Klasera etortzea

- Administrazioa -

Zenbat hutsegite izan ditzaket?

  • Hutsegiteak ezin dira eskola-orduen % 30 baino gehiago izan, justifikatuta ez badaude.
  • Orduak zenbatzen dira, ez egunak.
  • Ikasturtearen hasieratik azaroaren 15era justifikatu gabeko 14 ordu baino gehiagoko hutsegiteak metatzen dituzten ikasleek (6 ordu ikastaro erdipresentzialetarako eta 10 ordu ikastaro flexitarako) ikasle ofizial izaera galduko dute.

Nola jakingo dut baimendutako hutsegite-kopurua gainditu dudan?

  • Gure webguneko erabiltzaileen gunean kontsultatuz.
  • Zure mugikorrean eskolako APPa deskargatuz: Centrosnet. Hor izango duzu informazioa.


Zer egin behar dut hutsegite-kopurua gainditu badut?

  • Justifikatutako hutsegiteak badira, dagozkion egiaztagiriak Administrazioan aurkeztea, ikastetxeak ezarritako epeetan (ikusi araudian zein diren justifikatutako hutsegiteak).


Klasera joaten jarrai dezaket hutsegite-kopurua gainditzen badut?

  • Azaroan hutsegite-kopurua gainditzeagatik kanporatu dituzten ikasleek ikasle ofizial izaera galduko dute, eta ezingo dute klasera joaten jarraitu.
  • Nolanahi ere, ikasleek ez dute inoiz azterketarako eskubidea galtzen.

 

Zer gertatzen da ezin baditut hutsegiteak justifikatu?

 

  • Ofizialtasuna galtzen baduzu eta berriro matrikulatu nahi baduzu, aurrez izena eman beharko duzu.


EDOZEIN ZALANTZA EDO ARAZO ARGITZEKO, KONTSULTATU ADMINISTRAZIOAREKIN

volver_arriba