C1eko titulua baduzu, baina oraindik badituzu zalantza tipiko horiek –proba ote da edo froga?, Iruñekoa edo Iruñakoa?, ez dut zertan joan edo ez dut zertan joan behar?–, eta behingoz argitu nahi zenituzke; euskaraz ari zara lanean, baina zure lan-tresna freskatu eta findu nahiko zenuke; euskara eta euskal kultura maite dituzu, eta gehiago ikasi nahi duzu… Horiek izaten ahal dira C2.1en izena emateko arrazoietarik batzuk, baina gehiago badira, dudarik gabe. Nolanahi ere, guk uste dugu badela tenorea C2a Nafarroan ikasi eta zertifikatzeko ahal izateko, eta horixe da 2024-2025eko ikasturtean Iruñeko Hizkuntza Eskolan martxan jarri dugun bidea. Animatu zaitez eta eman izena!
23 de ekaina de 2024