Erabiltzaileen gunea

Matrikulak

Ikasle batek ofizial moduan matrikulatzen denean, ondorengo eskubide eta betebeharrak dauzka:

  • Klasera etortzeko eskubidea eta betebeharra (1). Hutsegiteak kontrolatuko dira.
  • Azterketa egiteko eskubidea. Lortuko den titulazioa ofiziala da (irakaskuntza arautua).

Gaurkotze eta hobetze ikastaroetan matrikulatzen denak, ondorengo eskubideak dauzka:

  • Klasera etortzeko eskubidea (1). Hutsegiteak kontrolatuko dira.
  • Bertaratze edo aprobetxamendu ziurtagiria edukitzeko eskubidea.

(1) Pandemiaren bilakaera dela eta 2020-2021 ikasturtean aldaketak egon daitezke. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Osasunbideak emandako gomendioak jarraituko ditugu. Osasun gomendioen arabera irakaskuntza jarduera egokitzeko eszenatoki desberdinetan ari gara lanean. Gure asmoa aurrez aurreko irakaskuntzarekin hastea da, eskolak dituen baliabideen arabera (guneak, irakasleak…), osasun testuingurua dela eta baldintza horietan aldaketak egon daitezke. Garrantzitsua da baldintza horiek kontutan hartzea matrikula burutu baino lehen.

Eskolak modalitate hibridoan

Ikasturte hasiera: Ikasleen artean segurtasun tartea (1,5 m) gorde ezin den taldeetan, eskolak modalitate hibridoan emanen dira. 

Zer da modalitate hibridoa: Segurtasun tartea mantendu ahal izateko, irakaskuntza txandaka antolatuko da, irakaskuntza presentziala eta telematikoa konbinatuz, eta betiere ikasle guztiek saio presentzial kopuru berbera jasoko dutela bermatuko da. 

Nola antolatuko da: Taldearen erdiak klasea ikasgelan bertan jarraituko du eta beste erdiak etxetik, aldi berean, zuzeneko jarduerak eta aurrez grabatutako jarduerak tartekatuz.

Klasera hutsegiteak: Asistentzia derrigorrezkoa da. Zerrenda egunero pasatuko da bai klasea bertatik bertara jarraitzen duten ikasleen artean bai etxetik jarraitzen dutenen artean ere. 

Taldea osatzen ez bada:

  • Ikasturtearen hasiera: Taldeak 13 ikasle baino gehiago ez baditu, klasea presentziazkoa izango da. 
  • Ikasturtean zehar: Talde bakoitzeko ikasle-kopurua murrizten bada, ohiko saio presentzialetara itzuliko gara, modalitate erdipresentzialean izan ezik.

Lehen eskola-egunean: Lehen eskola-egunean, eskolara joango zara. Zure irakasleak Arreta ez-presentzialeko planaren eta ikasturte osoan zehar erabiliko duen plataforma digitalaren berri emango dizu, Google Classroom edo Moodle.

Ikastaro eredu berriak