Gaurkotze eta hobetze ikastaroen araudia

- Administrazioa -
  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatutako ikasleak nahi izanez gero azterketa libreak egiteko matrikula daitezke, baldin eta horretarako behar diren baldintzak betetzen badituzte.

 

  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatuta egoteak ez du lehentasuna ematen hurrengo urtean ikasle ofizial bezala  matrikulatzeko. Hala egin nahi izanez gero, ikasle berriak matrikulatzeko prozedura jarraitu beharko da.

 

  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean eta halaber hizkuntza berean edozein mailatan ikasle ofizial bezala matrikula daiteke.

 

  • Aprobetxamendu ziurtagiria emanen zaie moduluan eskatutako mailaren ebaluaketa gainditu duten ikasleei.

 

  • Ikastaro horiek bukatzean, bertaratze ziurtagiri bat emanen da, non ordu kopurua adieraziko baita, betiere ikaslea eskolen %80ra joan bada, baina ez du ondorio akademikorik izanen.

volver_arriba