Araudia

- Ikasleak -

Jarraibide orokorrak

  • NA (nortasun agiria), AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia) edo pasaportea erakutsi beharko dute azterketa idatzia zein ahozko probak egitera etorriko diren guziek.
  • Azterketak puntual hasiko dira. Azterketa egin behar dutenek hura hasi baino 15 minutu lehenago egon behar dute proba egiteko ezarritako tokian, honako kasu hauetan izan ezik:
    • Euskara azterketa idatziak: C1eko azterketa idatzia egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egonen dira ezarritako tokian, eta 25 minutu lehenago B2ko eta B1eko azterketa idatzia egiteko. Ikasle kopurua dela-eta, azterketaren bat IHEOtik kanpo egitekoa balitz, hemen adieraziko genuke ikasleek zenbat minutu lehenago joan beharko luketen dena delako egoitza horretara azterketa egitera.
    • Ingeles azterketa idatziak: Azterketa egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egon behar dute ezarritako tokian (Lizarrako unitatean izan ezik - han, 15 minutu lehenago).
  • Azterketa idatzia edo ahozko proba egin izanaren ziurtagiria proba bukatutakoan (eta orduan bakarrik) idatzi eta emanen zaio eskatzen duenari.
  • Abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak araututakoari jarraiki, elkarbizitzari kalte egiten dioten jarrerek azterketan, proban edo ariketan kalifikazio negatiboa paratzea ekarriko dute. Orobat, egoerari dagozkion bertzelako neurri batzuk aplikatzen ahalko dira, indarrean dagoen ikasleen betebeharren gaineko araudiak biltzen duena kontuan hartuta.
  • Sakelako telefonoak eta bertzelako gailu elektronikoak (hala nola tabletak, erloju adimendunak eta abar) itzaliak egonen dira momentu orotan azterketa egin bitartean, eta alarmak, desaktibatuak.
  • Azterketarien ardura da probara idazteko materiala ekartzea.

Azterketen ebaluazioa eta puntuazioa

Azterketa idatzia

  • Proba idatziaren atalak maila bakoitzerako Azterketarako Gidetan (Hezkuntza Departamentuaren web-gunean daude kontsultagai) zehaztua dagoen hurrenkeran eginen dira.
  • Bitartekotza Idatziaren eta Idazmenaren probak ikaslearen datu pertsonalik ezagutu gabe zuzenduko dituzte irakasleek; horretarako, plika sistema erabiliko da. Ondorioz, ez da zuzenduko proba egin duenaren datu pertsonalik duen erantzun-orririk.
  • Behin proba hasita, ikasleak ez dira azterketa egiteko tokitik ateratzen ahalko gutxienez 15 minutu igaro arte.
  • Behin entzungaiak martxan jarrita, ez zaio inori azterketa gelara sartzera utziko.
  • Azterketariek erantzunak azterketa-jarraibideek zehaztutako tokietan idatzi ezean, ez zaie azterketa zuzenduko.
  • Erantzun bakarra eskatzen den tokian bi erantzun edo gehiago markatuz gero, baliogabetzat joko da erantzun hori.
  • Irakurgailu optikoz zuzentzekoak diren orriak, halakorik erabiliko balitz, arkatzez bete behar dira.
  • Azterketa idatzian, Adierazpen Idatzia eta Bitartekotza Idatzia ataletako ariketak boligrafo urdinez edo beltzez egin behar dira. Arkatzez edo ezaba daitekeen tintako boligrafoz eginez gero, ez dira zuzenduko atal horiei dagozkien ariketak.
  • Proba idatzia egiten dutenek letra argiz eta irakurterrazez idatzi behar dute; behar ez den tokietan ez dute maiuskularik erabiliko, eta ez dute nahasgarri gerta daitekeen tatxoirik eginen.
  • Mahai gainean, idazteko materiala bertzerik ez da onartuko.
  • Gelatik atera aurretik, azterketariak jasotako dokumentu guzi-guziak itzuli behar ditu, baita zirriborroa egiteko orria ere.

Ahozko probak

  • Ahozko proba egitera aurkeztuko diren ikasleek proba hasi baino gutxienez bost minutu lehenago izan beharko dute Eskolako 3. solairuan.
  • Ahozko probak egitera aurkezten diren ikasleek bikoteka edo hirukoteka eginen dituzte.
  • Ahozko Bitartekotzarekin hasika da ahozko proba. Ahozko Bitartekotzan lorturiko nota Bitartekotza Idatzian lortutakoarekin batu behar da, Bitartekotza atalean agertuko den nota ateratzeko. Alegia, Bitartekotza atalak nota bakarra du, Ahozko Bitartekotzan eta Bitartekotza Idatzian lortutako noten arteko batezbeteko aritmetikoa kalkulatuz ateratzen dena. Ohiko deialdian (ekainean) Bitartekotza atala gainditu ezean, ikasleek bi parteak (ahozkoa eta idatzia) egin beharko dituzte iraileko deialdi ezohikoan.
  • Ahozko Bitartekotza proba bukatutakoan eginen da Mintzamen Proba (Produkzioa eta Koprodukzioa).
  • Ahozko proba guziak grabatu eginen dira.
  • Ahozko probetako orduen aldaketa eskatzeko araudia ikusi.

Hezkuntza Departamentuak argitara emandako Azterketarako Gidetan aurkituko duzue azterketen gaineko informazio gehiago.

Denbora edo/eta bitartekoak azterketak baldintza berezietan egiteko eskaera

  • Desgaitasun ziurtagiria aurkeztuz probak ohiko bitartekoekin egiteko ezintasuna justifikatzen ahal duten pertsonek denbora eta bitartekoak egokitzeko eskatzeko eskubidea daukate. Ekaineko deialdiari dagokionez, 2025eko apirilaren 16ko 08:00etatik apirilaren 30eko 23:59ra arte egin dezakete eskaera, eta, iraileko deialdiari dagokionez, 2025eko abuztuaren 1eko 23:59 baino lehen.
  • % 33ko edo hortik goitiko desgaitasuna aitortu zaien pertsonen kasuan, desgaitasun mota eta graduaren arabera zer neurri hartu behar diren galdeginen die Hezkuntza Departamentuak eskura dituen zerbitzu pedagogikoei.
  • Orobat, behar bereziak dituzten ikasleek denbora eta bitartekoak egokitzeko eskaera aurkeztu behar dute, mediku espezialistaren txosten batekin batera. Ekaineko deialdiari dagokionez, 2025eko apirilaren 16ko 08:00etatik apirilaren 30eko 23:59ra arte egin dezakete eskaera, eta, iraileko deialdiari dagokionez, 2025eko abuztuaren 1eko 23:59 baino lehen.
  • Ez da epez kanpo aurkezturiko eskaerarik onartuko.
  • Eskaera eta hari dagokion dokumentazioa inprimaki honen bidez bidaliko dira: DENBORAK/BITARTEKOAK EGOKITZEKO ESKATZEKO INPRIMAKIRAKO SARBIDEA.
  • Eskaera egiteko inprimakira sartu ahal izateko, nahitaezkoa da @educacion.navarra.es edo @gmail.com kontu bat erabiltzea.

 

Ahozko proben ordua aldatzeko arauak

Ez dago proba idatziaren eguna edo ordua aldatzerik.

1. Ahozko proben ordua/eguna aldatzeko baldintzak

  • Ikasle ofizial zein libreen ahozko proben data ez da aldatzen ahal, justifikaturiko kasuetan izan ezik, betiere aldaketa Departamentuaren antolamenduarekin bateragarria bada.
  • Aldaketa aldez aurretik eskatu behar da, eta, beharrezkoa bada, azterketariak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, zehazteko zergatik ezin duen azterketa egin esleitu zaizkion egunean eta orduan.
  • Ordua aldatzeko epeak eta datak ikusi.

2. Nola eskatu ahozko proben ordua/eguna aldatzeko

  • ALEMANA, FRANTSESA ETA ITALIERA
    • Aldatzeko eskaera WEB-GUNEKO INPRIMAKIAREN bidez eginen da. Inprimakia egoki bete behar da.
    • Ez da epetik kanpo igorritako inprimakirik onartuko.
    • Ezinbestekoa da formularioari azterketaren ordua aldatzea justifikatzen duen dokumentua eranstea.
    • Departamentuburuak erantzunen die jasotako eskaerei, telefono bidez edo email bidez, Departamentu bakoitzak ordu-aldaketak egiteko ezarri duen egunean.
       
  • EUSKARA (IKASLE OFIZIALAK)
    • Azterketariak zuzenean bere taldeko irakasleari eginen dio ordua aldatzeko eskaera.
       
  •  EUSKARA (IKASLE LIBREAK)
    • Aldaketa egiteko eskaera IHEOren weg-guneko “ERABILTZAILEEN GUNEA”-ren bidez eginen da, bide honi jarraiki: KUDEAKETA - azterketa aldatzeko eskaera. Han, ikasleak ikusiko du zein egunetara eskatzen ahal duen aldaketa. Eskaera onartuko balitzaio,  hasieran esleitutako eguna ikusiko luke ikasleak, bai eta orain eman zaion eguna ere. Orobat, onarturiko aldaketaren xehetasunak zehaztuko dizkion email bat ere jasoko du (komenigarria da spam-karpetara joan ote den begiratzea).
       
  •  INGELESA
    • Aldaketa egiteko eskaera IHEOren weg-guneko “ERABILTZAILEEN GUNEA”-ren bidez eginen da, bide honi jarraiki: KUDEAKETA - azterketa aldatzeko eskaera. Han, ikasleak ikusiko du zein egun eta ordutara eskatzen ahal duen aldaketa. Eskaera onartuko balitzaio, hasieran esleitutako eguna ikusiko luke ikasleak, bai eta orain eman zaion eguna ere. Orobat, onarturiko aldaketaren xehetasunak zehaztuko dizkion email bat ere jasoko du (komenigarria da spam-karpetara joan ote den begiratzea)

Azterketa-errebisioa eskatzeko araudia

  • Errebisio-eskaerak egiteko epeak aldatu egin daitezke, hizkuntzen eta mailen arabera.
    Kontsultatu berrikuspen-datak eta -epeak.
  • Azterketa Egutegiak ikusgai daude IHEOren web-gunean. Hasierako orriko “HIZKUNTZAK” menuan klikatu behar du ikasleak, dagokion hizkuntza hautatu, “azterketak” dioen tokian klikatu eta hantxe aurkituko ditu “2024-2025ko ikasle ofizialen / libreen azterketa egutegiak”.
     
  • Ez da epetik kanpo aurkezturiko eskaerarik onartuko, eta ez zaio errebisiorik eginen aldez aurretik eskatu ez duenari.
     
  • Aurrez aurrekoa izanen da azterketaren errebisioa, eta azterketa egutegietan zehaztutako datetan eginen da.
     
  • Azterketaren errebisioaren helburua da ikasleari informazioa ematea 6,5 baino puntuazioa txikiagoa duten atalen gainean.
     
  • Ikasleari emanen zaion proba zertifikatiboen emaitzen gaineko informazioa honako hau izanen da: atal bakoitzaren puntuazioa eta puntuazio horri dagokion kalifikazioa, eta, orobat, proba osoari dagokion nota globala.
     
  • Azterketa errebisatu nahi duenak IHEOren web-gunearen bidez egin behar du, bide honi jarraiki:
    ERABILTZAILEEN GUNEA > Kudeaketa > Azterketaren berrikuspena. Honako pauso hauek egin beharko ditu:
    • Errebisioa eskatzeko, EZ GAI kalifikazioa (6,5 baino txikiagoa) duten atalen laukiak markatu behar ditu ikasleak.
    • Laukiren bat markatu gabe utziz gero, edozein unetan markatzeko aukera izanen du epea irekia dagoen bitartean.
    • Behar den laukia markatu eta errebisio-eskaera gordetakoan, behin betikoa izanen da eskaera hori eta ezin izanen da ezabatu.

Igoera:

  • Ikasle libreek lortutako nota erabiltzen ahalko lukete maila gainditu dutela frogatzeko, Nafarroako Eskola Ofizialetan ikasle ofizial gisa izena eman nahiko balute.
  • Ikasle ofizialek hurrengo mailan matrikula egiten ahalko dute.

A1 eta A2 mailak

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6 puntukoa edo 6 puntu baino gehiagokoa da.
  • IGOERA - nota globala 5 eta 5,9 punturen artekoa da.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

B1 eta B2.2 mailak

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • IGOERA - nota globala 5 eta 6,4 punturen artekoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

C1 maila

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • IGOERA (Alemana, Euskara eta Ingelesa) - nota globala 5 eta 6,4 punturen artekoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

C2.2 maila

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

B2.1 maila, eta Alemanean, Euskaran eta Ingelesean, C2.1 maila

  • IGOERA - nota globala 5 puntukoa edo 5 puntu baino gehiagokoa da.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

Azterketaren nota globala:

  • 5 puntuko edo 5 puntu baino gehiagoko nota globala lortu ahal izateko, nahitaezkoa da azterketaren atal bakoitzean gutxienez 5 puntuko nota erdiestea.
  • Nota globala kalkulatzeko, azterketaren atal bakoitzean lortutako noten arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IRAKASKUNTZAN APLIKATZEKOAK DIREN IGOERA ETA ZIURTAPEN BALDINTZAK ebazpen honen XIII. eranskinean kontsultagai daude: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2024/244/3

 

 

 

volver_arriba