Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, azterketarako hainbat egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek behar besteko aurrerapenaz argitaratuko dituzte azterketarako egoitza eta hautagai bakoitzak proba egin behar duen eguna eta ordua.
Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu.
Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izanen du, inskribatutako pertsona bakoitzari eskola bat esleitu ahal izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira eskolek dituzten giza baliabideak, espazioak eta plaza kopurua (euskararen kasuan).
Aurreinskripzioan emandako datuak matrikula egitean egiaztatuko dira, zinpeko aitorpentzat hartuko dira eta bat etorri beharko dute matrikula formalizatzeko unean eskatutako dokumentazioarekin. Ez badatoz bat, matrikula baliogabetu eginen da.