Erabiltzaileen gunea

Adi: Ikasle LIBREEN azterketa-daten aurrerapena (INGELESA eta EUSKARA)

EUSKARA (B2 ETA C1) ETA INGELESEKO (B1, B2 ETA C1) IKASLE LIBREAK

Antolaketa-arrazoiak direla eta (NAO, 3/2021 Ebazpena, 1. Eranskina, 1.7 Puntua), apirilera aurreratuko dira honako proba hauek:

  • Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa,
  • Idatzizko bitartekotza,

euskaran (B2 eta C1 mailak) eta ingelesean (B1, B2 eta C1 mailak) matrikulatu eta haien izena onartuen behin betiko zerrendan azaltzen den ikasle libreentzat.

Proba horiek data hauetan egingo dira:

Hizkuntza / Maila B1 B2 C1
EUSKARA Euskarako B1 ez da aurreratuko 04/22 16:00 04/22 18:45
INGELESA 04/28 16:00 04/28 18:00 05/05 16:00

Proba horiek Iruñeko NUPen egingo dira (Iruñean zein Lizarran egoitza duten ikasleentzat).

Gainerako probak –besterik jakinarazi ezean– hasieran ezarritako egunetan egingo dira.