Liburutegia

- Ikasleak -

Sarbidea

  • Erabiltzailea (zure espediente zenbakia)
  • Pasahitza (zenbaki horren azken 5 digituak edo NANen zenbakia letrarik gabe)

Sartu

Eskola-garaian

  • Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 20:00etara eta ostiralak 9:00etatik 14:00etara, ordu erdiko etenaldia bai goizez bai arratsaldez. 
  • Ordutegiak eragina izan dezake irekitzeko ardura duten pertsonen baimenen edo oporren kasuan.

Eskolarik gabeko garaian

  • Liburutegia goizez bakarrik irekiko da, 9: 00etatik 14:00etara.

Eskolako beheko solairua kokatua, Baliabide Gelak ondorengo hau eskaintzen du:

  • Kontsulta gela: bost hizkuntza ofizialetan ikasmateriala, baita txinera, japoniera eta atzerritarrentzako espainieran ere, eta 24 pertsonentzako lekua.
  • Multimedia gunea: 5 ordenagailu.
  • Mailegu zerbitzua: Liburutegia materiala maileguz emateko zerbitzua eskaintzen du (liburuak, CDak, DVDak, aldizkariak).
  • Web orria: IHEOeko web orritik sartzen da (http://www.eoip.educacion.navarra.es). Erabilgarri dagoen ikasmateriala kontsultatu eta mailegurako materiala erreserbatu daiteke.
  • Fotokopiagailua: Gelan fotokopiagailua dago, bertan dokumentuak skaneatu eta inprimartu daitezke.
  • Edozein edari edo janari mota kontsumitzea debekaturik dago.
  • Deskonektatu zure sakelako telefonoa.
  • Edonor sar daiteke IHEOko liburutegira atzerriko hizkuntzen ikaskuntzarekin eta, oro har, ikasketekin lotutako jardueretarako.
  • Materialak maileguan hartzeko ezinbestekoa da liburutegiko txartela eskatzea:
    • Jardunean dauden ikasleentzat txartela doakoa izango da.
    • Ikasle ohientzat eta Iruñeko HEOko antzinako langileentzat, txartelak 20 euroko kostua du.
    • Eskuratu ahal izateko, argazki bat eta identifikazio-dokumentua aurkeztu behar dira.
    • Ikasturte bakoitzaren hasieran (iraila) berritu egin behar da eta, hala badagokio, tasa ordaindu.

 

Puntutxo urdinez markatutako baliabideak gelan kontsultatzeko erreserbatuta daude.

Mailak:

  • Baliabide guztiak puntutxo bat daramate, berdea, oria eta/edo gorria, mailari dagokiona (oinarrizkoa, erdi maila, goi maila).
  • DVDetan, berdea daukatenak gaztelaniaz azpiritulatutako filmak dira, oria daukatenak jatorrizko hizkuntzan daudenak eta gorria daukatenak berriz, azpititulorik gabekoak.

 

Bueltatzeko datak errespetatu: 

  • Liburuak eta packak (liburua + kaseta edo CDak): 15 egun. (Beste 15 egunerako ere luza daiteke (behin bakarrik), telefonoz deituta edo liburutegi bertan).
  • Kasetak, bideoak, CDak, DVDak, aldizkariak: 7 egun. (Beste 7 egunerako ere luza daiteke (behin bakarrik), telefonoz deituta edo liburutegi bertan).

 

Baliabide bat maileguan hartzerakoan:

  • Egoera onean dagoela begira ezazu (CDak eta DVDak bereziki).
  • Hautsi edo hondatu (idatzi, azpimarratu…), den materiala moldatu egin behar da, eta galdu baldin bada berria erosi.

 

Materiala bueltatu baino lehen: 

  • Begiratu diskoa edo kaseta kutxa dagoen.
  • Kaseta edo bideoa birbobinatu.
  • Materialak akatsen bat badu, bueltatzeko momentuan gelako arduradunari ohartarazi.

 

GEHIENEZ 5 BALIABIDE HARTZEN AHAL DIRA MAILEGUAN, ALDI BEREAN MOTA ETA HIZKUNTZA BEREKO BALIABIDE BAT BAKARRIK HAR DAITEKEELARIK.

Fotokopiagailua txartel batekin erabiltzen da:

  • Eska ezazu harrera gelan.
  • € 1 fidantzas ordaindu beharko da txartelarengatik, itzultzerakoan berreskuratuko dena.
  • Txartela, 1, 2 edo 5 €rekin kargatuko da (20, 40 edo 100 fotokopia).

Fotokopiagailua dokumentuak eskaneatzeko erabili daiteke, eta baita ere ordenadoreetatik inprimatu ahal izateko. (Eskaneatzeko ez da txartelarik behar).

volver_arriba