Erabiltzaileen gunea

Matrikulak

Ikasle batek ofizial moduan matrikulatzen denean, ondorengo eskubide eta betebeharrak dauzka:

  • Klasera etortzeko eskubidea eta betebeharra (*). Hutsegiteak kontrolatuko dira.
  • Azterketa egiteko eskubidea. Lortuko den titulazioa ofiziala da (irakaskuntza arautua).

Gaurkotze eta hobetze ikastaroetan matrikulatzen denak, ondorengo eskubideak dauzka:

  • Klasera etortzeko eskubidea (*). Hutsegiteak kontrolatuko dira.
  • Bertaratze edo aprobetxamendu ziurtagiria edukitzeko eskubidea.

(*) Pandemiaren bilakaera dela eta 2021-2022 ikasturtean aldaketak egon daitezke. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Osasunbideak emandako gomendioak jarraituko ditugu. Osasun gomendioen arabera irakaskuntza jarduera egokitzeko eszenatoki desberdinetan ari gara lanean. Gure asmoa aurrez aurreko irakaskuntzarekin hastea da, eskolak dituen baliabideen arabera (guneak, irakasleak…), osasun testuingurua dela eta baldintza horietan aldaketak egon daitezke. Garrantzitsua da baldintza horiek kontutan hartzea matrikula burutu baino lehen.

Ikastaro eredu berriak

  • Ikastaro erdipresentzialak:
    • Alemana: A1-A2, B1, B2.1-B2.2 eta C1
    • Euskara: B2.2 eta C1
    • Frantsesa: B2.2
    • Ingelesa: B1, B2.1, B2.2 eta C1
  • Ikastaro trinkoak
  • Eguneratze eta hobekuntza-ikastaroak (Moduluak):
    • Ingelesa: B eta C maila
  • C1 maila – PAI (Ingelesez ikasteko programa) (Nafarroako Gobernuko programa elebidunetan eskolak ematen dituzten edo eman nahi dituzten edozein hezkuntza mailako irakasleentzat).