Eskumenak

- Eskola -

Heziketa-kalitatearen hobekuntzarako lege organikoa – LOMCE-a

127. artikulua – ESKOLA KONTSEILUAREN ESKUMENAK

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak honako betekizunak izanen ditu:

  1. Lege Organiko honen II. kapituluaren V. tituluak aipatzen dituen proiektu eta arauak  ebaluatzea. (Hezkuntza proiektua, Kudeaketa proiektua, Antolakuntza eta funtzionamendu Arauak, Urteko programazio orokorra).
  2. Ikastetxeko urteko programazio orokorra ebaluatzea, irakasleen klaustroak irakaskuntzaren antolaketa eta plangintzan dituen eskumenak deusetan ukatu gabe.
  3. Hautagaiek aurkeztutako zuzendaritzarako kandidaturak eta proiektuak ezagutzea.
  4. Ikastetxeko zuzendariaren hautaketan parte hartzea Lege Organiko honek ezartzen duen moduan. Zuzendaritza taldeko beste kideen izendatze eta kargu gabetzeak ezagutzea. Zuzendariaren izendapena kentzea, bi herenen gehiengoz, bere kideen artean horrela adosten badute.
  5. Ikasleen onespenari buruz informatzea Lege Organiko honek eta berau garatuko duten xedapenei men eginez.
  6. Diziplina arazoen ebazpenak ezagutzea eta indarrean dagoen legea errespetatzen dela zaintzea. Ikasleriaren jarrera dela eta Zuzendariak hartutako disziplina-neurriek eskolako elkarbizitzari kalte egiten badie, Eskola Kontseiluak, gorasoek edo tutore legalek hala eskatuta, zuzendariak hartutako erabaki hori berrikusi eta behar bada, beste neurri batzuk proposa ditzake.
  7. Ikastetxean elkarbizitza, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, tratu berdintasuna, Lege Organiko honen 84.3 artikuluan aipatzen diren ez diskriminazio egoerak bultzatu,  gatazken konponbide baketsua  eta genero indarkeriari aurrea hartzeko neurriak eta ekimenak bultzatu.
  8. Ikastetxeko instalakuntzen eta ekipamenduen zaintza eta berrikuntza bultzatzea eta baliabide osagarriak lortzeko neurrien berri ematea, 122.3 artikuluak agintzen duena betez.
  9. Beste zentru, erakunde eta entitateekin, kultur eta hezkuntza egitasmoetan elkarlanean aritzeko ildoen berri ematea.
  10. Ikastetxeko funtzionamendu orokorra, ikasleen emaitza orokorrak, eta barne eta kanpoko ebaluazioak aztertu eta baloratzea.
  11. Ikastetxeko funtzionamenduaz, kudeaketaren kalitatearen hobekuntzaz eta kalitatearen bestelako alderdiez proposamenak eta txostenak prestatzea, eskola kontseilu berak bulkatuta edota Administrazioak eskatuta.
  12. Hezkuntza Administrazioak ematen ahal dizkion beste edozein.
volver_arriba