|
.Kultur Astea 2007 |
Asisko
Urmenetaren blablaldi farsantea. "Zer dio irudiak?" izenburupean eman
zuen solasaldia. Irudiek duten berezko hizkuntzaz aritu zen, baita hizkuntzak
sortzen dituen irudiez ere. Bera bla bla bla, hitz eta pitz eta gu kar
kar kar, algaraka lehertzeko zorian behin baino gehiagotan.
|
Eta
ikusleak ere lehenengo mailakoak, kategoriakoak, primerakoak, bai hoixe!
Lau aulki libre areto osoan, hori da hori marka!
|
Lehenengo
mailako bertso saioa. Aurten Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak
etorri zitzaizkigun.Ordu eta laurdenez aritu ziren buruz buru, gai-emaileak
proposatutako ariketei erantzuten: oinak emanda, puntua erantzun, ofiziotan,
gaia jarrita... lan guztiok bigarren mailako ikasleek prestatu zituzten.
|
"Hutsuneak
bete" lehenengo komiki-istorio lehiaketa. Antton Olariaga marrazkilariari
eskatu genizkion irudiak eta ikasleei testuak jar zitzaten. Eta lehiaketara
aurkeztutako lanekin erakusketa antolatu genuen. Ikasleek (argazkian 2.
mailako bi lagun) bozketa bidez lan onena aukeratu ahal izan zuten.
|
Maria
Jesus Korkostegi hitzaldia ematen. "La influencia del euskera en la formación
del castellano". Hitzaldi mardula, mamitsua, oso dokumentatua...plazer
handi bat gure buru txikientzako.
|
Joseba
Tapia, trikitiarekin kantuan eta atzean Arkaitz Miner, mandolinarekin.
Real Politik diskoa aurkeztu ziguten. Erritmo ezberdin asko, kanta estilo
ugari eta dantzarako gogoa! Ikusle askoren ustez, aulkiak sobera zeuden.
|
En
el pico llevas floreeeeeees...ikusleak ere horrelaxe jarri ginen, (jarri
gintuzten hobeki esanda) eskuak gerrian, burua gora eta ahoa zabal zabalik
eta bihotzean maitasunaaaaaaa. Bitxia izan zen gero, jotak euskaraz entzutea!
baina are bitxiagoa euskarako 3.mailako ikasle bat eta eskolako italiera
irakasle bat espontaneo moduan kantari ikustea. Horren dokumentu grafikorik
ez dago, lastima!
|
Pozgarri
izan zen oso, auzoko hainbat lagun -tartean argazkiko haur maitagarri
hauek- gure artean izatea. Lehenago ez bada, datorren urtean elkar
ikusiko dugu berriz.
|
Uharteko
Txalaparta Taillerra. Mintxo eta Gomi elkarren mugimenduei adi, besteak
zer egingo, besteak non joko...kolpez kolpe elkarrizketa gozoan. Txalaparta,
egurrezkoa eta harrizkoa (argazkian); Lesakako tobera; eta Kirikoketa
zer diren, non jotzen den, nola... Hitzez eta kolpez azaldu ziguten
guztia.
|