Hilabeteak falta dira .

.Cisjordaniaren gaineko horma itxi dadin

?Testua: Aritz Intxusta eta Alberto Prda

Argazkiak: Aritz Intxusta

 

Laban gris, zurbil eta dizdirarik gabeko baten antzera, Apartheid harresiak Cisjordaniako lur idorra zatikatzen du. 1967ko gerraren ostean gelditutako Palestina murriztuaren mugak errespetatu gabe. Jerusalen, Ramalatik banatzen du eta baita Belenetik ere. Nekazariak beren olibondo eta marrubi zelaietatik. Datorren urtean, izugarrizko basakeria hau bere gain itxiko da. Ordurako, Nabluseko palestinarrek hegoalderako bidea itxita edukiko dute, Ramalara ezin iritsiaz, eta Ramalakoek ere ezingo dute Al Khalileraino (Hebron) jeitsi.

 

Israeldarrek azkar eraikitzen dute. Botere hutsuneaz eta Al Fatah eta Hamasen arteko liskarraz aprobetxatzen. "Palestinar arazoa"rekin amaitzeko hebreoek eraikitako maisu planaren oinarria 2000an Camp Davidera eramandako proposamenean jasota dago, Yasser Arafat, adarjotzetzat jota eserlekutik altxatu zen negoziazio hartan. Palestina unilateralki Hegoafrikako Apartheideko "bantustanak" gogora ekartzen dituzten 4 kantoitara murriztuta geldituko da. Hiru Cisjordanian: Nablus iparraldean, Ramala erdialdean eta Hebron hegoaldean. Laugarrena, Gaza, hesituta, eta ehundaka telebista kameraz nola Ejerzitoaren zeppelin batez kontrolatuta dago. Bigarren Intifadan pairatutako errepresioagatik eta Israelek 60 urtez bete gabeko akordioengatik kaltetuta zegoen Palestinar herriaren borroka espiritua, guztiz apurtu du Gazako gerrak. Mila eta bostehun hidakoek, haien artean 300 haur baino gehiagok, ezin izan dute Cisjordaniako palestinarrak armetan altxatzea lortu. Gazako sarraskiaren kontra ahotsa altxatu duen kazetari israeldar bakarrak, Gideon Levyk, Tel Aviveko bere bulego txikitik, Haaretz egunkariko egoitzan, dio: "Cisjordanian ez dago beste Intifada batean altxatzeko animorik, hormarekin palestinarren bizitza bizi erdia izango da".

  Baimen berezia izan ez ezik, cisjordaniarrek ezin dute bere herri edo hiritik irten. 600 checkpoint baino gehiagok, hiri garrantzitsuenen irteera nahiz sarrerak eta errepide orokorrenak kontrolatzen dituzte. Ordu jakinetan hauek gurutzatzea edonoren pazientzia frogatzeko aukerarik hoberena da. Orduez hedatu daitekeen tramitea, bereziki luzatzen da lanera joateko orduetan eta beti soldu hebrearraren humorearen eta agindutakoa betetzeko menekotasunaren arabera da. Nahikoa desatsegina da Iruñeako Bergamin kalean etorkinak paperak berritzeko egiten dituzten ilara amaitezinak ikusita, NAN espainiardun txuriek nola aurreratzen dituzten jasatea, han eta egoera beretsuan, zaunka egiten besterik eztakien soldadu hebreoaren aurpegia nola aldatzen den ikusi eta aurpegi irrifartsuarekin zera galdetzeko: Barça? Madrid? Erantzunek hoberena "No, Osasuna. The last one" izan daitekee. "I don´t know" esango du ahopeka. Momentu egokia izango da hau ihes egin eta egunero gurutzatu behar duten eta ilaretan pilatutada dauden palestinarrak atzean uzteko.
Soilik Cisjordanian bizi diren batzuk ez dute checkpointen iraina eta metalen detektorea jasan behar: kolonoak. ONUaren arabera, gutxi gora behera biztaleen %10 osatzen dute eta asentamentuetan bizi dira. Berhaiek baino erabili ezin dituzten errepideetatik gidatzen dute, muroaren barruan dauden hormez babestuta eta autobús blindatuetan. Dena den, agian, haiek dira barrerarik zailena gaindetzeko dutenak: gorroto, ezjakintasun eta beldurrarena. Agindutako lurra berreskuratzeko, Jainkoak aukeratutako pertsonak sentitzen diren hauek, komunikabide eta Gobernuaren laguntzarekin egunez egun handitzen doaz barrera hau. Hauek dira pasa den hauteskundeetan eskuin-muturraren gorakada eta garaipenaren protagonistak, nahiz eta zentroko partiduak, Kadima buru, gai honi dagokionean guztiz euskarria ematen dion. Kolonoen ahotsak izugarrizko garrantzia du Ejerzitoaren erabakietan, eta azken honek bere arsenalak etengabeki husten ditu asentamentuetan bizi diren hauek ziur senti daitezen. Asentamentuetako irratian, Ygal Sarbaro kolonoak azaltzen zuenez, "hemen arabe bakar bat ere ez uzteko gure nazioaren kapazitatetik dator konponbidea. Lekualdatzea edo exterminazioa, bost axola. Gure boterea onartzen duena, eskubide zibil eta lur jabetzik gabekoa, gera daiteke. Ukatzen dena akabatua izan beharko da. Hala ere, hauek garbituta ere, kontrako populazioak terrorista berriak sortuko ditu. Akaba dezagun hemengoekin". Hau da horma eraikitzeko bantustanak sortzeko arrazoi bakarra. Erakusbidea Gaza dugu.