. Euskal Herria existitzen ote? |
Testua:
Andres Iñigo
|
|
Euskaraz hitz egiten den lur eremuak badu aspaldi berezko izena, Euskal Herria. Hala adierazi behar izan du berriki Euskaltzaindiak gure inguruan dabiltzan zenbait mamu uxatzeko. Izen hori aspaldikoa da eta nafarren artean oso ezaguna eta erabilia. Oraintsu arteko ikerketen arabera, Joanes Leizarraga genuen idatziz eman zigun lehendabizikoa, non eta Nafarroako Joana erreginaren erreguz 1571n euskarara itzuli zuen Itun Berria-n. Duela hilabete pare bat egiaztatu ahal izan da testu zaharrago batean ere ageri dela, aurkitu berri den Lazarragaren 1567ko liburnan, hain zuzen. I:rdazubiko Axular idazle aipatuak 1 643an idatzi zuen Gero liburnan argi utzi zigun zein diren Euskal Herriak besarkatzen ditnen lurraldeak: NaLarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Orduz geroztik, arruntagoa izan da izen horren erabilera, gure kantutegi zaharrean, erraterako. Hor dugu, bertzeak bertze, Nafarroako herrietan urtero Aralarko Done Mikeli kantatzen zaion Migel guria, zaizu Euskal Herria. Kontua da, Euskal
Herria ez dela euskal testnetan bakarrik erabili den izena. Gaztelaniaz
idatzi dutenek ere, oso modu arrunt eta naturalean erabili izan dute,
eta Nafarroako zenbait idazle tradizionalista aurkitzen ahal ditugu erabiltzaile
horien artean. Lau mende baino gehiagoko tradizioa duen izen hau, bada, ez da atzokoa ez eta abertzaleen asmakizun berria ere, azken bolada honetan zenbaitek sinetsarazi nahi diguten bezala. Bertze kontua da Euskal Herria politikoki bi estatutan banatua izatea eta, egun, hiru lurralde administratibotan. |