.Gorputzeko humoreak

 

Texto: Verónica Ferreira Pinto

.

..Angel Erroren olerki liburu berria

GOIZALDEA

Ez nire ondotik aldendu,
ez joan, ez erre autobusik,
oraindik ez da gaua hoztu,
iraun ohean bihar arte.
Aberriak ez zaitu behar nik beste.
Badakit, denok zerbait eman
behar dugu gutxi batzuek
guztia eman ez dezaten.
Baina nik ez zu zaitut zu eman nahi.

Oraindik ordubetez edo
egon gintezke jo eta ke.
Oso maitatu dutenen lo
akigarriaz loak hartu.
Gaua ez da berandu arte
partitzen izara urdinetatik,
amarra dezagun ohera.

Baina, ikusten dut, bazoaz.
Hotzikaraz nago, bakarrik.
Dena uler dezaket, dena.
Herriak ez du barkatuko, nik bai.

imagen

VASARIREN AIPU BAT

1493ko
urtarrilaren egun batean
elurte handia egin zuen
Florentzian. Pedro Medicikoak
Michelangeloren bila bidali
zuen bere morroi bat,
jauregiko patioan
elurrezko estatua bat egin ziezaion

 

11.- GARAI HEROIKOAK

AZKENIK ESAN DIOT Eduardori.
Oso natural hartu du. Oraindik
zinema has dadin ordu erdi bat
dugu. Gotorlekura sartu gara,
arte minimalistaz mintzaturik
haikutan. Egia diot, haikutan.
Paradisu antzerako batean
(ezer ere antzeman gabe) gaude.
Bedats euria; parkea loratu da
aterki beltzez.
Bietarik ez dakit nor orduaz
ohartu da. Zigarreta eskaini
eta noiztik dakidan galdetu dit.

Medikuntza tratatu zaharren arabera gorputzak lau isuri ditu, horiek -zertxobait aldatuta- hartu ditut ardatz liburua pixka bat antolatzeko: melankolia, odola, hazia eta tinta- Angel Erro idazle burlatarrak poesia liburua atera berria du. Dakizuenez, gure aldizkarian ere idazten du eta galdera batzuei erantzuteko harrapatu dugu. Horrela bere egitasmoak, liburuaren prozesua, liburuak dituen atalak eta beste gauza kontatu dizkigu.

Zure lehenengo liburuan, Eta harkadian ni, Anjel Erro idatzi zenuen, eta orain berriz, Gorputzeko humoreak liburuan Angel Erro dugu, zeinekin idazten duzu zuk?

Beno, lehenengoan jotaz idatzi nuen pentsatuz euskaldunagoa zela, eta egia esateko, Anjel Lertxundiren eredua jarraituz, baina honetan pentsatu dut azken finean Angel erdarazko izena dela eta beno, zertarako bortxatu? Orduan hemendik aurrera Angel izanen da, baina jotaz idatzia agertzen bada ez dit molestatzen.

Liburuaren aurkezpena orain dela gutxi izan zen, baina suposatzen dugu zuk bazenekiela lehenagotik. Nola izan da argitaratzearen prozesua?

Beno, nik banekien uda heldu ba ino lehen Alberdania argitaletxeak plazaratu behar zuela, baina ez nuen espero hain azkar kalean izatea. Hilabete bateko kontua izan da: testua zuzendua entregatu nuen, haiek probak egin zituzten eta dena segituan joan zen. Ondoren, aurkezpenaren data jarri genuen- urriaren 27an izan zena- eta listo!. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunean izan zen, baina aurkezpen hori batez ere komunikabideetarako izan zen. Hemen Iruñean zerbait hurbilago egin nahi dugu, baina momentuz zehaztu gabe dago oso liatua nabil eta.

Liburuaren azala da irakurleek ikusten dugun lehenengo gauza. Gorputzeko humoreak liburuarena zuk egin duzu, edo behintzat zuk aukeratu duzu?

Alberdania argitaletxean Antton Olariagak egiten ditu -Berrian egunkarian tira egiten duena da-. Nik bi ideia eman nizkien eta haiek horietako bat aukeratu zuten.

Bere izenburuak adierazten duen bezala, Gorputzeko humoreak gorputzean eta bere egoeretan oinarritua dago, baina, nola idatzi olerkia gorputzeko humoreetan inspiratua?

Medikuntza Tratatu zaharrei begirada egitera, lehen uste zuten gorputzak lau likido zituela eta horiek hartu ditut ardatz pixka bat antolatzeko: melankolia, odola, hazia eta tinta. Hauen inguruan nire gauzak eta egunerokotasunak azaltzen ditut. Adibidez, Melankolia poetikoagoa da, ideal hori eskuratu nahi eta ezinaren sentsazioa, horrek sortzen du melankolia, Hazia atal erotikoa gehien bat dugu, Odola -zeri buruz zen oso argi ez banuen erefamilia et lagun- taldeari buruzko poemak agertzen dira. Familiarekin dugun lokarria odola da eta lagunekin neurri handia ere, Odola atalean nire inguruko egoera azaltzen dute Bukatzeko Tinta literatura eta idaztea da. Lau humore hauekin saiatu naiz nire bizitzan garrantzia duten eta nire izaeran markatzen nauten kontu guztiak hauek dira eta oreka honetan daude. Hazia eta Odolaren artean badago azpisail bat Garai heroikoak izenekoa. Hamalau poema dira eta honetan gaurko kontuak azaltzen dira baina etorkizunetik begiratuak bezala, ni zaharra izango naizenean nire gaztetasuna eta zein pozik naizen eta zenbat ligatu dudane Horiek seguru aski nire Garai Heroikoak izanen dira, honetaz txuleatzera eta mitifikatzera jarri naiz...

Zein da aldea Eta harkadian ni eta Gorputzeko humoreak liburuen artean?

Aurreko liburuari buruz kritikoek erran zuten oso klasikoa nintzela, neoklasikoa nintzela, latindar itxurako poemak zirela. Honetan saiatu naiz klasiko etiketa hori kentzen eta oso apurtzailea izaten, bigarren liburu honetan ez naiz mozten zikinkeriak esateko...

Nondik datorkizu inspirazioa? Nola idazten da poema bat?

Horren inguruan mistika asko dago. Inspiratua egon behar zara, maiteminduta... azken finean gauza guztiak bezalakoa da, mendizalea dena mendizalea den bezala, bagaude batzuk irakurzaletasuna erroetaraino sartuta dugunok eta gustu horren ondorioz idazten saiatu garenok -eta ez dugu maiteminduak egon behar idazteko-. Maitasunez idazten da gai topikoa delako.

Idazteko seguru aski asko irakurri behar duzu, eta ildo honetan, zeintzuk dira zure erreferenteak euskal eta espainiar literaturan?

Euskaldun berri bezala, denok hasten gara Atxaga eta Sarrionandiarekin, hauek irakurtzen nituen, gero ikusi nuen panorama handiagoa zegoela eta gauza interesgarri asko daudela. Narratiban eta poesian badaude gauza politak eta asko. Adibidez, Rikardo Arregi, Gerardo Markuletae Espainiar literaturan, zabalagoa denez, gauza asko aukeratzeko daude. Niri betidanik klasikoak gustatu zaizkit, adibidez, Quevedo eta Gongora eta orain badira gauza batzuk oso potenteak direnak. Niri asko gustatzen zaizkit Aurora Luque izeneko bat eta Jose Antonio Gonzalez Iglesias.

Narratiba ere irakurtzen dut, baina afizioagatik: nobela bat hartzen dudanean ez dut hartzen barruko gauza guztiak aztertzeko, askotan ongi pasatzeko, zinemara joaten zaren bezala. Agian pedantea dirudi baina nik irakurtzen ditudanak poesia eta saiakerak dira. Nik irakurtzen dut fikzioa ez dena, nire fikzioaren kuota telebistak betetzen duelako esfortzurik egin gabe.

Idazle askok egiten duten bezala, zure liburuaren promozioa eginen duzu?

Ba, egia esateko, niri ez zait gustatzen plazaz plaza ibiltzearena, ez dakit... Nik pentsatzen dut jendeak liburuak hor dituela: liburudendetan, liburutegietaneeta bestela niri eskatu besterik ez dute.