Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleentzako ikaspostuen erreserba (NUHEO) (2020-2021 Ikasturtea)
Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak zenbait ikaspostu gordetzen ditu beren ikasketak gure eskolan jarraitu nahi dituzten Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bigarren Hezkuntzarekiko Kolaborazio Programan eta That´s English-en egon eta 2020ko ekainean gai izan diren ikasleentzako. Zehazki, gordetzen ditu:
- Euskarako B2.1: 16 ikaspostu
- Euskarako C1 : 25 ikaspostu
- Ingeleseko B2.1: 30 ikaspostu
- Ingeleseko C1 : 10 ikaspostu
Erreserba honen bidez lekuren bat hartu nahi duenak matrikulatu beharko du:
MATRIKULA PROZEDURA INTERNET BIDEZ
- OHAR GARRANTZITSUA: Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
- Eskolako web orrian sartu (http://centros.educacion.navarra.es/eoip) eta ““Matrikula ofiziala on-line” botoian klikatu.
- Sistemak adierazten duen matrikula prozesua jarraitu beharko da. Ikaspostua ez da okupatuta egonen programak ordaintzeko paintailara eraman arte.
- Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. TASAK
- Inprimatu dagokio gordekina.
- EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.
MATRIKULATZEKO DATA:
IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA | MATRIKULA |
Irailaren 7an, 16:00etan | Irailaren 8ko 9:00etatik 23:59 arte. Ikaspostuak programan sartu ahala emanen dira. |