Azterketak

Aurkibidea
2018-2019ko Ziurtzatze probak
Ikasle Ofizialen azterketa egutegia
Ikasle Libreen azterketa egutegia
Sailkatze proben egutegia
Azterketa arauak
Azterketen ordua aldatzeko araudia
Araudia eta berrikusteko epeak
Azterketa ereduak
Proben gaineko oharrak

2018-2019ko Ziurtzatze probak

Ikasle Ofizialen azterketa egutegia

  • IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLAKO IKASLE OFIZIALAK. 2019KO MAIATZ - EKAINEKO DEIALDIA
  • LIZARRAKO UNITATEKO IKASLE OFIZIALAK.  2019KO MAIATZ-EKAINEKO DEIALDIA

2019/09/09 - Ahozko proba egiteko deialdia B1

2019/09/12 - Ahozko proba egiteko deialdia C1

2019/09/13 - Ahozko proba egiteko deialdia B2

 2019/09/12 - Ahozko proba egiteko deialdia C1


Azterketa arauak

IKASLEENTZAKO AZTERKETEN ARAUDIA:

  • Proba idatzia eta ahozkoa egitera etortzen denak NAN, AIZ edo Pasaportea ekarri beharko du.
  • Azterketak iragarritako orduan hasiko dira. Proba hasita badago, ezin izango da inor sartu. Komeni da 15 minutu lehenago egotea azterketa eginen den lekuan.
  • Azterketa egiteko argibideei behar den bezala kasu ez egiteagatik,  erantzuna behar den tokian markatu  ez bada ez da azterketa zuzenduko. Erantzun bakarra eskatzen den proban bi edo gehiago markatu baldin badira, erantzun hori balio gabe utziko da. Kasu! Zuzenketa optikoa duten orriak izanez gero, arkatzez betetzen dira.
  • Ez da arkatzez egindako idazlanik zuzenduko. Idazkerak argia eta irakurgarria izan beharko du, ez dagozkion hizki larririk gabea, baita nahasmena sortuko duen zirriborrorik gabea ere.
  • Gelatik atera baino lehen, emandako dokumentu guztiak, zirriborro-orria barne, itzuli egin beharko dira.
  • Ikasleak ezin izango du sartu azterketa egingo duen tokira eskuko telefono, ordenagailu pertsonal, tablet edo erloju admimendun gisako komunikazioarako eta datu biltegiratzeko gailu elektronikorik. Behin azterketa hasitakoan ikasleak aipatutako gailu elektroniko hauetako bat eskura badu (piztuta eo itzalita), kopiatzen ari dela joko da.
  • Erlojua, ordua jakiteko, eta idazteko behar den material guztia ekartzea gomendatzen da.
  • Proba bukatutakoan egiten diren eskaera edota galderei ez zaie erantzunik emanen.
  • Ahozko proba aldatzeko araudia zein azterketa berrikustekoa web orrian jarrita daude, baita epeak ere.
  • Ekainean “gai” izan den azterketaren zatia ez da irailean egin beharko.
  • Ahozko probak grabatuko dira.
  • Azterketa egiteko premia bereziak behar dituenak, egokitze berezia eskatzeko instantzia bete beharko du, eta instantzia horri mediku espezialistak sinatutako txostena erantsi beharko dio. Ekainerako eskaera bidaltzeko epea maiatzaren 1ean bukatzen da eta Irailerako eskatzeko abuztuaren 1ean.
  • Proba idatzia eta ahozko proba egitera etorri dela ziurtatzen duten egiaztagiriak proba bukatutakoan BAKARRIK emango dira.


 

Azterketen ordua aldatzeko araudia


1.- AZTERKETEN ORDU EDO EGUNAK ALDATU AHAL IZATEKO ARAUAK (IKASLE OFIZIALAK ETA LIBREAK)

Proba idatziaren eguna eta ordua ez dago aldatzerik.

Ikasle ofizialen eta libreen ahozko azken azterketak egiteko ezarritako data ez dago aldatzerik kasu justifikatuetan izan ezik eta beti ere Departamentuaren antolamenduaren arabera egiten ahal denean. Aldaketa aldez aurretik eskatu eta  ezarritako egun-orduetan azterketara agertu ezina zehazten duten arrazoiak argitzen dituen ziurtagiria ertantsi beharko da. 

ALEMAN, EUSKARA, FRANTSES ETA ITALIERA

  • Aldaketa eskaera, era egokian betetako Web INPRIMAKIAREN bidez egin beharko da.
  • Inprimakia bidaltzeko epea, departamentu bakoitzak ordu aldaketak egiteko ezarri duen eguneko goizeko 8:00ak arte izanen da.
  • Epez kanpo bidalitako inprimakirik ez da onartuko.
  • Eskaera hauen erantzuna, Departamentu buruak emango du, ordu aldaketak egiteko ezarri duen egunean bertan. 

INPRIMAKIA
(aleman, euskara, frantses eta italiera) 

INGELESA

  •  Aldaketa eskaera, web orriko "ERABILTZAILEEN GUNETIK" egin beharko da (ikusi epeak azterketen egutegietan).

ERABILTZAILEEN GUNEA
(ingelesa) 


Araudia eta berrikusteko epeak

  1. AZTERKETEN BERRIKUSTEA
  2. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO ARAUDIA
  3. AZTERKETAK BERRIKUSTERO EPEAK

 

1. AZTERKETEN BERRIKUSTEA

    •  Azterketa berrikusi nahi duten ikasleek, web orritik eskatu beharko dute "ERABILTZAILEEN GUNEA>kudeaketa>azterketaren errebisioa" ataletik. EZ GAI den trebetasunaren  errebisioa bakarrik eskatu  ahal izanen da. Dagokion laukitxoa markatu eta gordetzen denean, hau behin betikoa izanen da eta ezin izanen da ezabatu.Trebetasun bat baino gehiagotan EZ GAI denean, nahi den trebetasunaren errebisioa eskatzen ahal da epea irekita dagoen bitartean.
    • Eskaerak bidaltzeko epea departamentu bakoitzak AZTERKETEN EGUTEGIAN, EMAITZAK JAKITEKO jarri duen  hurrengo eguneko goizeko 8:00ak arte izanen da.
    • Epez kanpo bidalitako eskaerarik ez da onartuko.
    • Departamentuko irakasle batek ikasleak berrikusi nahi duen trebetasunei buruzko informazioa emango die eta egindako proba idatzia erakutsiko dio.


    ERABILTZAILEEN GUNEA 
     

    2. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO ARAUDIA

      • Azterketa berrikusterakoan, gainditu ez duen probaren gaineko buruzko azalpenak emango zaizkio ikasleari.
      • Berrikuste horiek egiteko data eta ordua web orrian kontsulta daitezke. Ikasleak garaiz iritsi beharko du.
      • Berrikustearen hasieran beharrezkoa da NAN, AIZ edo Pasaportea aurkeztea.
      • Maila bakoitza berrikusteko jarritako data eta ordutik kanpo ez da inongo azalpenik emanen.
      • Berrikusteko orduan, irakasle arduradunak argituko ditu ikasleak zuzenketaren gainean edo ebaluatzeko irizpideen gainean dituen zalantzak. Ez dira ikaslearen azterketan egin diren zuzenketa zehatzak eztabaidatuko.
      • Irakasle arduradunek proba berrikustera etorri direnen artean banatuko dute azalpenak emateko daukaten denbora. Ikasleak 15 minutu izanen ditu bere proba irakurtzeko.
      • Berrikustea gaztelaniaz eginen da, edo euskaraz euskara departamentuan, ikasleak hala nahiko balu.
      • Adingabekoen kasuan, gurasoek edo tutoreek azterketan izandako kalifikazioari eta ebaluazioaren irizpideei buruzko azalpenak eska ditzakete. Ez dira ikaslearen azterketan egin diren zuzenketa zehatzak eztabaidatuko.
      • Berrikusketa egiten denean ezin izango da inongo materialik atera. Halaber, ezin izango da azterketa era partzialean edo osoan kopiatzeko erabil daitekeen materialik sartu. 

    3. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO EPEAK

      • Azterketa berrikusi nahi duten ikasleek, web orritik eskatu beharko dute "ERABILTZAILEEN GUNEA>kudeaketa>azterketaren errebisioa" ataletik departamentu bakoitzak EMAITZAK JAKITEKO jarri duen hurrengo eguneko goizeko 8:00ak baino lehen.
      • Epez kanpo bidalitako inprimakirik ez da onartuko.
      • EMAITZAK JAKITEKO data hori,  departamentu bakoitzeko Azterketen egutegian jarrita dago.
      • AZTERKETEN EGUTEGIA


      Azterketa ereduak

      AZTERKETA EREDUAK

      Proben gaineko oharrak

      PROBEN GAINEKO OHARRAK

      Array
      (
      )
      

      Tag error : <ion: >

      PHP error : date(): It is not safe to rely on the system's timezone settings. You are *required* to use the date.timezone setting or the date_default_timezone_set() function. In case you used any of those methods and you are still getting this warning, you most likely misspelled the timezone identifier. We selected the timezone 'UTC' for now, but please set date.timezone to select your timezone.
      in expression :
      file : /home/eoipproy/public_html/system/libraries/Log.php