Aurreinskripzio-zozketa-matrikula prozedura

- Matrikula -

AURREINSKRIPZIOA

  1. Eskolako web orri honetako “Matrikula” botoian klikatu, ondoren, “Aurreinskripzio-zozketa-matrikula prozesua” botoian klikatu.
  2. Ikaspostua eskatu nahi duenak, aplikazioan alta eman beharko du, bere jaiotze data eta NAN, AIZ edo Pasaportea adieraziz.
  3. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  4. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  5. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  6. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak aldatu ditzake.

 

 

MATRIKULA

  1. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko. 
  2. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.TASAK
  3. EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
  4. Betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da ikasle izan nahi duen edonorentzat. Epe horretan, ikaspostuak Internet bidez, programan sartu ahala emanen dira. (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak )

 

AURREINSKRIPZIOA DEMO-A

AURREINSKRIPZIOA EGIN

 

MATRIKULA DEMO-A

MATRIKULA EGIN

 

volver_arriba