Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Hiru eguneko epean ordainketa ez bada egin, matrikula automatikoki baliogabetuko da.
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
2025-2026 ikasturtean jarduneko irakaslea izango bazara eta Alemaneko, Frantseseko edo Ingeleseko B2.1, B2.2 edo C1 matrikulatuko bazara, tasa ordaindu aurretik, jar zaitez harremanetan Administrazioarekin. (848430040; eoip.admin@educacion.navarra.es).
Matrikula-tasa | 80,64€ |
Kuota osagarria (*) | 25,00€ |
(*) Eskola Kontseiluak onetsi eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duen kuota. Kuota hori, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze-lanetarako eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Kuota horrek honako gauza hauetarako balio du: eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioak mantentzeko eta hobetzeko, bai eta baliabide pedagogiko eta teknologikoak hobetzeko ere.
LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*) | ||||
---|---|---|---|---|
Matrikula Mota | Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko Familia Ugari zein Guraso Bakarreko Familiak, eta % 33koa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak | Maila Orokorreko Familia Ugari zein Guraso Bakarreko Familiak, eta % 65ekoa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak | Ekintza Terroristen Biktimak eta Genero Indarkeriaren Biktimak |
Ofizalak | 105,64€ | 65,32 € | 25 € | 25 € |