- Aurkezpena
- Xedea, ikuspegia eta balioak
- Bizikidetza plana
- Bizikidetza arauak
- Eskola kontseilua
- Erabiltzaileen gunea
- Hezkuntza Departamentuko langileei eginiko kanpoko erasoen aurrean jarduteko protokoloa
- Eskola kontseilurako Hautagai aurkezpena
- Ikastetxeko ordutegia
- Eskolako egutegia 2024-2025
- Ikasleen ohiko galderak
- Irakasleen hutsegiteak
- Beste HH.EE.OO.-ekin loturak
- EEM autoebaluaziorako eskalak
- Europa lan eskaintzak
Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa
Ikasleriak bere hizkuntza ikasketak edozein HEOetan jarrai ditzake.
HHEEOO guztiek ez dituzte hizkuntza edo maila berberak eskaintzen, ezta ordutegi berberak ere. Horregatik jatorrizko HEOean lekualdaketa eskatu baino lehen, komenigarria da helmugako HEOean epe eta baldintzen berri jasotzea.
Argibide orokorrak
Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (IHEO) helduentzako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko zentroa da.
Gaur egun hizkuntza hauek irakasten dira:
Hizkuntza ofizialak:
Alemana, Euskara, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera.
Beste hizkuntzak:
Arabiera, Txinera, Espainiera atzerritarrentzat, Japoniera eta Portugesa
Matrikulatzeko moduak (2024-2025)
Irakaskuntza arautua
Ofiziala | Presentzialak Erdipresentziazkoak | Klasera joateko eskubidea (1) | Azterketa eskubidea | Titulu ofiziala |
Moduluak | Gaurkotze eta hobetze ikastaroak | Klasera joateko eskubidea (1) | Ondorio akademikori gabeko etortze ziurtagiria | |
Librea | —- | —- | Azterketa eskubidea | Titulu ofiziala |
(1)Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko obligazioa dute. Hutsegiteak kontrolatuko dira.
Ikasturte berean hizkuntza bereko matrikula-modalitate bakarra (ofiziala edo librea) egin daiteke.
IHEOak antolatutako bestelako jarduerak
Beste hizkuntzak | Klasera joateko eskubidea | —- EZ DA INOLAKO ZIURTAGIRIK EMATEN |
Mintza taldeak | Klasera joateko eskubidea | —- |
Tailerrak | Klasera joateko eskubidea | —- |
Udako ikastaroak | Klasera joateko eskubidea |
2024-2025 ikasturterako Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)
2024-2025 ikasturterako Ikasketa Plan hau hiru mailetan banatuko da:
- Oinarrizko Maila: bi mailaz osatuta (EEMBaren A1 eta A2).
- Tarteko Maila: hiru mailaz osatua (EEMBaren B1, B2.1 eta B2.2)
- Maila Aurreratua: hiru mailaz osatuta (EEMBaren C1, C2.1 eta C2.2)
Maila bakoitza bukatu eta gero, ikasleek dagokion ziurtagiria eskatu ahal izanen dute:
Nivel | Curso | Nota media | Calificación | Nota media | Calificación | Nota media | Calificación | Certificado |
Básico | A1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6 | Apto | Nivel básico A1 |
A2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6 | Apto | Nivel básico A2 | |
Intermedio | B1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel intermedio B1 |
B2.1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | ||||
B2.2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel intermedio B2 | |
Avanzado | C1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel avanzado C1 |
C2.1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | ||||
C2.2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel avanzado C2 |
Ikasle batek, tarteko, eta maila aurreratuetan gaitasun orokorreko ziurtagiria lortzen ez badu, gaindutako jardueren ziurtagiria eska dezake, probak egin eta 30 eguneko epean.
Ikasturte bateko bi deialdietan hizkuntza-jardueretara aurkeztu ez diren ikasleek bakarrik izango dute Ez aurkeztuaren kalifikazioa.
Matrikulatu ahal izateko betebeharrak (2024-2025)
Ikasle ofizialak eta libreak:
- Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.
Beste hizkuntzetako ikasleak, mintza taldeak eta tailerrak:
- Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.
Ikasleria hartzeko prozedura (2024-2025)
Irakaskuntza arautua:
- Eskolan jarraitzea honako ikasleri honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (mailaz go edo errepikatzen duenari), beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
- Gainontzekoek, web orri honetan argitaratutako aurreinskripio-matrikula prozesua jarraitu beharko dute.
- Kasu bakoitzean, IHEOak egutegi eta araudi bereziak argitaratuko ditu.
IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:
- Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.