Erabiltzaileen gunea

2019-2020 IKASTURTERAKO TALDEAK

MATRIKULA IRAKASKUNTZA EZ OFIZIALA – 2019-2020 IKASTURTEA

BETEBEHARRAK

  • 2019an 14 urte izatea edo betetzea.

ZEIN MAILATAN MATRIKULATU:

  • 2018-2019 ikasturtean TXINERAN edo JAPONIERAN matrikulatuta egon direnek: Gainditutakoaren hurrengo mailan.
  • “ESPAINIERA ATZERRIKO HIZKUNTZAN” matrikula egin nahi dutenek: Interesatuta dagoen orok Mailakatze proba egin beharko du, aurreko urteetan “Espainiera Atzerriko hizkuntzan” matrikulatuta egon direnek barne.
  • Mailakatze proba: Irailaren 25ean, 18:30ean ( (salbuespen bezala, norbaitek irailaren 25ean, 18:30ean eginen den proba ezin badu egin, Eskolarekin harremanetan jarri beharko du, ondorengo helbidean:jaionesalmal@gmail.com
  • Mailakatze probaren emaitzak: Irailaren 27an, 16:00etan  argitaratuko dira.
  • TXINERAN edo JAPONIERAN interesatuta daudenek:
  • 1. maila
  • JAPONIERAKO 1. maila baino altuagoan izena eman nahi dutenek, posta elektroniko bat bidali beharko dute, irailaren 25eko 11:00ak baino lehen, ondorengo helbidera: eoip.extraesc@educacion.navarra.es
    • Mailakatze proba: Irailaren 25ean, 18:30ean.
    • Mailakatze probaren emaitzak: Irailaren 27an, 16:00etan  argitaratuko dira.

2019-2020 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA

Matrikula INTERNET bidez eginen da.

OSO GARRANTZITSUA:

  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.

MATRIKULA INTERNET BIDEZ EGITEKO PROZEDURA:

  • Eskolako web orrian sartu (http://eoip.educacion.navarra.es) eta “Matrikula” botoia klikatu, gero “Matrikula Beste Hizkuntzak” botoian klik egin.
  • Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko dira. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko dira.
  • Eskatutako datuak bete ondoren, plaza eskaintza dagoen pantailara sartuko da. Hor hizkuntza, maila eta taldea-ordutegia aukeratuko ditu.
  • Programak, ikaspostuak dauden taldeak erakutsiko dizkio eta hor taldea aukeratu beharko da. GARRANTZITSUA: Ordutegia aukeratzerakoan arretaz begiratu.
  • Aukeratutako talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, matrikula egiten den egunean bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean  Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • DOKUMENTAZIOAgehienez 2 lanegun izanen ditu, NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia bidaltzeko. IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko.

Ikasle batek matrikula burutu eta 2 lanegunen epean ez badu tasa ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatuko zaio eta ez zaio dirurik itzuliko. Matrikulak ez du baliorik izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.

MATRIKULA EGUTEGIA

MATRIKULATZEKO EGUNAK: Urriaren 1etik 7ra. ORDUTEGIA: Urriaren 1eko 9:00etatik urriaren 7ko 23:59 arte.

OSATUTAKO TALDEAK

Urriaren 9an, 16:00etan argitaratuko dira. Talde horietan matrikulatu diren ikasleen klaseak urriaren 15ean eta 16an hasiko dira (ordutegiaren arabera)

IKASPOSTU LIBREETAN MATRIKULATZEA

Aurreko matrikulatzeko prozedura bukatutakoan oraindik ikaspostu librerik balego, epe berri bat irekiko da.

  • IKAPOSTU LIBREEN IRAGARPENA: Urriaren 9an, 16:00etan.
  • IKASPOSTU LIBREETAN MATRIKULATZEKO:            –   INTERNET BIDEZ: Urriaren 10eko 9:00etatik urriaren 31ko 23:59 arte.  –   Urriaren 31tik aurrera AURREZ AURREZ eginen da Eskolako Administraritzan.

TASAK

  • 223 €.

IKASTURTEAREN IRAUPENA

75 ordu.

Ikasturte hasiera:

  • Astearte eta osteguneko taldeak: urriaren 15ean
  • Astelehen eta asteazkeneko taldeak: urriaren 16an

Ikasturte amaiera:

  • Astearte eta osteguneko taldeak: Maiatzaren 12an
  • Astelehen eta asteazkeneko taldeak: maiatzaren 6an

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Gutxienezko IKASLE KOPURUA talde bakoitzean: 10. Gutxienezko kopurua lortzen ez duten taldeek bertan behera geldi daitezke.
  • Matrikularen dirua ondorengo kasuetan bakarrik itzuliko da:
    • Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa ez ematea erabakitzen badu.
    • Ikastarora joateko ezintasuna justifikatzen bada, beti ere:
      • Ikastaroak irauten duen bitartean lan kontratua sinatzeagatik
      • Norberaren edo familia zuzenaren ospitaleratzeagatik.

Bi kasuetan idatziz justifikatu beharko da. GARRANTZITSUA: Matrikulari uko-egite eskaria bakarrik onartuko da taldeko ikasle kopurua dela eta, taldea  bertan behera ez baldin bada gelditzen. Ikastaroa hasi ondoren ez da dirurik itzuliko.

  • KLASERA ETORTZEA: Ikasleriari gutxienez %80ko etortzea eskatuko zaio bertaratze ziurtagiria eskuratu ahal izateko.
  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, ikus-entzunezko gunea, multimedia gela eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.