Hautagaitzen aurkezpena (2026)

- Eskola -

Hautagai zerrendak aurkezteko epea 2026ko urriaren 19an hasiko da, eta 2026ko urriaren 30eko 14:00etan bukatuko da. Hautagaitza Hauteskunde Batzordera bidalitako idazki baten bidez aurkeztuko da. Idazki horretan hautagaiaren sinadura jasoko da, NANaren edo antzeko beste agiriren baten fotokopiarekin batera. 

Hautagaitzak aurkezteko formularioa

Hautagai zerrendak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean argitaratuko du hauteskunde batzordeak hautagaien behin-behineko zerrenda.

Hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontra, erreklamazioa jartzen ahal da hura argitaratu eta hurrengo egun baliodunean. Hauteskunde batzordeak hurrengo bi egun baliodunetan ebatziko du, eta hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko du hurrengo egun baliodunean. Hartzen den erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean; errekurtsoa jarrita ere, prozesua ez da etenen.

 

volver_arriba