2026. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.
Azterketa proben egitura izangaientzat indarrean dauden zehaztapenetan ezarritakoa izanen da. Hezkuntzako Atarian argitaratzen da, esteka honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/idiomas-plurilinguismo/escuelas-oficiales.
Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.
Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.