Ekarri beharrekoa

- Matrikula -

Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez.

  • NANaren / AIZren / pasaportearen fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.
  • Euskararen eta ingelesaren matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta NANak / AIZak / pasaporteak ematen duten informazioarekin bat badator.
  • Euskara edo ingeleserako matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.
  • Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.
  • Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen. 
volver_arriba