Bidaietarako laguntzak


Aurkibidea
Iruñeko Hizkuntza Eskolako Bidaia Laguntzak (17-18)
IHEO - Nafarroako Ganbera (16-17)

Iruñeko Hizkuntza Eskolako Bidaia Laguntzak (17-18)

OINARRI LABURTUAK

  • NORENTZAKO: 2017-2018 ikasturtean Iruñeko HEOko  aleman, frantses, ingeles eta italierako tarteko edo maila altuagoko  ikasle ofizialei eta frantseseko eta italierako oinarrizko mailako 2. kurtsoko ikasle ofizialei  zuzenduta daude. 700 €ko 10 bidaietarako laguntza emanen dira. Laguntza hauek, gutxienez 15 egunekoa izango den egonaldi linguistikoa finantzatzeko izanen dira.
  • ZENBAT: Laguntzaren erdia egonaldiaren hasieran emanen da eta gaionentzekoa bukaeran, egonaldiaz gozatu dela egiaztatuko duen justifikagiria eta Vox aldizkarian argitaratzeko artikulua aurkezten direnean.
  • AGIRIAK: Egonaldiarekin hautagaiak  lortu nahi dituen helburuak eta Aprobetxamendu plana  aurkeztu beharko  du (gehienez orri 1).
  • KOMUNIKAZIO KONPROMEZUA: Egonaldia bukatutakoan, IHEOeko Vox aldizkarian argitaratuko den artikulu labur bat, bere argazkiekin aurkeztu beharko du  (gehienez orri 1 edo 2). Bere esperientziaren berri denok izatea da artikulu informal horren xedea.
  • HAUTAKETA: Zozketaren bidez eman dira hizkuntza bakoitzeko hautagien artean.
  • EPEAK:
    • Eskaerak aurkezteko: Eskolako Administraritzan, 2017ko abenduaren 15etik, 2018ko martxoaren 1eko14:00ak arte.
    • Zozketa: 2018ko martxoaren 9an
    • Adjudikatarien zerrenda: 2018ko martxoaren 13an
    • Adjudikazio ekitaldia: Martxoaren 16an, 12:00etan, IHEOeko BALIABIDE GELAN. Laguntza lortu duten ikasleentzat ezinbestekoa izanen da adjudikazio ekitaldira joatea.

    OINARRI ZEHATZAK


    IHEO - Nafarroako Ganbera (16-17)

    BLOG

    Blog 1,2,3 Splash!

    OINARRI LABURTUAK

    • NORENTZAKO: Laguntza hauek Lanbide Heziketan goi mailako graduatuak edo unibertsitateko tituludun izan eta 2016-2017 ikasturtean Iruñeko HEOko ikasle direnei zuzenduta daude. 1.200 €ko 4 bidaietarako laguntza emanen dira. Elkarren segidako 3 hilabeteko egonaldi-linguistikoa finantzatzeko laguntzak izanen dira.
    • ZENBAT: Laguntzaren erdia egonaldiaren hasieran emanen da eta gaionentzekoa bukaeran, egonaldiaz gozatu dela egiaztatuko duen justifikagiria aurkezten denean.
    • AGIRIAK: Hautagaiak Aprobetxamendu Linguistiko Plan bat aurkeztu beharko du eta honekin batera egonaldi honen bitartez, epe ertain eta luzean zehar lortu nahi dituen Helburu Pertsonalen adierazpena eta http://undostresplash.com/ blogerako Post bat ere.
    • KOMUNIKAZIO KONPROMEZUA. IHEOeko orrian dagoen blog-aren bidez gainontzeko hezkuntza-komunitateak hautagaiaren bizipen horren berri izateko, egonaldiaren zehar eta bi astetik behin, material idatzia eta grafikoa Eskolara bidali beharko du.
    • HAUTAKETA. Hautatze batzordeak ondorengo hau baloratuko du:
      • Ikasketa-espedientea ( gehienez 10 puntu)
      • Hizkuntzen ezagutza (gehienez 10 puntu)
      • Egonaldiaren aprobetxamendu plana (gehienez 25 puntu)
      • Helburu pertsonalak. Hautagaiaren lanbide-karrerako proiektuan egonaldiak izan duen eragina (gehienez 30 puntu)
      • Komunikatze gaitasuna. Post-aren kalitatea (gehienez 25 puntu)
    • EPEAK:
      • Eskaerak aurkezteko: Eskolako Administraritzan, 2017ko maiatzaren 25eko 14:30ak arte.
      • Hautatze batzordearen ebazpena: 2017ko maiatzaren 31n. EBAZPENA
      • Adjudikazio ekitaldia: Ekainaren 2an, 12:00etan,  Nafarroako Ganberako "SALÓN COMITÉ-n" (General Chinchilla k, 4). Laguntza lortu duten ikasleentzat ezinbestekoa izanen da adjudikazio ekitaldira joatea

    OINARRI ZEHATZAK