1. Taldeko ikaskideei Eskola Kontseiluan jorratutako gaien eta hartutako erabakien berri ematea; horretarako, salbuespen gisa, ordezkariak tarte lektiboaren zati bat
hartzen ahalko du, aldez aitzinetik irakasleari informazio hori eman behar duela gaztigatuta.
2. Beharrezkoa balitz, Eskolako Kontseiluko ikasleen ordezkariei organo horretan landu beharreko gaiak proposatzea.
3. Irakasleari taldean sorturiko edozein kezka edo proposamanen berri ematea.
4. Orobat, taldean sorturiko edozein kezka edo proposamenen berri eman beharko lioke lehenik Departamentuburuari eta gero Ikastetaburuari, baldin eta
irakaslearekiko komunikazioak emaitza positiborik emanen ez balu.
5. Zuzendaritza taldeak emandako edozein informazio taldeko ikaskideei helaraztea.
6. Taldeko ikasleei laguntzea diziplina problemak edo erreklamazio arazoak konpontzeko izapideak egiten irakaslearen, ikasketaburuaren edo zuzendariaren
aurrean.
7. Ordezkarien batzarrera joan eta, horren ondotik, taldeari han jorratutako gaien berri ematea.
Honako hauek osatzen dute: ikasleek Eskola Kontseiulan dituzten ordezkariek eta taldeko ordezkari guziek.
Ordezkariren bat faltako balitz, ordezkariordeak ordezten ahalko luke.
Batzar hori bilduko da baldin eta gutienez ordezkarien herenek eta/edo Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkarien herenek eskatzen badute. Herenak kalkulatzean dezimalak aterako balira, zifra behetik borobilduko litzateke.
Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariei talde bakoitzaren arazoen berri ematea.
Eskola Kontseiluan landutako gaiei buruzko informazioa jasotzea.
Eskola Kontseilurako eta ikasketen zuzendaritza edo burutzarako HEOren funtzionamenduari dagozkion gai zehatzen edo ikasleen iritzien gaineko proposamenak edo txostenak egitea, Eskolako Kontseiluari, Ikasketaburutzari edo Zuzendaritzari entregatzeko. Txosten horiek bere ekimenez eginen ditu ordezkariak, edo aipatutako organoek eskatuta.
Ideiak eta iradokizunak jasotzea, eta ikasleei eragin diezazkieketen mota guzietako ekimen edo jarduerei buruzko informazioa ematea eta haien gaineko eztabaida sustatzea.
Ikasle-taldeen edo elkarteen proposamenak aztertzea, eta lagundu behar zaien edo haiekin kolaboratu behar ote den erabakitzea.
Funtzionamendu akademiko, pedagogiko edo didaktikoa hobetzeko proposamenak egitea, bai Departamentuei, bai klaustroari.
Ordezkarien batzarrak barneko batzordeak hautatzen ahalko ditu, klaustroari edo Departamentuei gai jakin batzuk aurkezteko.
Batzarrak gutxienez 48 orduko epearekin jakinarazi beharko dio zuzendaritzari bilera-eguna, bilera horretarako gela bat egokitzea edo erreserbatzea behar badu.
Bilera bakoitzaren akta egingo da; beraz, batzordean lehendakaria (moderatzailea) eta idazkaria izendatuko dira. Akta horiek eskola-eremuko edozein kideren eskura egon beharko dute.
Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariek eta/edo ordezkarien batzordeak, gehiengoak hala erabakita, ikasleen batzar orokorra dei dezakete, betiere aldez aurretik ordutegiari eta lokalei buruz zuzendaritzarekin ados jarrita.
Era berean, ikasle-talde jakin baten batzar partzialak dei ditzakete: kurtso edo hizkuntzakoak, adibidez. Batzarrak eskola orduetan egiten ahalko dira, eta deialdia eta gai-zerrenda ikastetxeko iragarki ohol orokorrean edo horretarako destinaturiko tokietan argitaratu beharko dira, gutxienez 48 ordu lehenago. Epe bera aplikatuko da
ikastetxeko zuzendaritzari abisua emateko.