Webgune honek zure nabigazioari buruzko datuak jasotzeko, webgunearen funtzionamendurako, web-orrialdea kudeatzeko eta gure zerbitzuak hobetzeko berezko cookiak zein beste batzurenak erabiltzen ditu. Edozein kasutan, zilegia da zure erabakia aldatzea eta trataerarekin ados ez egotea. Kontsulta itzazu zure eskubideak eta politika honi buruzko informazio guztia hemen.

ONARTU GUZTIAK KONFIGURATU

Tasak

- Matrikula -

2024-2025 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 17ko 43/2024 Foru Aginduan ezarrita dago (2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren20koa.)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

Banakapena

LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK)30,24 €
AZTERKETA ESKUBIDEAK52,41 €
KUOTA OSAGARRIA15,00 €

 

Tasen murrizketa

  • FAMILIA UGARIAK:
    Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, , azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
    • % 50eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
       
  • GURASKO BAKARREKO FAMILIAK:
    Karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria bereziko guraso bakarreko familikoentzat.
    • % 50eko exentzioa, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea, kategoria orokorreko guraso bakarreko familikoentzat.
       
  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA HAIEN EZKONTIDE ETA SEME ALABAK 
    (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko)
    Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea. (dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
  • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK BAITA HAIEN SEME ALABAK.
    Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea.
    Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da.
     
  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK 
    Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da
    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea.
    • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko exentzioa izanen dute, azterketa eskubieak eta/o lehendabiziko aldiz izena ematea.

Ikasle berriak

Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Lehenengo aldiz izena ematea behin bakarrik. 
  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.
ARRUNTAMAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA ETA %33=>DESGAITASUNAMAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA, EKINTZA TERRORISTEN ETA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA %65=>DESGAITASUNA
97,65 €56,33 €15 €

Lehendik ikasle direnak

Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.
ARRUNTAMAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA ETA %33=>DESGAITASUNAMAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA, EKINTZA TERRORISTEN ETA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA %65=>DESGAITASUNA
67,41 €41,21 €15 €
volver_arriba