Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa

Ikasleriak bere hizkuntza ikasketak edozein HEOetan jarrai ditzake.

HHEEOO guztiek ez dituzte hizkuntza edo maila berberak eskaintzen, ezta ordutegi berberak ere. Horregatik jatorrizko HEOean lekualdaketa eskatu baino lehen, komenigarria da helmugako HEOean epe eta baldintzen berri jasotzea.

Eskabide orria


Argibide orokorrak

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (IHEO) helduentzako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko zentroa da. 

Gaur egun hizkuntza hauek irakasten dira:

Hizkuntza ofizialak:

AlemanaEuskaraFrantsesaIngelesa eta Italiera.

Beste hizkuntzak:

Arabiera, Txinera, Espainiera atzerritarrentzat, Japoniera eta Portugesa


Matrikulatzeko moduak (2024-2025)

Irakaskuntza arautua

OfizialaPresentzialak
Erdipresentziazkoak
Klasera joateko eskubidea (1)Azterketa eskubideaTitulu ofiziala
ModuluakGaurkotze eta
hobetze ikastaroak
Klasera joateko eskubidea (1)Ondorio akademikori gabeko etortze ziurtagiria
Librea—-—-Azterketa eskubideaTitulu ofiziala

(1)Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko obligazioa dute. Hutsegiteak kontrolatuko dira.

Ikasturte berean hizkuntza bereko matrikula-modalitate bakarra (ofiziala edo librea) egin daiteke.

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak

Beste hizkuntzakKlasera joateko eskubidea —- EZ DA INOLAKO ZIURTAGIRIK EMATEN
Mintza taldeakKlasera joateko eskubidea —-
TailerrakKlasera joateko eskubidea —-
Udako ikastaroakKlasera joateko eskubidea

2024-2025 ikasturterako Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)

2024-2025 ikasturterako Ikasketa Plan hau hiru mailetan banatuko da:

  • Oinarrizko Maila: bi mailaz osatuta (EEMBaren A1 eta A2).
  • Tarteko Maila: hiru mailaz osatua (EEMBaren B1, B2.1 eta B2.2)
  • Maila Aurreratua: hiru mailaz osatuta (EEMBaren C1, C2.1 eta C2.2)

Maila bakoitza bukatu eta gero, ikasleek dagokion ziurtagiria eskatu ahal izanen dute:

Nivel Curso Nota media Calificación Nota media Calificación Nota media Calificación Certificado
Básico A1 <5 No apto >5 Promociona >6 Apto Nivel básico A1
A2 <5 No apto >5 Promociona >6 Apto Nivel básico A2
Intermedio B1 <5 No apto >5 Promociona >6,5 Apto Nivel intermedio B1
B2.1 <5 No apto >5 Promociona      
B2.2 <5 No apto >5 Promociona >6,5 Apto Nivel intermedio B2
Avanzado C1 <5 No apto >5 Promociona >6,5 Apto Nivel avanzado C1
C2.1 <5 No apto >5 Promociona      
C2.2 <5 No apto >5 Promociona >6,5 Apto Nivel avanzado C2


Ikasle batek, tarteko, eta maila aurreratuetan gaitasun orokorreko ziurtagiria lortzen ez badu, gaindutako jardueren ziurtagiria eska dezake, probak egin eta 30 eguneko epean.

Ikasturte bateko bi deialdietan hizkuntza-jardueretara aurkeztu ez diren ikasleek bakarrik izango dute Ez aurkeztuaren kalifikazioa.


Matrikulatu ahal izateko betebeharrak (2024-2025)

Ikasle ofizialak eta libreak:

  • Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.

Beste hizkuntzetako ikasleak, mintza taldeak eta tailerrak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.

Ikasleria hartzeko prozedura (2024-2025)

Irakaskuntza arautua:

  • Eskolan jarraitzea honako ikasleri honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (mailaz go edo errepikatzen duenari), beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
  • Gainontzekoek, web orri honetan argitaratutako aurreinskripio-matrikula prozesua jarraitu beharko dute.
  • Kasu bakoitzean, IHEOak egutegi eta araudi bereziak argitaratuko ditu.

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.