Hizkuntza bat ikastea zaila izaten da batzuetan, baina dena errazagoa da umore pixka bat jarriz gero. Hartu tarte bat ikasten ari zaren hizkuntza horren berezitasunen bat edo hizkuntza bat ikasteko prozesuaren bitxikeriaren bat pentsatzeko, eta presta ezazu aho bete hortz utziko gaituen edo sikiera irribarre eginaraziko digun meme bat. Meme bat egitea erraz-erraza; oinarrietan, zer tresna erabiltzen ahal duzun erraten dizugu, bai eta, jakina, epe hoberenek zer sari izanen duten ere.
Martxoaren 10a artio duzu zure memea aurkezteko. Anima zaitez!