Oinarriak

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA, INGELESA, ITALIERA, TXINERA eta JAPONIERA - 2019KO ABUZTUA
 

DESKRIBAPENA:

Ikastaroak ikuspegi komunikatiboa izanen dute. Ikasleek bitarteko guztiak eskura izanen dituzte zenbait baliabide komunikatibo lortu ahal izateko eta egiazko bizitzan zuzen erabiltzen ikasteko. Lau trebetasun komunikatiboak landuko dira (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena.)

Ikastaroaren programa orokorra ez da guztiz ohiko ikasturtekoaren parekoa. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inoiz ez da izanen 140 ordukoaren parekoa. Hau dela eta, programa orokorreko eduki eta helburu guztiak ez dira ikusiko.

IRAUPENA:

Abuztuaren 19tik 30era, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte.

ORDUTEGIA:

Talde guztiak 8:30etik 13:00ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne)

MATRIKULA PREZIOA:

200€

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 12 eta gehienez 20.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2019an. Ingeleseko maila eta talde batzuetan izan ezik (ikus "OHARRAK")
  • Maila: Norberaren maila jakin nahi duenak, Eskolako Web orrian dagoen AUTOEBALUAZIO proba  egin beharko du.

OSATUTAKO TALDEAK : HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZAMAILATALDEAGELAIRAKASLEAOHARRAKBETE GABEKO (1) PLAZAK
2019-08-09
(9:00etan)
FRANTSESAHasiberriakA21Amaia GoñiEzer ez dakitenentzat11
B1A22Karine Semai--7
INGELESAB1A29Lindy Logan--0
B2
(nerabeak)
B17María Chege
Al Macaulay
16-18 urteko 
ikasleentzat 
bakarrik
(2019an beteak)
10
B2C16John Harold--8
D25Susan Harris--8
C1A15Bob AdamsonSpeaking classes for the exam1
B23Charles EsteveSpeaking classes for the exam10
ITALIERAHasiberriakA24Angelo CarraEzer ez dakitenentzat9


(1) Bete gabeko plazak aldatzen dira. Beraz, egunero begiratzea gomendatzen da.

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 24ko 9:00etatik uztailaren 31ko 23:59ak arte.
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Talderen batek 12 matrikula baino gutxiago baldin baditu, Eskolak taldea ixteko eskubidea gordeko du.
  • Osatutako taldeak orri honetan bertan kontsultatu daitezke. 


Begiratu DEMO-a
udako ikastarorako matrikula

 

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa deuseztatzea edo atzeratzea erabakitzen badu.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.