Dokumentazioa

- Matrikula -
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean. 16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
  • Alemaneko B2.2, C1 edo C2.1; Euskarako C1, C2.1 edo C2.2; Frantseseko B2.2 edo C1; Italierako C1; edo Ingelerako C2.2 atzituz gero, aurreko maila HEO batean gainditu gabe, eta maila-proba gainditu gabe, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
  • Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
  • Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
  • Dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
volver_arriba