Euskarako eta Ingeleseko matrikula librea

- Matrikula -

Aurreinskripzioa

Aurreko urteetan euskara eta ingeles hizkuntzetan matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, epe bakar bat irekiko da Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko.

Euskara era ingeleseko ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituztenek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko. Halere, 2024-2025eko ziurtapen ikastaroetako ikasle ofizialek, ziurtagiririk gabe igo badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute, aurreinskripziorik gabe, aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe. Mailaz igo eta hurrengo ikasturtean bakarrik egin ahal izanen da, eta eskolek matrikulatzeko epe bat gordeko dute ikasle horientzat.

Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez eginen da bakarrik, 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte, biak barne.

Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izanen du, inskribatutako pertsona bakoitzari eskola bat esleitu ahal izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira eskolek dituzten giza baliabideak, espazioak eta plaza kopurua (euskararen kasuan

GARRANTZISUA: Euskararen kasuan, gainera, matrikula librean erabil daitezkeen plazen zerrenda bat ezartzen da, eskolaren eta mailaren arabera.

EUSKARAB1B2C1
Iruñeko HEO30100200
Tuterako HEO51525

AURRE-INSKRIPZIOA AURREINSKRIPZIOA EGITEKO DEMOa

Baremoa

Euskara eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

IRIZPIDEAPUNTUAK
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak.2 puntu:
Nafarroan bizi direnak.Puntu 1:

Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira Dokumentazioan.

Zozketa eta esleitutako ikastetxea

Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta zentroek erabilgarri dituzten giza baliabideak eta espazioak.

Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, 2026ko martxoaren 5ean, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.

Martxoaren 5eko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.

Izangaiek 2026ko martxoaren 9ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2026ko martxoaren 10eko 14:30etik aurrera

Euskararen kasuan, plaza hutsak esleitu ondoren, itxarote-zerrenda bat sortuko da maila bakoitzeko. Zerrenda horretan, lehenengo aukeran hautatutako eskola bakarrik hartuko da kontuan, eta plazarik lortu ez duen lehenengo eskatzailearekin hasiko da, eskaeraren erreferentzia-zenbakiaren arabera.

Matrikula

Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

Ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2026ko martxoaren 10etik 18ra arte (biak barne).

Onartutakoek online matrikula bat eginen dute esleitu den zentroan, zentro horren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

OHAR GARRANTZITSUA: Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.

Euskara: itxarote-zerrenda eta matrikula plaza hutsetan

Aurreinskripzioa egitean plazarik lortu ez duten ikasleak itxarote-zerrendan geratuko dira, zozketan lortutako ordenaren arabera, probak lehen aukeran egitea eskatu zuen eskolan.

 Itxarote-zerrenda martxoaren 25eko 14:30ean argitaratuko da, asteazkenarekin. Plaza hutsen bat lortuz gero, ikasleak aplikazio informatikoaren bidez matrikulatu beharko dira martxoaren 26ko 9:00etatik (osteguna) martxoaren 27ko 14:00etara (ostirala) zerrenda horretan esleitu zaien eskolan. Plazen esleipena ordu tarteen arabera eginen da, lehenengo aukeran eskatutako eskolarako zozketan lortutako zenbakia errespetatuz.

Hondarreko plaza hutsen bat badago, hizkuntza eskola ofizial bakoitzak zerrenda orokorra argitaratuko du, martxoaren 30ean, asteartearekin, 14:00etan, eskolen web-orrietan. Edozein eskolatako plaza hutsetarako aurreinskripzioa egin duen edozein eskatzailek formalizatu ahal izanen du matrikula, aplikazio informatikoaren bidez martxoaren 31n, asteazkarekin, 9:00etatik aurrera, dauden plaza hutsak agortu arte.

ON-LINE MATRIKULA MATRIKULAKO DEMOa

volver_arriba