Ikasleen ohiko galderak


(2019-2020 Ikasturtea)

Klasera etortzea

  • Zenbat hutsegite izaten ahal ditut?

    • Hutsegiteek ezin dute eskola orduen %30etik pasa, justifikatuak izan ezik (ikus ezazu arautegian zein hutsegite diren justifikatuak).
    • Kontuak egiterakoan: orduak zenbatzen ditugu, ez egunak.
    • Lenengo hiruhilekoan, ikasturtea hasi eta azaroaren 14a bitartean 14 orduko hutsegite baino gehiago (erdipresentziazko taldeetan 6 ordu) izan dituztenen ikaspostuak berreskuratu ahal izateko, klasera-etortze kontrol bat eginen da (ikus ezazu araudia)
  • Onartutako hutsegite kopurua gainditu badut, nola jakinen dut?

    • Web orriko Erabiltzaileen Gunean begira ditzakezu.
    • Eskolako APPa jaitsiz: Centrosnet. Hor edukiko duzu informazioa.
  • Onartutako hutsegiteen kopurua gainditu badut zer egin behar dut?

    • Justifikatutako hutsegiteak badira, Administraritzan ziurtagiriak aurkeztu Eskolak ezarritako eta web orrian jarrita dauden epeetan. (Ikus ezazu araudia)
  • Hutsegite kopurua gainditzen badut, klasera joan naiteke?

    • Ikasturte honetan etorri zaitezke eta azterketa egitera agertu, azaroaren kanporatua izan bazara izan ezik.
  • Hutsegiteak justifikatzerik ez banu?

    • Ofizialtasuna galtzen duzu eta berriz matrikulatu nahi baduzu, aurreinskripzioa egin beharko duzu.

    ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA 

Ordu aldaketak

Matrikulaturik nagoen orduan ez dut klasera joaterik. Zer egiten ahal dut?

A.- Ordua aldatzen saiatu

B.- Ikaspostuari uko egin (Ikusi uko egiteko arautegia).

  • Txandaka lan eginez gero, zer egiten ahal dut?
    • Esaiozu irakasleari, berak beste ordutegian ikaspostua lortzen lagunduko dizu.
    • Beste taldean lekurik balego, bi taldetara joateko aukera izanen duzu. Ez duzu ordu aldaketarik egin behar.

ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA 

Ebaluazioa

  • Nola ebaluatuko zait?

    Azken ziurtatze proba dagoen mailetan, ebaluazioa jarraitua izanen da, baina  azken azterketa gainditu beharko da mailaz igotzeko.

    • A1 eta A2 mailetan etengabeko ebaluaketaren bidez.
    • B1 Mailan: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
    • B2 Mailan:
      • B2.1. mailan: etengabeko ebaluaketaren bidez.
      • B2.2. mailan: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
    • C1 maila: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
    • Ingeleseko C2.1ean: etengabeko ebaluaketaren bidez.
    • Ingeleseko C2.2ean:  ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.

  • Nola burutzen da etengabeko ebaluazioa?

    • Zure bilakaera neurtzeko eta aztertzeko irakasleak etxean zein ikasgelan egindako lantxoak, probak, zure esku hartzeak, hiruhileko azterketak, eta abar erabiliko ditu.
    • Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu nola ezarriko duen etengabeko ebaluazioa.
  • Zer egin behar dut etengabeko ebaluazioa gainditzen ez badut?

    • Irakasleak behar adina datu ez badu (lantxoak, tarteka egindako probak, klasera gutxi xamar etorri bazara...) edo etengabeko ebaluazioa aplikatu ondoren zure irakasleak mailarik eman ez duzula uste badu, errekuperatze azterketa egin beharko duzu.
  • Nolakoa izanen da azterketa? (zatiak, puntuazioa)
    Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu (hizkuntza eta mailaren arabera ezberdina izaten ahal da).

Web orrian begira dezakezu, azterketa ereduak hor dauzkazu eta.

  • Eta ikasturtean zehar zer argibide jasoko dut nire aurrerapausoei buruz?

    • Zure irakasleak, aldian-aldian, azalpenak emanen dizkizu 4 hizkuntza trebetasunetan egin dituzun aurrerapausoei buruz.

    ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ZURE IRAKASLEARENGANA EDO DEPARTAMENTU-BURUARENGANA

Beste jarduera batzuk

  • Klaseetara joateaz gain, zer egiten ahal dut hizkuntza praktikatzeko?

    • Baliabide gela erabil dezakezu.
    • Mintza praktika taldeak, tailerrak, sukaldaritza, musika, hitzaldiak, lehiaketak, jatorrizko bertsioan dauden filmak. Informa zaitez!
    • Raibabel: IHEOeko irratian parte hartu.
    • Informazio osoa erraz edukitzeko Facebooken, Youtuben eta Twitterren jarrai gaitzakezu.

Baliabide Gela

  • Zer da Baliabide Gela?

    • Bertan material didaktikoa eta ikus-entzunezkoa kontsulta dezakezu eta mailegu zerbitzuaz baliatu. Interneterako sarbidea ere baduzu.
  • Zer egin dezaket Baliabide Gelara sarbidea izateko?

    • Gelan bertan (1. solairuan) informazioa eskatu.

Norengana jo behar dut

    • ... klaseko martxarekin edota irakaslearekin arazorik izanez gero?

      • Hitz egin zure irakaslearekin.
      • Zure gelako ordezkariak ere laguntzen ahal dizu.
      • Arazoa ez bada konpontzen, jo Ikasketa-buruarengana.

  • ... ikastetxea hobetzeko iradokizunik egin nahi izanez gero?

    • Atezaintzan iradokizun-kutxa duzu.
    • Zuzendaritza taldearengana jo (Ikusi jendea hartzeko ordutegia).

FACEBOOKen ETA TWITTERren JARRAI GAITZAZU, ETA JAITSI IHEOko APP-a CENTROSNET-en

Array
(
)

Tag error : <ion: >

PHP error : date(): It is not safe to rely on the system's timezone settings. You are *required* to use the date.timezone setting or the date_default_timezone_set() function. In case you used any of those methods and you are still getting this warning, you most likely misspelled the timezone identifier. We selected the timezone 'UTC' for now, but please set date.timezone to select your timezone.
in expression :
file : /home/eoipproy/public_html/system/libraries/Log.php