Azterketen araudia

- Ikasleak -

Hizkuntza Eskola Ofizialetako azterketetara aurkezten diren azterketariendako jarraibideak.

Jarraibide orokorrak

  • NA (nortasun agiria), AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia) edo pasaportea erakutsi beharko dute azterketa idatzia zein ahozko probak egitera etorriko diren guziek.
  • Azterketak puntual hasiko dira. Azterketa egin behar dutenek hura hasi baino 15 minutu lehenago egon behar dute proba egiteko ezarritako tokian, honako kasu hauetan izan ezik:
    • Euskara azterketa idatziak: C1eko azterketa idatzia egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egonen dira ezarritako tokian, eta 25 minutu lehenago B2ko eta B1eko azterketa idatzia egiteko. Ikasle kopurua dela-eta, azterketaren bat IHEOtik kanpo egitekoa balitz, hemen adieraziko genuke ikasleek zenbat minutu lehenago joan beharko luketen dena delako egoitza horretara azterketa egitera.
    • Ingeles azterketa idatziak: Azterketa egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egon behar dute ezarritako tokian (Lizarrako unitatean izan ezik - han, 15 minutu lehenago).
  • Azterketa idatzia edo ahozko proba egin izanaren ziurtagiria proba bukatutakoan (eta orduan bakarrik) idatzi eta emanen zaio eskatzen duenari.
  • Abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak araututakoari jarraiki, elkarbizitzari kalte egiten dioten jarrerek azterketan, proban edo ariketan kalifikazio negatiboa paratzea ekarriko dute. Orobat, egoerari dagozkion bertzelako neurri batzuk aplikatzen ahalko dira, indarrean dagoen ikasleen betebeharren gaineko araudiak biltzen duena kontuan hartuta.
  • Sakelako telefonoak eta bertzelako gailu elektronikoak (hala nola tabletak, erloju adimendunak eta abar) itzaliak egonen dira momentu orotan azterketa egin bitartean, eta alarmak, desaktibatuak.
  • Azterketarien ardura da probara idazteko materiala ekartzea.

Azterketen ebaluazioa eta puntuazioa

Azterketa idatzia

  • Proba idatziaren atalak maila bakoitzerako Azterketarako Gidetan (Hezkuntza Departamentuaren web-gunean daude kontsultagai) zehaztua dagoen hurrenkeran eginen dira.
  • Bitartekotza Idatziaren eta Idazmenaren probak ikaslearen datu pertsonalik ezagutu gabe zuzenduko dituzte irakasleek; horretarako, plika sistema erabiliko da. Ondorioz, ez da zuzenduko proba egin duenaren datu pertsonalik duen erantzun-orririk.
  • Behin proba hasita, ikasleak ez dira azterketa egiteko tokitik ateratzen ahalko gutxienez 15 minutu igaro arte.
  • Behin entzungaiak martxan jarrita, ez zaio inori azterketa gelara sartzera utziko.
  • Azterketariek erantzunak azterketa-jarraibideek zehaztutako tokietan idatzi ezean, ez zaie azterketa zuzenduko.
  • Erantzun bakarra eskatzen den tokian bi erantzun edo gehiago markatuz gero, baliogabetzat joko da erantzun hori.
  • Irakurgailu optikoz zuzentzekoak diren orriak, halakorik erabiliko balitz, arkatzez bete behar dira.
  • Azterketa idatzian, Adierazpen Idatzia eta Bitartekotza Idatzia ataletako ariketak boligrafo urdinez edo beltzez egin behar dira. Arkatzez edo ezaba daitekeen tintako boligrafoz eginez gero, ez dira zuzenduko atal horiei dagozkien ariketak.
  • Proba idatzia egiten dutenek letra argiz eta irakurterrazez idatzi behar dute; behar ez den tokietan ez dute maiuskularik erabiliko, eta ez dute nahasgarri gerta daitekeen tatxoirik eginen.
  • Mahai gainean, idazteko materiala bertzerik ez da onartuko.
  • Gelatik atera aurretik, azterketariak jasotako dokumentu guzi-guziak itzuli behar ditu, baita zirriborroa egiteko orria ere.

Ahozko probak

  • Ahozko proba egitera aurkeztuko diren ikasleek proba hasi baino gutxienez bost minutu lehenago izan beharko dute Eskolako 3. solairuan.
  • Ahozko probak egitera aurkezten diren ikasleek bikoteka edo hirukoteka eginen dituzte.
  • Ahozko Bitartekotzarekin hasika da ahozko proba. Ahozko Bitartekotzan lorturiko nota Bitartekotza Idatzian lortutakoarekin batu behar da, Bitartekotza atalean agertuko den nota ateratzeko. Alegia, Bitartekotza atalak nota bakarra du, Ahozko Bitartekotzan eta Bitartekotza Idatzian lortutako noten arteko batezbeteko aritmetikoa kalkulatuz ateratzen dena. Ohiko deialdian (ekainean) Bitartekotza atala gainditu ezean, ikasleek bi parteak (ahozkoa eta idatzia) egin beharko dituzte iraileko deialdi ezohikoan.
  • Ahozko Bitartekotza proba bukatutakoan eginen da Mintzamen Proba (Produkzioa eta Koprodukzioa).
  • Ahozko proba guziak grabatu eginen dira.
  • Ahozko probetako orduen aldaketa eskatzeko araudia ikusi.

Hezkuntza Departamentuak argitara emandako Azterketarako Gidetan aurkituko duzue azterketen gaineko informazio gehiago.

volver_arriba