Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Matrikula libre-egutegia (2024-2025).

(2024-2025 Ikasturtea)

KASU. OHAR GARRANTZITSUA

Euskara eta Ingeleseko azterketa libreak: Matrikula egiteko interesa duenak, aurreinskripzioa egin beharko du, 2025eko otsailaren 10etik 25era, (biak barne). 


ALEMAN, FRANTSES eta ITALIERA

(439/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa) (1.ERANSKINA) (2.ERANSKINA)

MATRIKULA ORDUTEGIA (INTERNET BIDEZ): 2025eko otsailaren 17ko 9:00etatik otsailaren 24ko 23:59ra arte.


EUSKARA eta INGELESA

  (439/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa) (1.ERANSKINA) (2.ERANSKINA)

a) AURREINSKRIPZIOA: 2025eko otsailaren 10eko 9:00etatik otsailaren 25eko 23:59ra arte (biak barne).

ZOZKETA: 2025eko otsailaren 26ko 10:00etan

b) MATRIKULA: 2025ko martxoaren 6ko 15:00etatik martxoaren 14ko 23:59ra arte (biak barne).

EUSKARAZKO PLAZA HUTSEN MATRIKULA: 2025eko martxoaren 17ko 09:00etatik 2025eko martxoaren 19ko 23:59ra, baldin eta onartuen matrikula egin ondoren plaza hutsik geratzen bada. Esperoan dauden izangaien zerrendako ordenari jarraituz esleituko dira plaza hutsen ordu-tarteak, izangaiaren lehenengo aukera zein izan den kontuan hartuta.

Matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea kontsultatzeko, izangaiak hemen sartu behar du.


Iragarritako probak eta horien ezaugarriak (2024-2025).

2025. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2.eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera..

Azterketa proben egitura izangaientzako indarreko zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.


Betebeharrak (2024-2025).

Matrikula librea formalizatzeko, ezinbesteko baldintza da hamasei urte izatea edo 2025ean betetzea. Era berean, 2025ko abenduaren 31n hamalau urte baino gehiago dituztenek matrikulatzen ahalko dira derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasitako lehen hizkuntza ez den beste hizkuntza batean proba egiteko.


Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke (2024-2025).

(2024-2025 Ikasturtea)

a) A2 (Euskaran eta Ingelesean izan ezik).

b) B1

c) B2

d) C1

Ikaslea nahi duen mailan matrikulatuko da. Hizkuntza bakoitzean baizik ezin da matrikulatu. Ez da beharrezkoa aurreko maila gainditua izatea maila altuago batean matrikulatzeko.

 


Azterketa deialdiak (2024-2025).

(2024-2025 Ikasturtea)

(439/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa) (1.ERANSKINA) (2. ERANSKINA)

Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, ohiko deialdian eta ez-ohiko deialdia irailean, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

2024-2025 ikasturterako araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetarako ziurtapen proba bateratuen egutegia (2.Eranskina)

Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu


Azterketa egoitza (2024-2025).

Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, hainbat azterketa-egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

EUSKARA ETA INGELESA

Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: (Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.


Alemaneko, Frantseseko eta Italierako matrikula librea (2024-2025).

(2024-2025 Ikasturtea)

Alemán, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea online eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian,  2025eko otsailaren 17tik 24ra, bitartean, bi egun horiek barne.  


Euskarako eta Ingeleseko matrikula librea (2024-2025).

(2024-2025 ikasturtea)

AURREINSKRIPZIOA

Aurreko urteetan euskaran eta ingelesean matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

Ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituzten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.
Halere, ikastaroetako ikasleek, ziurtagiririk gabe igotzen badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute, aurreinskripziorik gabe, aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe. Eskolek matrikulatzeko epe bat gordeko dute ikasle horientzat.

 Aurreinskripzioa, eginen da, bakarrik, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez, 2025ko otsailaren 10etik otsailaren 25era arte, biak barne.

Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera.

Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera
bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

GARRANTZISUA: Euskararen kasuan, gainera, matrikula librean erabil daitezkeen plazen zerrenda bat ezartzen da, eskolaren eta mailaren arabera.

EUSKARAB1B2C1
Iruñeko HEO30100200
Tuterako HEO51525

BAREMOA

Euskara eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

– 2 puntu: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak.

 – Puntu 1: Nafarroan bizi direnak.

 Baremo honetan  balio duten ziurtagiriak izanen dira Dokumentazioan.

ZOZKETA ETA ESLEITUTAKO IKASTETXEA

Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta zentroek erabilgarri dituzten giza baliabideak eta espazioak.

Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.6.1 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, 2025eko otsailaren 26an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen

Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoko legelari batek.

Otsailaren 26ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripziorako aplikazio informatikoa erabiliko dute.  

Izangaiek 2025ko martxoaren 5eko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua. Norbera esleipenarekin ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.

Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2025ko martxoaren 6an, 14:30etik aurrera.

Euskararen kasuan, plaza hutsak esleitu ondoren, itxarote-zerrenda bat sortuko da maila bakoitzeko. Zerrenda horretan, lehenengo aukeran hautatutako eskola bakarrik hartuko da Ikus taula osoa kontuan, eta plazarik lortu ez duen lehenengo eskatzailearekin hasiko da, eskaeraren erreferentzia-zenbakiaren arabera.

MATRIKULA

Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2025eko martxoaren 6tik 14ra arte (biak barne), ingeleserako eta euskararako aurreinskripzioa egin dutenentzat.

Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula eginen du deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

Onartutako pertsonek euskararako matrikula egin ondoren, eta plaza hutsik gelditzen bada, matrikulazio epe bat irekiko da: martxoaren 17ko 9:00etan hasiko da, eta martxoaren 19ko 23:59an bukatuko.

Plaza hutsak ordu-tarteetan esleituko dira, itxaroten dauden izangaien zerrendako ordenari jarraituz, betiere lehenengo aukeran.


Ekarri beharrekoa (2024-2025).

Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez.

a) NANaren / AIZren / pasaportearen fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.

b)Euskararen eta ingelesaren matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta NANak / AIZak / pasaporteak ematen duten informazioarekin bat badator.

c) Euskara edo ingeleserako matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

 e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen. 


Tasak (2024-2025).

(2024-2025 Ikasturtea)

2024-2025 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 17ko 43/2024 Foru Aginduan ezarrita dago (2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren20koa.)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

BANAKAPENA

LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK)30,24 €
AZTERKETA ESKUBIDEAK52,41 €
KUOTA OSAGARRIA15,00 €

TASAK HONELA BANAKATZEN DIRA

TASEN MURRIZKETA

  • FAMILIA UGARIAK:
    Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, , azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
    • % 50eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
  • GURASKO BAKARREKO FAMILIAK:
    Karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria bereziko guraso bakarreko familikoentzat.
    • % 50eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria orokorreko guraso bakarreko familikoentzat.
  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA HAIEN EZKONTIDE ETA SEME ALABAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea. (dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
  • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK BAITA HAIEN SEME ALABAK . Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea.
    • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko exentzioa izanen dute, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea.
IKASLE BERRIAKLEHENDIK IKASLE DIRENAK

IKASLE BERRIAK

Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Lehenengo aldiz izena ematea behin bakarrik. 
  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.
Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da(matrikula bat baino gehiago egiten bada, hurrengoan lehendik ikaslea izandakoa izanen da)
ARRUNTA MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA
MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA%65=>DESGAITASUNA
97,65 € 56,33 € 15 €

IKASLE BERRIENTZAKO adibideak:

LEHENDIK IKASLE DIRENAK

Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da
ARRUNTA MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA
MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA%65=>DESGAITASUNA
67,41 € 41,21 € 15 €

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda (2024-2025)

(2024-2025 Ikasturtea)

BEHIN-BEHINEKOA: Apirilaren 8an, asteartea, 10:00etan

  • ONARTUAK
  • EZ ONARTUAK

Alegazioak aurkezteko epea: Apirilaren 8tik 14ra, posta elektronikoaren bidez edo aurrez aurre kasuan kasuko eskolan.

BEHIN BETIKOA: Apirilaren 15ean, astelartea, 14:30ean

  • ONARTUAK
  • EZ ONARTUAK

Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena (2024-2025).

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.


Premia bereziak dituzten pertsonekiko egokitzapena (2024-2025).

Behar den desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtatzen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, matrikula egiten dutenean..

Desgaitasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.


Ohar garrantzitsuak (2024-2025)

  • Dokumentazio guztia ekarri duten ikasleak bakarrik onartuko dira.
  • Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.
  • Ordainketa egin ezean, matrikula ez da osatutzat joko.
  • Beste HEO batean matrikulatuta dagoen ikaslea, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola barne, ezin izango da Eskola honetan hizkuntza berean matrikulatu.
    Arau hauek ez betetzeak matrikularen deuseztatzea ekarriko du eta ordaindutako tasa ez da itzuliko. Araudia begiratu
  • Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.
  • Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik itzulketa eskatuz gero (apirilaren 17a baino lehen).
  • Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.
  • Azterketen datak  web orri honetan agertuko dira. HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu
  • Azterketen emaitzak web orri honetan kontsultatu ahal izango dira (Erabiltzaileen gunea). 
  • Matrikula egitean, ikasleak datuak babesteari buruzko baldintzak irakurri eta baieztatu beharko ditu (abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa,datu pertsonalak babeskoa eta eskubide dogitalak bermatzekoa).
  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, multimedia gunea eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.