Erabiltzaileen gunea

(2020-2021 Ikasturtea)

 2019-2020 IKASTURTEKO IRAKASLEAK:

2019-2020 ikasturtean Ingeleseko C1ean plaza erreserba izan duen irakasleak errepikatu nahi badu, irailaren 21ean (9:00etatik 23:59 arte) matrikulatuko da, bere erabiltzaile gunetik . 

IKASLE BERIAK:

2020-2021 ikasturterako, Ingeleseko C1 mailan gehienez 50 ikaspostu gordetzen dira ondorengo hauentzako:

  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxeetan jardunean dauden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleentzako.
  • Matrikula egiteko epearen ondoren betegabeko ikasposturik gelditzen bada, epe berri bat irekiko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko irakasleentzako.

Jardunean dagoen irakasle izan, baldintzak bete eta erreserba honetaz baliatu nahi duenak, matrikulatu beharko du.

MATRIKULA PROZEDURA

  1. OHAR GARRANTZITSUA: Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  2. Eskolako web orrian sartu (http://centros.educacion.navarra.es/eoip) eta “Matrikula ofiziala on-line” botoian klikatu.
  3. Sistemak adierazten duen matrikula prozesua jarraitu beharko da. Ikaspostua ez da okupatuta egonen programak ordaintzeko paintailara eraman arte.
  4. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen du banku txartelaren bidez. TASAK
  5. Inprimatu dagokion gordekina.
  6. TASAK: 77,41€
  7. EKARRI BEHARREKOA: 5 eguneko epea izanen da ondoren eskatzen den dokumentazioa bidaltzeko:
  •  IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):
  • * NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  • * Ikastetxe publikoan jardunean dagoen irakasleak: bere egoera Hezkuntza Departamentuak baieztatuko du.
  • * Itunpeko ikastetxean jardunean dagoen irakasleak: norberaren ikastetxeko zudendaritzak izenpetutako ziurtagiria.
  • * NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakasleak: Dagokion departamentuburuak izenpetutako ziurtagiria.
  • LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK:
  • * Ikastetxe publikoan jardunean dagoen irakasleak: Bere egoera Hezkuntza Departamentuak baieztatuko du.
  • * Itunpeko ikastetxean jardunean dagoen irakasleak: Norberaren ikastetxeko Zudendaritzak izenpetutako ziurtagiria.
  • * NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakasleak: dagokion departamentuburuak izenpetutako ziurtagiria.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ekarri beharko dute:
    • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
    • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.

MATRIKULA EPEAK:

  IKASPOSTU LIBREAK (guztira 50) MATRIKULA
  

Ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxeetan
jardunean dauden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako,
Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleria

Irailaren 10ean, 16:00etan agertuko dira. Irailaren 11n,
9:00etatik
23:59 arte
NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakasleria

Irailaren 15ean, 16:00etan
agertuko dira.(50 ikaspostuak ez badira bete)

Irailaren 16an,
9:00etatik
23:59 arte