Aurkezpena

Aurkibidea
Argibide orokorrak
Matrikulatzeko moduak (2019-2020)
2019-2020 ikasturterako Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)
Matrikulatu ahal izateko betebeharrak
Ikasleria hartzeko prozedura (2019-2020)
Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa

Argibide orokorrak

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (IHEO) helduentzako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko zentroa da. 

Gaur egun hizkuntza hauek irakasten dira:

Hizkuntza ofizialak:

Alemana, Euskara, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera.

Beste hizkuntzak:

Txinera, Japonesa eta Espainiera atzerritarrentzat.

Matrikulatzeko moduak (2019-2020)

Irakaskuntza arautua:

Ofizial - Presentzialak
Ofizial - Erdipresentziazkoak
Ofizial - Trinkoak
Ofizial - Urtebeteko ikastaro malgutuak

Klasera joateko eskubideaAzterketa eskubideaTitulu ofiziala
Libre----Azterketa eskubidea

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko obligazioa dute. Hutsegiteak kontrolatuko dira.

Ikasturte berean bakarrik modalitate batean (ofizial edo libre) matrikula daiteke hizkuntza bakoitzeko.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroak (Moduluak):

Gaurkotze eta hobetze ikastaroakKlasera joateko eskubideaEtortze edo aprobetxamendu ziurtagiria

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:

Beste hizkuntzakKlasera joateko eskubideaEtortze edo aprobetxamendu ziurtagiria
Mintza taldeak Klasera joateko eskubidea----
TailerrakKlasera joateko eskubidea----
Udako ikastaroakKlasera joateko eskubideaEtortze edo aprobetxamendu ziurtagiria

2019-2020 ikasturterako Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)

2019-2020 ikasturterako Ikasketa Plan hau  hiru mailetan  banatuko da:

  • a) Oinarrizko Maila: bi mailaz osatuta (EEMBaren A1 eta  A2).
  • b) Tarteko Maila: hiru mailaz osatua (EEMBaren B1, B2.1 eta B2.2)
  • c) Maila Aurreratua:  hiru mailaz osatuta (EEMBaren C1, C2.1 eta C2.2)

 

Maila bakoitza bukatu eta gero, ikasleek dagokion ziurtagiria eskatu ahal izanen dute:

  • a) Oinarrizko Maila: A2ko ziurtagiria
  • b) Tarteko Maila*: B1 eta/edo B2ko ziurtagiriak
    *Trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake.
  • c) Maila Aurreratua*:C1eko eta/edo C2ko ziurtagiria
    *Trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake.

Matrikulatu ahal izateko betebeharrak

Ikasle ofizialak, libreak eta gaurkotze eta hobetze ikastaroak:

  • HHEEOOetako edozein mailako ikasketak hasteko ezinbestekoa izango da egutegiko urtean hamasei urte betetzea edo beteak izatea. Dena den, hamalau edo hamabost urteko ikasleria hasi daiteke baldin eta ikasi nahi duen hizkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari den hizkuntza ez bada (HLOren 59. artikulua), beti ere aipatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoak eginak baditu. DBH-n ikasten diren hizkuntzak hauek dira: atzerriko 1. eta 2. hizkuntza eta heziketa hizkuntza.

Beste hizkuntzetako ikasleak, mintza taldeak eta tailerrak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.

Ikasleria hartzeko prozedura (2019-2020)

Irakaskuntza arautua:

  • Eskolan jarraitzea honako ikasleri honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (maila gainditu edo errepikatzen duenari), beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
  • Gainontzekoek aurreinskripzioa egin beharko dute. Aurreinskripzioari buruzko araudia web orri honetan bertan argitaratuta dago.

Kasu bakoitzean, IHEOak egutegi eta araudi bereziak argitaratuko ditu.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroak:

  • Ikasleriak aurreinskripzioa egin beharko du. Aurreinskripzioari buruzko araudia web orri honetan bertan argitaratuta dago.

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.

Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa

Ikasleriak bere hizkuntza ikasketak edozein HEOetan jarrai ditzake.

HHEEOO guztiek ez dituzte hizkuntza edo maila berberak eskaintzen, ezta ordutegi berberak ere. Horregatik jatorrizko HEOean lekualdaketa eskatu baino lehen, komenigarria da helmugako HEOean epe eta baldintzen berri jasotzea.

Array
(
)

Tag error : <ion: >

PHP error : date(): It is not safe to rely on the system's timezone settings. You are *required* to use the date.timezone setting or the date_default_timezone_set() function. In case you used any of those methods and you are still getting this warning, you most likely misspelled the timezone identifier. We selected the timezone 'UTC' for now, but please set date.timezone to select your timezone.
in expression :
file : /home/eoipproy/public_html/system/libraries/Log.php