Erabiltzaileen gunea

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleentzako ikaspostuen erreserba (NUHEO) – 2021-2022 Ikasturtea

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak zenbait ikaspostu gordetzen ditu beren ikasketak gure eskolan jarraitu nahi dituzten Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bigarren Hezkuntzarekiko Kolaborazio Programan eta That´s English-en egon eta 2021eko ekainean gai izan diren ikasleentzako. Zehazki, gordetzen ditu:

  • Euskarako B2.1: 16 ikaspostu
  • Euskarako C1 : 25 ikaspostu
  • Ingeleseko B2.1: 30 ikaspostu
  • Ingeleseko C1 : 10 ikaspostu

Erreserba honen bidez lekuren bat hartu nahi duenak aurreinskribatu beharko du:

AURREINSKRIPZIO – ZOZKETA – MATRIKULA PROZEDURA

  1. Alta eman, bere jaiotze data eta NAN edo AIZ adieraziz.
  2. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  3. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  4. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  5. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak alda ditzake.
  6. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
  7. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko du ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen du banku txartelaren bidez. TASAK
  8. EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar du.

AURREINSKRIPZIO – ZOZKETA – MATRIKULA EPEAK:

AURREINSKRIPZIOA ZOZKETA MATRIKULA
Uztailaren 1eko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte Irailaren 6an, 9:00etan Emaitza: 16:00etan Irailaren 7ko 9:00etatik  23:59 arte

OHARRA:

Prozesu honetan ikasposturik lortzen ez bada, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikula-prozesu orokorrean automatikoki sartuko da.