.. |
. Opari bat da! |
Texto: Vox Populir |
4. Euskal Kultur Astea ikaslee begietara |
|
Bigarren mailako ikasleei aurtengo kultur asteari buruzko galdera batzuk egin dizkiegu idatziz erantzun ditzaten. Guztira 22 erantzun-orri jaso ditugu, den-denak airera bota eta ausaz hauxe aukeratu dugu: 2. C taldeko Xabier Requena ikaslearena.
1- Zein ekitalditan izan zinen? Zergatik aukeratu zenituen horiek eta ez beste batzuk? Astelehenean minutu bateko bideoen emanaldira joan nintzen bakarrik, gero lanera joan behar nuen. Asteartean, berdina egin nuen, Asisko Urmenetaren hitzaldira joan nintzen eta gero lanera. Asteazkenean, bi ekitaldietara joan nintzen, dokumentala eta lehenengo mailako bertso saioa eta ostegunean Mikel Laboari Omenaldira. 2- Zein gustatu zitzaizun gehien? Zergatik? Niretzat, asteazkena izan zen egun onena, lehenengo mailako bertso saioa asko gustatu zitzaidan, barre asko egin genuen, ez nuen den-dena ulertu baina ongi pasatu bai. Aurreko dokumentala ere oso polita izan zen, oso ongi prestatua zegoen. Oso interesgarria iruditzen zait euskara praktikatzeko eta euskal kultura ezagutzeko. Gainera harremanak sortzen dira ikasleen artean eta klasetik kanpo ere euskaraz hitz egiten dugu. 4- Kritikarik egin nahi duzu? Data, orduak, aretoa, ekitaldiak, esku-orriak, sariak, gonbidatuak... Zerbait aldatuko zenuke? Zer? Zergatik? Orokorrean ongi dagoela esango nuke, bakarrik iruditzen zait ekitaldien artean denbora gehiegi dagoela, etxera joaten baldin bazara, gero ez zara itzultzen. Beste gauza bat: batzuetan aretoa txikia gelditzen zen. 5- Zer esango zenieke joan ez diren ikasleei? Nola animatuko zenituzke hurrengo urtera begira? Opari bat galdu zutela. |