Mintzakide egitasmoa. |
. aitzinera gure ikastetxean |
Testua:
Vox Populi..
|
MINTZAKIDE izena du gure eskolan aurten martxan paratuko dugun egitasmoa. Euskara ikasten ari diren goi mailetako ikasleek euskara erabiltzea eta indartzea du helburu. |
Helduen euskalduntze eta alfabetatzeak jende anitz euskaldun egitea lortu du hondarreko urteotan, paper garrantzitsua bete du normalizazio prozesuan, hala ere, ikasle askok kezka berri bat azaleratu digute euskalgintzan ari garenoi: EUSKARA IKASI DUT ETA ORAIN ZER? Kezka hau ez da hain berria, ez horixe! Aspaldi da euskaldun berrien fenomenoa ezagutzen dugula Euskal Herrian, izan ere, euskara ikasi ondoren erabili ahal izateko lekuak, esparruak eta uneak eskaini behar baitzaizkio euskara ikasi duen hiztunari, batez ere, euskarak presentzia urria duen guneetan. MINTZAKIDEaren antzeko egitasmoak testuinguru honetan sortzen dira. Ikasleak normalizazioaren parte izan nahi du, ikasi duen hori landu eta hobetu nahi du eta hori lortzeko bide bakarra euskara maiztasunez erabiltzea izaten da. MINTZAKIDE urrats hori ematen laguntzera dator: euskara maila ertain edo altua duten herritar helduentzat, bertako euskaldunekin euskara praktikatzeko; euskaraz bizi ahal izateko hainbat egoera sortu, jarduera eta ekitaldiak antolatzen dituen programa da gure eskolan hemendik gutira martxan paratuko duguna. MINTZAKIDEk euskara ikasleari euskaraz hitz egiteko lagun euskaldun oso bat bilatzen saiatuko da. Astean ordu pare batez euskaraz hitz egiteko aukera izanen du ikasleak edota ikasle-taldeak. Zaletasunak ere aintzat hartzen saiatu da. Donostian duela 12 bat urte hasi ziren egitasmo honekin: hasieran 10 bat pertson izan baziren ere, gaur egun 200dik gora dira proiektu honetan dabiltzanak. Arrasaten, Getxon, Elgoiba- rren eta beste zenbait lekutan martxan dago programa hau, Katalunian ere bada horrelako ekimen bat Voluntarios por la lengua edo deitzen dena. |
|
948·307·32·06 telefonoan mintzakide@euskalerria.org
|
Zer egin izena emateko? Hitz egin ezazu zure irakaslearekin, berak emanen dizu behar duzun informazio guztia. Norentzat da proiektu hau? Alde batetik,
Beste aldetik,
|
Nortzuk dira sustatzaileak? Euskaltegiak-erakundeak: AEK, IKA, Zubiarte Euskaltegia, NAPIko Euskaltegia, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Bai and By akademia Euskara elkarteak Karrikiri, Karrikaluze, Euskaldunon Biltoki, Zaldiko Maldiko Besteak Euskalerria Irratia eta Nafarroako Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa |