Albisteak

Urra ditzagun estereotipoak

Urra ditzagun estereotipoak
2026ko martxoaren 9a

Hemen dugu martxoaren 8a, eta, urtero bezala, aurten ere Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak bat egiten du egun horrek dakartzan espiritu eta jarrerarekin; gu ere estereotipo matxistak hautsi eta berdintasuna praktikatzearen alde baikaude. Eta, hain zuzen ere, galdera hori –“zuk, zer estereotipo matxista hautsiko zenuke?”– galdegin diegu gure ikasleei, galdegin dizuegu. Zuen ideiak, sarreran, igogailuen ondoko kortxoan adierazten ahal dituzue. Liburutegian, bertzalde, emaztekiek idatzitako liburuen erakusketa ttiki bat duzue. Joan zaitezte ikustera eta, oraindik inportanteagoa, anima zaitezte baten bat irakurtzera. Azkenik, galdetegi bat prestatu dugu, emazteki ezagun –edo ez hain ezagun– batzuen memoria gogora ekartzeko. Lotura hementxe duzue. Martxoaren 20ra artio duzu egiteko denbora. Ongi erantzuten dutenen artean, bi saritxo zozketatuko ditugu.



Zerrendara itzuli

volver_arriba