Musikazaleak dakiten bezala GOR Iruñeko diskaetxea independente
bat da. Aurten beren lehen hamar urte diska negozioean bete dute.
Goñi anaiak, Marino, Antonio eta Patxi han elkar lanean egiten
dute.
ELKARRIZKETA
Vox Populi: Zein izan da lehen urte hauetan
zuen lana eman dizuen pozamen handiena?
GOR: Aldaera ugari daude. Enpresaren ikuspuntutik, gure proiektuaren
muntaia egin eta mantentzeaz. Gizalegearen ikuspuntutik gure artean
giro erosoaz eta dedikazioz beteriko pertsona talde bat sortzea.
Eta azkenik, komertzial ikuspuntutik, lan eta inbertsio ahalmena
pixkanaka pixkanaka, azken 10 urte hauetan goraka eramateaz.
VP: Gaur egungo egoera ikusirik, nola daramatzazue
talde independente bezala bizirik iraute? Zaila al da?
GOR: Bai, oso zaila da. Dena den beste leku batzuetan,
oraindik ere, inbidiaz ikusten gaituzte inguruko musika mantendu
eta jarraitzen duen jarraitzaile asko ditugulako. Egoera txarrak,
bai CD-en pirateria dela, bai multinazionaleek ezeztaezineko duten
indarkeria dela eta, askotan, hutsune murriztu eta mugatu bat uzten
gaitu. Hau dela eta, gure probetxurako empresa handi hauek uzten
dituzten utsuneetaz eta hemengo Rock-aren ezagueraz baliatzen gara.
VP: Lan egiten duzuen talde edo abeslarien
artean, zenbatek egiten dute euskaraz?
GOR: Momentu honetan, gutxi gora-behera, taldeen ehuneko
berrogeita hamarra. Euskeraz, gaztelaniaz baino gehiago grabatu
ditugun garai batzuk egon dira, baita alderantziz ere. Bi taldeen
artean oreka bat mantentzen saiatu gara.
VP: Zuen ikuspunturik, orokorrean, nola ikusten
duzue Euskal musikaren egoera? Azken urte hauetan zer aldatu da?
GOR: Azken bost urte hauetan bi izan dira osagai berrienak; alde
batetik konposatzeko orduan burua irekia izatea (Euskal Rock-ari
gauza bera leporatzen zitzaion) eta bestetik, bai produkzio bai
talde edo abeslarien kopuruari dagokionez, muga jo duela. Euskal
Herrian hain biztanle gutxi izanik, azken bost urte hauetan talde
produkzio ugari egon direla uste dugu eta ondorioz, jarraitzaileek
merkatura irtetzen diren diskaz asebetu egiten dira. Hau normalizatuko
dela edo dagoeneko normalizatzen hasi dela uste dugu.
VP: Talde edo abeslari zaretenontzat lan egiteko
eta zirkuitu saioak antolatzeko, badaude aukerarik?
GOR: Euskal Herrian, musikatik bizitzea zaila da. Kasu
normalena, talde batean jo eta aldi berean beste leku batean lan
egiten duen musikariena da. Hala ere, esan behar, badagoela azpiegitura
bat zuzenean jotzeko, ikasteko, dirua ez galtzeko eta material ona
erosteko. Penintsulako toki askotan gure inbiditan daude lokal sare
hori izateagatik, honek garatzeko eta eszenatokian ontzeko aukera
ematen baitie taldeei. Honetaz aparte, managerrak, musika-ekipoak,
grabaketa estudioak eta zigilu independienteak ere badira. Guzti
honi esker, euskal musika mantentzen duten profesional ugari ditugu.
VP: Lan egiten duzuen jendearekin edo oraindik
harremanetan zabiltzaten jendeari buruz, esango ahal diguzue zerbait?
GOR: Momentu honetan hamabost bat talderekin lanean gabiltza,
berrogei izanik bulegotik pasa direnak. Pentsa ezazu hemendikan
pasa dena. Denetatik. Orohar rock mundu honetako jendea, hasten
denean jende apala da eta elkarri ulertzeak ez digu aparteko lanik
ematen. Kulturaren beste esparru batzuetan artistak artistagoak
direlako errezeloa dut. Tira hamar urteren buruan rock talde baten
robot erretratua egiteko datuak lor genitzake.
VP: Beno ba, zorionak eta orain arte bezala
jarrai dezazuela urte pila bat.
GOR: Milla esker.
|