Erabiltzaileen gunea

OFIZIALAK EZ DIREN HIZKUNTZEN, TAILERREN ETA MINTZA TALDEEN ETENALDIA.

Pandemia egoera dela eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako aginduei jarraituz, ezin da eskolaz kanpoko jarduerarik antolatu 2020-2021 ikasturte honetan. Beraz, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ez dauka baimenik orain arte  antolatzen zituen hizkuntza ez ofizialetako  (txinera, atzerritarrentzako espainiera eta Japoniera) ikastaroak antolatzeko. Ez da  antolatuko ez lauhileko Mintza Talderik ezta Tailerrik.

Eskolak kultur jarduerak antolatuko ditu (lehiaketak, irakurketa taldeak, hitzaldiak), betiere gehienezko edukiera eta segurtasun tartea gordez ekitaldi publikoak direnean.

Barkatu eragozpenak, eta hurrengo ikasturteetan gure ohiko jarduerari berriro ekitea espero dugu.