus aurkibidea), abian izango da mailegu-zerbitzua. Itzulketak egiteko, sarreran dagoen postontzi gorria erabiliko da.

Materiala berrogeialdian geldituko da 48 orduz, eta horren ostean jarriko da berriz erabilgarri.

2. egoeran eta hortik aurrera (ikus aurkibidea), mailegu-zerbitzua eten egingo da.

Eskola barruan batetik bestera ibiltzea

Eremu komunak eta pasabideak ahalik eta gutxien erabiliko dira; hau da, espazio batzuetatik beste batzuetara joateko baino ez, eta ezin izango dira beste ezertarako erabili (solas egin, jan, kafea hartu eta abar).

Irteera modu ordenatuan egingo da: lehen solairua hustuko da lehenbizi, 11 ikasgelatik hasita, eta hurrengo ikasgelak gero, bata bestearen ondoren; gero, bigarren eta hirugarren solairuak hustuko dira, ordena berean. Hortaz, larrialdi-egoeretan eskola ebakuatzen den moduan egingo dira irteerak.

Pasabideetan, eskaileretan, komunetan eta eremu komunetan, urruntze-printzipioa zainduko da uneoro. Eraikinean batetik bestera ibiltzean, musukoa jarrita izan beharko da derrigorrez.

Ikasle batek baino gehiagok erabiltzen dituzten materialak (Chromebookak, iPadak, ordenagailu eramangarriak, etab.) desinfektatu egingo dira erabili aurretik eta ondoren. Material bakoitza zer ikaslek erabili duen jakiteko aukera emango duen erregistroren bat sortuko da, inor kutsatuz gero arakatzea egin ahal izateko.

Komunen erabilera

Eskolako langileek bakarrik erabili ahal izango dituzte beheko solairuko komunak.

Ikasleek beren ikasgela dagoen solairuko komunak bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Gizonezkoen komunetan, banan-banan sartuko dira. Emakumezkoenetan, gehienez hiru pertsona egon ahalko dira barruan. Okupatuta badaude, kanpoan itxaron beharko da, iritsitako hurrenkeran, segurtasundistantziari eutsita.

Komun-guneetako ateak irekita egongo dira.

Garbiketa eta desinfekzioa

Eskolako garbiketa-eta-desinfekzio-zerbitzua sendotuko da lan-txanda bakoitzaren bukaeran, eta arreta bereziz desinfektatuko dira erabilera komuneko eremuak eta gehien ukitzen diren gainazalak.

Ikasgela guztietan egongo da gel hidroalkoholikoa ikasleen eta langileen eskura, eskuak garbitu ditzaten sartzean eta irtetean. Materialak agortzen direnean, garbiketako langileek edo atezainek jarriko dituzte berriz, hurrengo saioetarako erabilgarri egon daitezen.

Ikasgela bakoitzean, desinfektatzaile-poto bat egongo da altzariak desinfektatzeko, eta beste bat, material elektronikoa desinfektatzeko. Halaber, behar beste erabili eta botatzeko paper egongo da, egunero gainazal guztiak garbitu ahal izateko. Ikasgelako armairuan gordeko dira gai horiek guztiak.

Ikasleek behar beste denbora izango dute, ukitu dituzten gainazal guztiak garbitu ahal izateko.

Irakaslea arduratuko da ikasgelan berak erabiltzen duen materiala garbitzeaz, bai eta garbiketa egin ezin duten ikasleen materiala garbitzeaz ere.

Igogailuen Erabilera

Ahal dela, ez dira erabili behar. Betiere, mugikortasun murriztua duten pertsonek izango dute lehentasuna. Bidaia bakoitzean pertsona bakarra joango da.

COVID kasuak

Baldintza hauetakoren batean dauden ikasleak eta langileak ez dira eskolara joango:

  • PCR proba baten edo bestelako diagnostiko-proba baten emaitzaren zain daudenak.
  • Koronabirus-diagnostikoa jasota, isolamenduan daudenak.
  • Berrogeialdian daudenak.
  • Koronabirus-infekzioarekin bateragarriak diren sintomak dituztenak.

Kasu horretan, kasleak edo haren tutoreek, ikaslearen adinaren arabera, osasun-etxera edo 948 290 290 erreferentziako telefono-zenbakira deituko dute, kasua aztertu dezaten. Ikasleak sintoma larriak baditu, 112 telefono-zenbakira deituko dute.

Ikasleren batek COVID gaitzarekin bateragarriak diren sintomak ageri baditu, honela jokatuko da:

  • Beheko solairuan kasu horietarako prestatutako bulego batera eramango dute; une bakoitzean, pertsona bakarrak erabiliko du gela hori, eta paperontzi pedaldun bat egongo da hor, poltsa bat jarrita.
  • Ikaslea adingabea bada, senideei edo legezko tutoreei jakinaraziko zaie, eta haiek jarriko dira harremanetan osasun-zerbitzuekin.
  • PCR proba bat egingo diote 24 orduko epean.
  • Kasu positibotzat jotzen bada, isolatuta jarraituko du.

Talde egonkorrak ez du berrogeialdia hasi beharrik emaitza positiboa eta infekzioa baieztatu arte.

Zentro bakoitzeko Zuzendaritza Taldeak eta Covid arduradunek (ikus aurkibidea) kasuei buruzko informazioa jasoko dute, eta honela jokatuko dute:

  • Kasua positiboa dela baieztatu arte, eta osasun-arloko arduradunek bestelakorik esaten ez badute, taldeak normaltasunez jarraituko du jarduerarekin.
  • Kasua positiboa dela behin betikoz baieztatuz gero, Osasun Departamentuak adieraziko du ikastaldeko gainerako ikasleak berrogeialdian jarri ala ez, hurbileko kontaktutzat jotzen baitira.

Berrogeialdiaren hasieran, PCR probak egiteko esango zaie gaitzarekin bateragarriak diren sintomak dituzten ikasleei.

  • Probaren emaitza positiboa bada, kasu baieztatuak izango dira.
  • Emaitza negatiboa bada, berrogeialdian jarraituko dute, eta beste PCR proba bat egingo zaie 10 egun igarotakoan. Emaitza negatiboa bada, berrogeialdia bukatuko dute. Orduan bakarrik itzuli ahal izango dira eskolara.


Egoerak

1. Normaltasun berria

Egoera honetan, xede nagusia da ikasle guztien arreta presentziala (*) bermatzea, eskola-egun guztietarako.

(*) Ikasgelaren tamaina dela-eta, ezin bazaio segurtasun-distantziari eutsi, irakaskuntza konbinatua antolatuko da, betiere hezkuntzaagintarien oniritzia jasota, eskola presentzialak eta telematikoak txandakatuz. Sistema hori antolatzean, kontuan hartuko da saio presentzialak ekitatez banatu behar direla ikasle guztien artean. Sistemak eredu hibridoari jarraituko dio (ikus aurkibidea), beraz

Musukoa jarrita izan beharko da derrigorrez saio osoan, eta finkatutako higiene-neurriak bete beharko dira.

Ahal dela, plataforma digitalak erabiliko dira, fotokopiak erabili ordez. Ikasleek paperean egindako etxerako lanak entregatzen badituzte, gutun-azal batean gordeko dira, eta, jaso aurretik, berrogeialdian utziko dira, 48 orduz.

Ahal bestean, banakako eta/edo binakako lanak egingo dira, segurtasun-distantziari eutsita, talde-lanak egin ordez.

Ikasleak bere eskola-materiala ekarriko du, eta ez dio inori utziko. Irakasleek materialen bat utzi behar badiete ikasleei, desinfektatu egin beharko dute ikasleek erabili aurretik eta ondoren.

Ikasgelako material komunak (arbela, ordenagailua, teklatua, etab.) irakasleak bakarrik erabiliko ditu. Chromebookak edo iPadak erabiliz gero, irakasleak arduratuko dira horiek behar bezala desinfektatzeaz.

2. Sektoreen blokeo sendotua

Pertsonen joan-etorriak murrizte aldera, talde egonkorrak izateko ahalegina egingo da, eta ahal dela beti ikasgela berean. Ikasleek ez dute sektorez aldatu behar, hizkuntza batean baino gehiagotan matrikulatuta ez badaude behintzat.

Egoera honetan, sektoreak blokeatuta egongo dira, eta haien arteko mugikortasuna murriztuta egongo da.

Talde guztietan, honela antolatuko da irakaskuntzajarduera: modalitate presentziala eta urrunekoa konbinatuko dira, %50ean bakoitza, ikasturte hasieran finkatutako ordutegiari eutsita (eredu hibridoa).

Ahal bestean, banakako eta/edo binakako lanak egingo dira, segurtasun-distantziari eutsita. Ezin izango da talde-lanik egin.

Ikasleak bere eskola-materiala erabiliko du, eta ez dio inori utziko. Erabilera komuneko materialen erabilera mugatuko da.

Plataforma digitalak soilik erabiliko dira, eta ez paperik edo fotokopiarik. Ez eta etxeko lanik ere, ohiz kanpoko egoeretan ez bada.

Ikasgela guztiak erabili ahal izango dira, baina ikasleen espazio komunen erabilera mugatu egingo da.

3. Sektoreen erabateko blokeoa

Irakaskuntza-jarduera gauzatzeko, modalitate presentziala eta telematikoa txandakatuko dira (eredu hibridoa).

Ikasgelan, banakako lana egingo da batez ere.

Etxerako lanak plataforma digitalen bidez soilik entregatuko dira.

Ikasleak bere eskola-materiala erabiliko du, eta ez dio inori utziko. Ezin izango da erabili erabilera komuneko material didaktikorik inola ere.

Ikasgelak erabili ahal izango dira, baina ezin izango dira erabili ikasleen espazio komunak.

4. Jarduera etetea

Irakaskuntza telematikoa izango da erabat, ikasleei hasieran esleitutako ordutegiari eta taldeari eutsita.


Eredu Hibridoa

Helburuak eta neurriak

Aurreikusitako egoera horietara egokituko dute programazioa departamentuek.

Ikasgela birtualak sortuko dira, eta tresna digitalak erabiliko dira, hala badagokio, ikasleek ikaskuntza-prozesuarekin jarrai dezaten, eta hura eten beharrik izan ez dezaten eskola presentzialik ez izateagatik. Xedea da bermatzea irakaskuntza ez-presentzialeko modalitatera igaro ahal izango garela ahalik eta denbora laburrenean.

Irakasleek, ikasturte hasieran, aurreikusitako egoren berri emango diete ikasleei, eta erabili beharreko tresna digitalei buruzko oinarrizko azalpenak emango dizkiete, material horiek autonomiaz erabiltzeko gai izan daitezen.

Irakasleek eta ikasleek komunikazio-bide bat izango dute, tresna digitalei eta alderdi pedagogikoei buruzko laguntza eman eta jaso ahal izateko eta ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan laguntzeko.

Ikasgela birtualak sortzeko, ahal dela, Moodle edo Google Classroom plataformak erabiliko dira. Irakasleek egoki irizten duten beste edozein tresna digital ere erabili ahal izango dute irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako, ikasgela kudeatzeko, ikasleei baimenak emateko, etab.

Ikasleen tutoretza- eta arreta-planak xedatzen du zerbitzu hori bide telematikotik soilik emango dela egoera horietan guztietan. Ez da arreta presentzialik emango.

Ikasgelen tamaina dela-eta ezin bazaio eutsi osasun-agintariek agindutako pertsonen arteko segurtasun-distantziari, irakaskuntza hibridoko modalitatera igaroko dira automatikoki, eta irakaskuntza presentziala eta telematikoa txandakatuko dira. Hori horrela izango da talde batean matrikula egin duen ikasle kopurua segurtasun-jarraibideetan xedatutako gehienezko edukiera baino handiagoa den bakoitzean, edozein mailatan eta hizkuntzatan. Oro har, 13 ikasle baino gehiago direnean izango da, gutxi gorabehera. Ikasle kopurua 12 eta 15 ikasle bitartekoa bada, salbuespen gisa, irakaskuntza guztiz presentzialari eutsi ahal izango zaio, dagokion hizkuntzaren eta mailaren arabera, irizpide pedagogikoei jarraikiz betiere.

Talderen batean modalitate presentzialean ezin bazaio segurtasun-distantziari eutsi, irakaskuntza presentziala eta telematikoa konbinatuko dira. Ikasleek txandakako egunetan jasoko dituzte eskola presentzialak, dagokien ikasgelan, betiere saio kopurua zuzen banatuta. Gutxi gorabehera, 13 ikasle egongo dira ikasgelan, eta beste 12 eskola bide telematikotik jasotzen, egoki irizten diren tresna digitalen bidez. Hurrengo saioan, prozesu bera egingo da, baina ikasleak aldatuta, eta berdin hurrengo saioetan ere.

Ikasleei harrera egiten zaien lehen saioan, irakasleek azalduko diete nola egokituko litzatekeen urteko programazio orokorra aurreikusitako egoera horietako bakoitzean, eta, taldearen ezaugarriak kontuan hartuta hala badagokio, hurrengo saioetan ikasleak modalitate presentzialean/hibridoan txandakatzeko txandak antolatuko dituzte.

Tresna digital

Irakasleek zer baliabide teknologiko erabiliko dituzten jakinaraziko diete ikasleei, eta haiek erabiltzen irakatsiko diete, saioak gorabeherarik gabe egin ahal izateko.

Irakasleek zenbait tresna izango dituzte eskura, hala nola Google Suite paketean dauden tresna korporatiboak (Gmail, Google Classroom, Drive, Google Forms, etab.), eta beste zenbait ere, Hizkuntza Eskolak edo Hezkuntza Departamentuak horien lizentziak erosi baitituzte (WeVideo, Additio, Genially, etab.).

Modalitate telematikoan diharduten ikasleek ere zenbait tresna izango dituzte, hala nola lanak egiteko material-biltegiak, eta bideokonferentzia bidez sinkronizatuta lan egiteko beste batuk.

Ikasle bakoitzak irakasleak egoki irizten duen materiala izango du saio bakoitzerako (Chromebookak, iPadak…). Ikasleek beren gailu mugikorrak (ordenagailu eramangarriak, iPadak, etab.) erabiltzea gomendatzen da, eta horretarako gaitutako Wi-fi sareen bidez konektatu ahal izango dituzte.


COVID Batzordea

Eskolan, Covid Batzorde bat egongo da, honako kide hauek izango dituena: ikasleen ordezkari bat, irakasleen ordezkari bat, Eskola Kontseiluko kidea dena, eta eskolako Zuzendaritza Taldea.

Iruñeko HEOko idazkaria, Arantza Idoate, arduratuko da COVID-19 gaitzaren aurrean eskolak izango duen antolaketa koordinatzeaz.

Batzordeko kideek honako lan hauetan jardunago dute Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean:

1. Kontingentzia Plana ezagutaraztea; eskolako zuzendaritzak idatzi du plana, Hezkuntza Departamentuak igorritako protokoloan oinarrituta:

  • Birusaren hedapenari eusteko prebentzio-neurriak ezagutaraztea.
  • Kontingentzia Plana eguneratzea eta ezagutaraztea, unean uneko egoera kontuan hartuta.
  • Eskolakoak ez diren langileek ere dagozkien segurtasun-neurriak ezagutzen dituztela bermatzea.
  • Eguneratutako informazioa hezkuntza-komunitateko kide guztiei helaraztea.
  • Koronabirusa prebenitzeari buruzko infografia ikasgeletan eta eremu estrategikoetan dagoela ziurtatzea.

2. Honako hauekin lotutako kontrol-lanetan laguntzea:

  • Higiene- eta garbiketa-neurriak ezartzen direla bermatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Ziurtatzea eskolan badagoela behar beste informazio honako gai hauei buruz: xaboi-banagailuei eta eskuak lehortzeko paperari buruzkoa, komunetan; gel hidroalkoholikoei buruzkoa, eremu guztietan; eta gel desinfektatzaileari eta paperari buruzkoa, ikasgeletan, baliabide-aretoan, ekitaldi-aretoan, irakasle-gelan, departamentuetan, administrazioan eta atezaindegian.
  • Kontingentzia Planean zehaztutako eremuetan paperontzi tapadun eta pedaldunak daudela ziurtatzea, zabor-poltsak jarrita.
  • Banantzeko gailu fisikoak behar bezala jarrita daudela ziurtatzea: leihatilak, metakrilatozko pantailak, gortinak, etab.
  • Erakusmahaietan, arretarako leihatiletan eta abarretan distantzia ongi zehaztuta dagoela ziurtatzea.
  • Langileek egiten duten lanaren arabera behar duten babes-materiala dutela ziurtatzea.
  • Pertsonen joan-etorriekin (sarrerak, joan-etorriak eta irteerak) lotutako antolaketa- eta seinaleztapen-neurriak betetzen direla ziurtatzea.

Ohiko galderak

Zer indarraldi du plan honek?

Plana unean uneko osasun-egoeraren arabera eguneratu daiteke. Hasiera batean, 2020-21 ikasturtean zehar egongo da indarrean.

Beti jarrita izan behar al dut musukoa?

  • Bai, eremu komunetan, pasabideetan, ikasgela guztietan baita eredu hibridoetan ere, nahiz eta matrikulatutako ikasleen erdia bakarrik egon igasgelan.
  • Beraz, egoera guztietan.

Eskolak bukatutakoan, ezin al naiz ate nagusitik atera?

Ez. Calderería kalera ematen duten larrialdieskaileretatik atera behar duzu. Beste hizkuntza bateko beste saio batera joateko bakarrik ibili ahal izango zara eremu komunetan zehar.

Gurpildun aulkia erabiltzen dut. Nola sartuko naiz eskolara?

Compañía kaleko ate nagusitik sartu eta atera behar duzu.

Ezin al dut inola ere igogailua erabili?

Mugikortasun murriztua baduzu bakarrik, eta pertsona bakar bat sartuta betiere. Gainerako kasu guztietan, eskailerak erabili beharko dituzu, eta itsasgarriz igotzeko eta jaisteko finkatutako guneak errespetatuz beti.

Ikasgela barruan, ezin al gara batetik bestera ibili?

Egoeraren arabera, jarduera batzuk talde txikitan, banaka, binaka edo taldeka egitea proposatu ahal izango du irakasleak, eta altzariak ahal izango dira lekuz aldatu kasu horietan. Edonola ere, segurtasun-tarteari eutsita beti.

Klaseak motzagoak izango al dira, gela aireztatu ahal izateko?

Eskola-orduaren amaieran, ikasgelak behar bezala aireztatuko dira, eta ikasleek haiek erabilitako mahaia eta aulkia desinfektatu beharko dituzte. 10-15 minutuko tartea utziko da horretarako. Beraz, bai, eskolak pixka bat motzagoak izango dira.

Baliabide-aretoa erabiltzen jarraitu dezaket?

Bai. Egoeraren arabera, gerta daiteke mailegu-zerbitzua bertan behera uztea. Gogoratu materiala berrogeialdian utziko dela, 48 orduz, berriz eskuragarri jarri baino lehen. Baliabide-aretoa erabilgarri egongo da beti, ikasteko zein material bibliografikoa erabiltzeko.

Modu mailakatuan aterako al gara eskolatik?

Nahiz eta eskolak ordu berean bukatuko diren, irteera solairu- eta ikasgela-ordenari jarraikiz egingo da, ez dadin jende gehiegi pilatu.

Joan al gaitezke komunera, eragozpenik gabe?

Ikasleek beren ikasgela dagoen solairuko komunak bakarrik erabili ahal izango dituzte, sartzeko arauak betez betiere.

Nik eraman behar al ditut eskolara desinfektatzeko materialak?

Musukoa da nahitaez ekarri beharko material bakarra. Ikastetxean eskuragarri egongo dira gel hidroalkoholikoa eta desinfektatzeko likidoak, behar diren lekuetan.

Sintomak ditut, baina gripe hutsa izango da agian. Joan naiteke eskolara?

Covid gaitzarekin bateragarria den sintomaren bat edo antzekoren bat izanez gero, ezin da eskolara etorri.

Zer gertatuko da nire ikasgelan kasu susmagarriren bat agertuz gero?

Kasua positiboa den jakin arte, eskolek normaltasunez jarraituko dute.

Eta positiboa dela baieztatze bada?

Taldeko kideak hurbileko kontaktutzat joko dira, eta Hezkuntza Departamentua ikasleekin harremanetan jarriko litzateke PCR probak egiteko. Taldeko kideak berrogeialdian egongo dira, 10 egunez, eta, 10 egun horiek igarotakoan, beste PCR proba bat egingo zaie. Emaitza negatiboa bada, ikasleak taldera itzuliko dira, eta eskolei ekingo diete berriz.

Ez al dugu fotokopiarik erabiliko ikasgelan?

Ahal dela, plataforma digitalak erabiliko dira, paperaren ordez. Ohiz kanpoko kasuetan, erabili ahal izango dira, baina ez da ohikoa izango.

Eskolak eredu hibridoan emango al dira beti?

Taldearen arabera. Ikasle kopurua dela-eta segurtasundistantziari eusteko aukera badago, ez da beharrezkoa izango eskolak eredu hibridoan ematea. Pandemiaren bilakaera dela eta, gerta daiteke eredua aldatu eta irakaskuntza hibridora igaro behar izatea.

Nola jakingo dut lehenengo eskola-egunean eskolara joan behar dudan ala etxetik jarraitu behar diodan saioari?

Lehenengo eskola-eguna harrera-eguna izango da, eta ohi baino laburragoa izango da. Irakasleak azalpenak emango ditu programazioari eta jarduera protokoloari buruz, eta, hurrengo saioetarako, ikasle batzuk bertaratzeko eta besteek saioari telematikoki jarraitzeko txandak antolatuko ditu.

Eta arazo teknikoak sortzen bazaizkit?

Irakasleak azalduko dizue nola erabiltzen diren tresna ohikoenak. Pentsa daiteke hasieran zailtasun gehiago egongo direla, baina horiek konponduz joango dira baliabideekin lan egitera ohitu ahala.

Une berean parte hartu behar al dut eskoletan?

Bai; irakasleak zerrenda irakurriko du, eta, ikasgelan bertan edo saioari bide telematikotik jarraitzen egon behar zuen norbait falta bada, idatziz jasoko du.

Nola parte hartuko dut jardueretan etxean banago?

Irakasleak ongi planifikatuko du saioa, ikasle guztiak artatu ahal izateko moduan. Esate baterako, jarduera batzuk aldi berean egingo dira, beste batzuk banaka egingo dituzue, beste batzuetan bideokonferentzia bidez elkartuko zara, etab. Eskola fisikoki ikasgelan dauden ikasleei zein etxetik telematikoki lanean ari direnei emango zaie aurreikusitako saioan zehar.

Material guztia izango al dut eskuragarri? Ezin izan dut eskolrara joan.

Ikasle orok material guztia izango du eskuragarri uneoro, biltegi digital batean gordeta.

Nik aukeratu ahal izango dut modalitatea; hau da, eskolara bertaratuta edo telematikoki parte hartuko dudan saioetan?

Ez; txandaka egingo da, ekitatez jokatzeko. Dena den, arrazoi zehatzen bategatik ezin baduzu eskolara joan, telematikoki jarraitu ahal izango diozu saioari, etxetik diharduten gainerako ikasleekin batera.

Gerta al daiteke aldaketarik nire taldearen modalitatean?

Aldaketaren bat egon daiteke taldean matrikulatutako ikasleen kopurua handitzen edo txikitzen bada: modalitate presentzialetik hibridora igaro daiteke taldea, edo alderantziz, eta ez da beharrezkoa izango taldea zatitzea.

Eskatu dezaket beste talde eta ordutegi batera aldatzea, lehen egin genezakeen bezala?

Bai. Ulertzen da taldez aldatzen duenetik, aldaketa onartuz gero, ikaslea beste talde egonkor bateko kidea dela.

Txandaka lan egiten badut, ibil naiteke talde batetik bestera aldatzen?

Dagokien irakasleen iritziaren arabera; ez daude behartuta hori onartzera. Taldearen ezaugarriak kontuan hartuta, eta zure eskaera onartuz gero, telematikoki bakarrik parte hartu ahalko duzu, dena den.