Euskal Departamentuak. |
.bere astea ospatu du |
Texto: Vox Populir |
|
|
Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskara Departamentuak urteroko kultur zikloa antolatu zuen, Opari bat da! izenburupean. Asmo horrekin prestatu baitzuten antolatzaileek, ilusioz eta gogoz, parte hartu zutenentzat gozagarri izan zedin. Seigarren ekitaldia izan da aurtengoa, eta euskal kulturgintzako lehen mailako gonbidatuak izan ditu protagonista.
Duela sei urte, ordura arte ikasturte osoan banatutako kultur ekitaldiak batzea erabaki zuen Hizkuntza Eskolak. Modu horretan sortu zen kultur zikloa. Besta baten gisa bizi dute zentroko kide guztiek. Helburuak, gainera, anitz dira. Batetik, prestatutako ekitaldien eskutik parte-hartzaile guztiek goza dezatela, euskaldun zahar direnek, bai eta euskara ikasten hasi berri direnek ere. “Guztiek gozatzeko moduko zikloa da, interesgarria denentzat, eta, aldi berean, gure ikasleentzat egokia”, azaldu zuen Euskara Departamentuko kide eta kultur asteko koordinatzaile Ainhoa Aranburuk. Zikloan parte hartzen duten pertsona guztiek badakite hori, eta euren saioak errealitate horretara moldatzen dituzte. “Bertsolariei, adibidez, euskara batuan aritzeko eskatzen diegu”. Gozatzeko moduko ekitaldiak prestatzeko helburua bete egiten dela argi erakusten du zikloak urtero izaten duen arrakastak. Bertzetik, urtero antolatzen dituzten kultur jardueren bidez, euskal kulturaren esparruko erreferenteak eman nahi dizkiete eskolako kideek beren ikasleei. Ildo horretan, urtetik urtera emaitzak sumatzen direla azpimarratu du Aranburuk. Hirugarren helburu bat aipatu du, gainera: ikasleen eta irakasleen arteko harremana bultzatzea. “Zikloak aukera ematen digu irakasleoi eta ikasleoi eskolatik kanpo euskaraz aritzeko, gure arteko harremanak sendotzeko”. Hilaren 11n hasi zen kultur astea, Ferran Suayren hitzaldiaren eskutik. Hizkuntza berdintasunari buruz mintzatu zen. Hitzaldia gaztelaniaz izan zen, Igualdad lingüística: una visión psicológica izenburupean. Valentziako Unibertsitateko Psikobiologia irakaslea da Suay, eta Salir del armario lingüístico liburuaren egileetako bat. “Hitzaldia beti egiten dugu gaztelaniaz, gure asmoa baita euskaraz egiten ez dutenak ere gure hizkuntzak duen balioaz jabetzea”, azaldu digu Aranburuk. Hilaren 12an, 20:00etan, eskolako ikasleek egindako minutu bateko bideoen emanaldia izan zen eskolan, Disimuluan izenburupean. Hori izan da ikasleek aurten jorratu duten gaia. Denera hemeretzi bideo egin dituzte. “Ikasleen parte-hartzea bultzatzeko modu bat da lehiaketa hori, haien bideoak behar baititugu saioa osatzeko”. Biharamunean, hilaren 13an, bertsolaritzak hartu zuen eskola. Euskara ikasleentzat espreski prestatutako bertso saioa eskaini baitzuten lehen mailako hiru bertsolarik: Jon Maiak, Julio Sotok eta Maialen Lujanbiok alegia. Lehen mailako ikasleek ulertzeko eta gozatzeko moduko emanaldia izan zen, halaber. Hilaren 14an, azkenik, Xabier Leteri omenaldia egin zion Iruñeko Hizkuntza Eskolak, XL Poeta Handia izenburuko saioaren bidez. Antton Valverde aritu zen pianoan, eta Andu Lertxundik eman zituen azalpenak. Hitzaldi musikatua izan zen, beraz, nolabait erranda. Ekitaldia 20:00etan hasi zen. “Lete omentzeko saioa prestatzea beharra izan da guretzat; gogo handia genuen”, onartu digu Aranburuk. Prestatutako lau kultur ekitaldiekin batera, aste osoan bosgarren komiki-istorio lehiaketako lanen erakusketa izan zen ikusgai eskolan. Alain Urrutiarenak izan ziren irudiak. “Hark marrazkiak egin, eta ikasleek bete behar izan dituzte marrazkilariak hutsik utzitako bunbuiloak”. Irabazleak hauek izan dira: 1. mailan-Cesar Mendez Bidaia lanarekin, 2. mailan-Rakel Dronda Irakasle lurrean lanarekin, 3. mailan-Fco. Javier Jabato Har ezazu arnasa lanarekin, eta Maila Aurreratuan Enrique Lopez Gizajo lanarekin. Bideo lehiaketan honatx saridun suertatu ziren taldeak: DU eta ZAIT sariak DIT saria NAU saria |